Kredituen Aitorpenak
IDAZKARITZAN eskaerak entregatzeko data: Beste ikasketengatik egiten diren aitorpenak eskatzeko epea 2026ko irailaren 7tik 18ra arte izango da.
Beste jarduerengatik aitorpenak eskatzeko bie epe: lehenengoa, 2026ko irailaren 21etik urriaren 9ra artekoa izango da, eta bigarrena, bukatzen duten ikasleentzat, 2027ko maiatzaren 24tik ekainaren 4ra arte.
Beste Goi Mailako Irakaskuntza Ofizialetan ikasleriak lortutako Kreditu Aitorpen eskaerak, Graduko Irakaskuntzetan Kredituak Aitortzeko eta Transferitzeko Araudiaren 8. art.aren arabera, BOST (5) notarekin aitortzen dira.
Irakasgai/kreditu bat eskatu eta espedientean onartu ondoren, ezin izango da etorkizunean aitorpen horri uko egin.
Beste unibertsitate ikasketengatiko aitorpenak
- Titulua eta ikasketa-agiria (bien original eta fotokopia bat espedienterako).
- Ikasgaien programak (lehengo ikastegiaren JATORRIZKO zigiluarekin) - UPV/EHUko Hezkuntzako Fakultatetatik datozen ikasleek ez dituzte programak ekarri beharko.
- PRACTICUM: Zerbitzu-orria eta indarrean dagoen kontratua edo dagokien dokumentazioa. Aitorpen Taula Practicum Gidan dago.
Graduen arteko aitorpenen taulak
Diplomatuen ikasgaien kredituen aitorpena
Jarduera osagarriengatik eginiko kredituen aitorpena
IDAZKARITZAN eskaerak entregatzeko epea: 2026ko irailaren 21etik urriaren 9ra eta, bukatzen duten ikasleentzat, 2027ko maiatzaren 24etik ekainaren 4ra.
2025/26 Ikasturteko bigarren epea: 2026ko maiatzaren 25etik ekainaren 5era arte.