Eduki publikatzailea

Euskal Hedabideen Behatokia sortzeko lankidetza-hitzarmena sinatu da

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/08

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press

Joan den urtarrilaren 14an Euskal Hedabideen Behatokia sortzeko lankidetza-hitzarmena sinatu zen. Sinadura ekitaldian ondorengo erakunde eta ordezkariek hartu zuten parte: Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendari Alberto Barandiaranek, EHUko Ikerketa arloko erretoreorde -errektore lanetan- Fernando Plazaolak, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibert-ek eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak.

Lankidetzaren oinarriak dira ikerketa, berrikuntza eta prospektiba garatzea, euskal hedabideen datu basea sortzea, irakasleen eta profesionalen komunitatea sortzea eta euskal hedabideei buruzko topagunea garatzea. Labur esanda, euskal hedabideen sektorea indartsuagoa eta eraginkorragoa lortzea.

Helburu horiek garatzeko asmoz hiru unibertsitateetako bost ikertalde arituko dira, bakoitza bere esparruan eta, behar denean, batera jokatuz: EHUko hiru —HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza), NOR (euskal komunikazio espazioaz) eta HEKA (Europako hizkuntza gutxituen hedabide eta kazetaritzaz)—, Mondragon Unibertsitateko HEZIKOM (euskarazko ikus-entzunezko eta kazeta produkzioaz) eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua.