Aurkezpena

2001az geroztik, "Komunikabideek eta Kazetaritzak Europako Eremu Urriko Hizkuntzetan" duten egoera eta oinarrizko arazoak ikertzen diharduen Euskal Herriko Unibertsitateko (Bilbo) irakasle taldea gara. Gure ikerketa-ildoak hiru dira:
 
  1. Komunikabideen mapa.
  2. Kazetarien eta kazetaritzaren oinarrizko arazoak.
  3. Komunikabideen eta kazetaritzaren garapen-faktore eta -estrategien ebaluazioa.
 
Eremu urriko hizkuntzak. Ikerketa-proiektu honetan, gutxienez, hedabide-sistema bat duten erkidegoetako komunikabideak eta kazetaritza aztertzen dira. Guztira, hamar dira:
 
  1. Euskara
  2. Katalana 
  3. Galiziera
  4. Korsikera 
  5. Bretoiera
  6. Frisiera
  7. Gaelera/eskoziera (Gaidhlig)
  8. Galesa (Cymraeg)
  9. Irlandera (Gaelige)
  10. Samiera
 
Nazioarteko parte-hartzea. Gure taldea beste unibertsitate batzuetako ikertzaileen lankidetzarekin aberasten da. Horrez gain, taldeak ikertutako hizkuntza-komunitateetako adituen, zuzendarien eta kazetarien laguntza du.
 
 
Argitalpenak. 2008ra arte, urte anitzeko proiektu honen emaitzak hainbat iturritan argitaratu dira: nazioarteko lau libururen atalak, artikulu bat Journalism Studies aldizkarian, zortzi txosten nazioarteko biltzarretan (IAMCR, AEJMC, ECREA), eta bi nazioko gertakizunetan.
 
 
Gako-hitzak. Europako eremu urriko hizkuntzak, komunikabideak, kazetaritza, nortasuna, hizkuntza, garapena.