Ikerketa-ildoak

"Komunikabideak eta Kazetaritza Europako Eremu Urriko Hizkuntzetan" proiektuak hiru ikerketa-ildo ditu:
 
  1. Komunikabideen mapa: komunikabide-kopurua, jabetza mota eta edukiak, finantziazioa eta digitalizazio maila, besteak beste. 
  2. Kazetarien eta kazetaritzaren funtsezko gaiak: populazioa, lan-baldintzak, eginkizuna hizkuntzari begira, eta kazetaritzaren eta nortasunaren arteko harremana, besteak beste. 
  3. Komunikabideak eta kazetaritza garatzeko faktoreen eta estrategien ebaluazioa: abstrakzio maila handiagoa duen arlo honetan, eremu urriko komunikabideen eta kazetaritzaren garapenean eragiten duten faktore positibo eta negatiboak ikertzen ditugu. Horrez gain, garapen hori hobetzeko martxan jartzen diren edo jar daitezkeen estrategiak aztertzen ditugu.