Curriculums

Txema Ramirez de la Piscina Martinez. 
Ikertzaile nagusia.
Kazetaritza Saila. 
Tfnoa: 0034 94 601 5209.
 
Kazetari profesional jardun zuen hamar urtez (1979-1989). Kazetaritzan lizentziaduna (UPV/EHU, 1982). EHUko irakasle 1990az geroztik. Kazetaritzan doktorea 1993an. EHUko irakasle titularra 1998az geroztik. Katedradun gisa kreditatua 2012an (ANECA) eta "irakasle oso" gisa 2010ean (Unibasq agentzia). 2011z geroztik HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) Ikerketa Taldearen burua (UPV/EHUk ofizialki onartua). 2013-2014 EiTBko Administrazio Kontseiluko kidea izan zen. 14 libururen egile edo ko-egilea. Azkena, 2015ean argitaratua EHUn: Kalitatezko kazetaritza: Ba al dago etorkizunik? Erreferentziazko prentsaren eboluzioa Euskal Herrian eta Europan (2001-2014). Beste batzuen artean, ezagunena, Gabinetes de Comunicación (1995). Parte hartu du hainbat nazioarteko Batzar zientifikotan. 55 artikulu zientifikoren egile edo ko-egilea.

 

Ikerketa proiektuak: 1994tik 2013ra bitartean hamar ikerketa proiektutan hartu du parte. Horietako batzuetan zuzendaria izan da edo da une honetan.

Ikerketa lerroak: Kalitatezko Kazetaritza, Ikus-entzunezko alfabetizazioa, Prentsa eta euskalgatazka, Komunikazio kabineteak, Euskarazko kazetaritza, Komunikazio alternatiboa.
 
 
Alazne Aiestaran Yarza
Irakasle eta ikertzailea.
Kazetaritza Saila.
Tfnoa: 0034 94 601 3468.
 
UPV/EHUko Komunikazio Zientzietan doktore da 2007tik. Urte berean hasi zen lanean irakasle gisa UPV/EHUko Kazetaritza Sailean. 2014ko apiriletik Kazetaritza Saileko Idazkari Akademikoa da. Urtebetez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Aurretik, zazpi urtez aritu zen Ermuko eta Mallabiako Drogetenitturri herri aldizkarian lanean, zuzendari gisa eta 7 urtez eman zituen AEK-n euskara eskolak. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko epaimahaikide izan da bost urtez. 2011ko urtarriletik ZER Komunikazio Ikasketen Aldizkariko Kontseilu editorialeko kidea da. Bost libururen eta 24 artikulu zientifikoren egile edo koegilea da. UPV-EHU, Eusko Jaurlaritza eta MICINN-eko ikerketa proiektuetan aritu izan da.  
 
 
Antxoka Agirre Maiora
Irakasle eta ikertzailea.
Kazetaritza II Saila.
Tfnoa: 0034 94 601 2315
 
Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatua UPV/EHUtik. Kazetari gisa 20 urteko ibilbidea du, Baleike, Gaztezulo eta Bertsolari aldizkarietan gauzatua. Azken honetan zuzendari lanetan dihardu egun. Komunikazio arduradun ere aritu izan da gizarte mugimenduek bultzaturiko proiektuetan. 2008tik UPV/EHUko Kazetaritza II Saileko irakasle da eta 2012tik HGH ikerketa taldeko kide. Hiru liburutan eta 14 artikulu zientifikotan egile edo koegile izan da, 20tik gora kongresu zientifikoetan hartu du parte, baita hezkuntza berrikuntzarako bi proiektutan eta hiru ikerketa proiektutan ere.

 

 
Beatriz Zabalondo Loidi
Irakasle eta ikertzailea.
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Saila.
Tfnoa: 0034 94 601 2401
 
Doktore da (2014-12-3), Komunikazioan. Ikus-entzunezko euskal itzulpengintzaren inguruan egin du tesia, EHUn. 2011tik irakasle da EHUn; aurretik, zazpi urtez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehen, euskal hedabideetan aritu zen lanean: 25 urtez, EITBrako ikus-entzunezko itzultzaile-egokitzaile gisa; telebistan, barne produkzioko serieetan, aktoreen hizkera zaintzen (Duplex, Martin, Goenkale…), eta prentsan, zuzentzaile (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Urte horien fruitu dira ikus-entzunezko hizketa moldeei buruzko tesia eta hainbat argitalpen zientifiko, eta prentsarako estilo liburuak (Euskaldunon Egunkaria, Berria). Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide da 2011ko ekainetik, eta presidentea, 2013ko ekainetik.
 
 

Imanol Murua Uria
Irakasle eta ikertzailea.
Kazetaritza II Saila.
imanol.murua@ehu.eus
Tfnoa: 0034 946 01 2332

 

Kazetari profesional aritua Argia-n (1989-1990), Euskaldunon Egunkaria-n (1990-1995 eta 1998-2003), Jakin-en (1996-1998), Berria-n (2003-2008) eta free-lance gisa (1995-1996 eta 2008-2010). Jakin-eko Kontseilu Editorialeko kide da, 2014tik. Hiru aldiz irabazi du Rikardo Arregi saria (1996, 2006 eta 2010), eta behin Argia Saria (2008). Informazio Zientziatan lizentziatua (UPV/EHU, 1989), doktorea da 2014tik; Euskal Ikasketetan, Renoko Unibertsitatetik (UNR), eta Gizarte Komunikazioan, UPV/EHUtik. Irakasle atxiki gisa kreditatua (Unibasq), Kazetaritza irakasle da UPV/EHUn 2015etik. Sei libururen egile eta lauren ko-egile da. Azkena, Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika, 2015an argitaratua.

