info_nahitaezko_praktikak

NAHITAEZKO CURRICULUM PRAKTIKAK (GRADUA)

 

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduak badu bere irakats eskaintzan derrigorrezko praktiken 12 kredituko modulu bat, lau jarduera arlo espezifikorekin:

  • Kirol Entrenamendua
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Irakaskuntza
  • Kirolaren Gestioa eta Aisialdiko Kirola
  • Osasunerako eta Ongizaterako Jarduera Fisikoa

200 hitzarmen baino gehiago ditugu enpresa eta erakunde autonomiko eta estatalekin. Horrek aukera emango dizu zure prestakuntza praktikoarekin jarraitzea bermatuko dizuten lan ikuspegi zabalaz gozatzeko.

I. FASEA. PRAKTIKEN AURKEZPENA

Praktikak aurkeztuko zaizkie graduko hirugarren mailako ikasleei (apirila-maiatza), aukera desberdinen berri emateko eta horiei buruzko informazio guztia non dagoen adierazteko. Hurrengo ikasturteko arlo, erakunde eta praktika eskaintzak aurkeztuko dira.

Praktikak aurkezpena 26/27 ikasturterako: Aula Magna-n Martxoaren 25ean -asteazkena- (14:30etan)

II. FASEA. PRAKTIKEN ESKAINTZA ETA HAUTAKETA

Fakultateak, araudiak ezartzen duenaren arabera, praktiken eskaintza nahikoa egingo du ikasle guztientzat. Hark bere praktiketako plaza aukeratuko du auto-matrikula egiteko unean (praktiketako erakundeek erreserbatutako plazen kasuetan izan ezik). Matrikulatu ahal izateko, ikasleek ikasketa-planeko 150 ECTS kreditu gaindituta izan beharko dituzte. Ohar garrantzitsua: 26/27 ikasturterako hautaketa ekitaldia maiatzaren 25ean izango da Areto Nagusian 12:00etatik aurrera.

Plaza erreserbatua eta/edo autopracticuma duten ikasleek (praktika-programaren arduradunak egiaztatu ondoren) ez dute plazarik aukeratuko aukeraketa egiteko unean.

Salbuespen gisa, ikasleek Autopracticuma eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, ikasleak praktiken proposamen bat egingo du sinatutako hitzarmenik ez duen erakunde batean, eta erakundearen fitxa aurkeztuko du, egin beharreko praktiken prestakuntza-proiektu bat erantsita. Programaren arduradunak proposamena aztertu eta haren baliozkotasuna zehaztuko du. Autopracticumerako eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko da.

Praktiken esleipena Derrigorrezko Praktikak izeneko GAUR profilari lotutako aplikazioan jasoko da. Praktiketan parte hartzen duten pertsona guztiek dagokien profila eta sarbideak izango dituzte, betetzen duten rolaren arabera (ikasleak, tutorea eta irakaslea).

III. FASEA. PRAKTIKEN HASIERA, JARRAIPENA ETA GAUZATZEA

Ikasturtea hasitakoan, tutore bat esleituko zaie ikasleei ikastegian. Ikaslea ez da entitatean aurkeztuko tutorearen baimenik izan gabe. Esleipena egindakoan, tutoretza bilera bat izango dute, bertan praktiken edukia azaltzeko, datuak ere emango zaizkie ikasleei erakundeko instruktorearekin lehen harremana izateko. Alde guztiek zehaztu eta idatziko dute behin betiko prestakuntza proiektua, eta bertan jasoko dira, besteak beste, egin beharreko zereginak, praktiken iraupena eta ordutegiak.

GARRANTZITSUA: 26/27 IKASTURTETIK AURRERAKO BERRIKUNTZA.

Praktikak egingo dituzten ikasleek "Praktiken egutegia – 26/27 ikasturtea -" dokumentua osatuko dute. Dokumentu hori zentroko teknikariari praktikak hasi baino 10 egun lehenago helaraziko dio.

Zentroko teknikariak GAUR-eko praktiken aplikazioan informazio hori grabatu ondoren, praktikak noiz hasi ahal izango dituen adieraziko die ikasleei. Horretarako, ikasle bakoitzari mezu elektroniko bat bidaliko dio, noiz has daitekeen adieraziz. Baieztapen hori egin ezean, ikasleek ezin izango dituzte praktikak hasi.

Aldaketarik egon ez bada, benetako egutegia aurreikusitakoaren berdina izango da, baina praktika egunen batean huts egin bada, hilabetearen 5a baino lehen erregistratu beharko da sisteman. Honako hauek dira benetako egutegian jaso beharreko ez-bertaratzeen arrazoiak:

- Istripua bajarik gabe / Istripua bajarekin / Aldi baterako hainbat ezintasun (jaiotza eta adingabeen zaintza, haurdunaldi garaiko arriskua edo edoskitze naturala) / Justifikatu gabeko ez-bertaratzea.

Ikasleen ardura izango da edozein gorabehera ikastetxeko teknikariari helaraztea ezarritako epearen barruan.

Praktikak ikasturte osoan egin ahal izango dira, edo epe laburragoan pilatu aurkeztutako eskaintzaren arabera. Tutoreak gidatuko ditu ikasleak praktikak egin bitartean. Tutorearekin argituko ditu praktikak egitean sortzen diren zalantza eta galdera guztiak.

IV. FASEA. PRAKTIKEN AMAIERA ETA EBALUAZIOA

Praktikak kalifikatu ahal izateko, ikasleek 120 ordu egin beharko dituzte, gutxienez, praktikak egiten dituzten erakundean bertan. Ikasleek tutoreari emango diote PRAKTIKEN MEMORIA, eta EBALUAKETA GAUR aplikaziora igoko dute (bi gauza ezberdinak dira: memoria + ebaluaketa). Aldi berean, gogobetetze inkesta egingo dute GAUR aplikazioan. Era berean, tutoreek eta entitateko instruktoreek inkestak ere, bete beharko dituzte.

Egindako praktiken amaierako txostena helaraziko dio erakundeak (instruktoreak) ikastegiari.

Kalifikazioa jarri aurretik, zentroko tutoreak bere praktiketako amaierako balorazio txostena GAUR aplikaziora igoko du. Bere kalifikazioa idatziko du. Aktan, amaierako kalifikazioa jasoko da, haztatu ondoren. Gainera, egiaztatuko du ikasleek beren betebeharrak bete dituztela eta instruktorearen txostena GAURera igota dagoela.

Harremanetarako:

Estíbaliz Romaratezabala Aldasoro

Graduko Praktiken Programako arduraduna

estibaliz.romaratezabala@ehu.eus

 

Jesús Angel Larrinaga Guzmán

Ikastegiko teknikaria

jesusangel.larrinaga@ehu.eus