 

Itsaso Manias Muñoz
Ikertzailea
Kazetaritza Saila
itsaso.manias@ehu.eus
Tfnoa: 0034 946 01 5234

2015etik doktoregaia da Kazetaritzako Departamentuan. Fagor Etxetresna Eletrikoak Koop. E.: krisiaren azterketa komunikazioaren ikuspegitik deituriko tesia burutzeko, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko beka dauka. Ikerketa proiektu horrek, besteak beste: krisi garaiko komunikazio kudeaketa aztertzen du, prentsaren eduki analisia, agenda ezarpena eta krisi egoeretako albisteen tratamendua. Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (2011), horren ondotik Enpresa, Erakunde eta Ikus-entzunezko Komunikazioaren Kudeaketari buruzko Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean (2012), eta azkenik, Gizarte Komunikazioa Masterra UPV/EHUn (2013). Egun, Puntua aldizkariko kolaboratzailea da eta komunikazioaren alorreko artikuluak idazten ditu bertan. Aurretik, zenbait enpresa eta proiektuetan egin du lan komunikazio arduradun gisa.
 

Amaia Alvarez Berastegi
Ikertzailea
Kazetaritza saila
amaia.alvarez@ehu.eus
Tfnoa: ???
 

Zuzenbidean doktore (Ulsterreko Unibertsitatea, 2016) eta Kazetaritzan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea, 2007) da eta giza eskubideen eta justizia trantsizionalari buruzko bi graduondoko ditu (EHU, 2011; Ulsterreko Unibertsitatea, 2012). Kazetari bezala bost urteko esperientzia du, eta Berria eta Diario de Noticias egunkarietan aritu da. Irlandan kazetari freelance bezala egin zuen lan hainbat euskal hedabiderendako. Ulsterreko Unibertsitatean irakasle izan zen bi urtez eta lau argitalpenen egile da. Nazioarteko hainbat batzar zientifikotan aurkeztu du bere lana.

 
Udane Goikoetxea Bilbao
Irakaslea eta ikertzailea
Kazetaritza Saila
udane.goikoetxea@ehu.eus
Tfnoa: 0034 94 601 5261
 

Kazetari gisa 15 urteko ibilbidea du. Bizkaia Irratian (2001-2015) eta Hamaika Telebistan aritu da, eta EITBn ere kolaboratzaile gisa jardun du. EIEren literatura saioan eta Aikor! eta Gaztezulo aldizkarietan kolaboratu du. UPV/EHUko Kazetaritza Sailean da irakasle 2015etik. Kazetaritzan lizentziatua da EHUn. Euskal nazionalismoa XXI. mendean masterra (2012) eta Nahitaezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntzan, Lanbide-Heziketan eta hizkuntza-Irakaskuntzetan unibertsitateko masterrak egin ditu (2015). Mendebalde Kultura Alkarteak eta EHUk antolatuta, ahozkotasunaren ikastaroetan irakasle jardun du. Foru Liburutegiko Euskara Irakurle Taldeko irakasle ere izan da. Argitalpenen artean, Euskaldunaren Anekdotak liburua da azpimarragarria. Irakurketa ozenaren inguruko ikerketa lan bitan ere parte hartu du, Iñaki Gaminde buru: Irakurketa ozena ebaluatzeko irizpideak Bizkaian eta Irakurketa ozena Bizkaian lantzeko materialak.

 
Guillermo Gurrutxaga Rekondo
Irakasle eta ikertzailea
Kazetaritza Saila
guillermo.gurrutxaga@ehu.eus
Tfnoa: 0034 94 601 5144
 

1997. urtean Ekuadorren hasi zuen bere kazetaritza ibilbidea. Harrezkero, Ekuadorren, Espainiako Estatuan zein Euskal Herrian ere aritu izan da kazetari, besteak beste Noticias de Gipuzkoa egunkariaren sortzaile-taldearen zuzendaritzan. Besteren artean, kolaboratu izan du Argia, Egin, Egunkaria, Hirutxuloko Hitza, Diario Vasco, El Día de Valladolid, La Clave, Expreso edo El Telégrafo prentsa idatzizko hedabideetan. Baita Herri Irratian eta Onda Vascan ere. 2004. urtean Ekuadorreko Casa Grande Unibertsitatean eman zituen bere lehenengo kazetaritza-eskolak eta egun Kazetaritza Digitaleko masterrean iraskasle-bisitari jarduten du. 2011 eta 2012. urteetan Brasilen egon zen ikerketa egiten. Han gauzatu zuen Agência da Boa Notícia Guajuviras bortizkeria handiko inguru bateko nerabe eta gazteentzako komunikazio egitasmoari buruzko landa-lana. 2014. urtean proiektu horren inguruko doktoretza-tesia egin zuen.

 
Miren Manias Muñoz
Ikertzailea
miren.manias@gmail.com
Tfnoa: 0034 685 790 761
 

Ikus-entzunezko Komunikazioan Doktorea, UPV/EHUn (2015). Euskarazko zinemaren bideragarritasun ekonomikoaz egin du tesia, Eusko Jaurlaritzaren azken urteetako Kultur Politika oinarrian hartuta. 2016an Doktore Osteko Ikertzaile bisitaria izan da Glasgoweko Unibertsitateko Kultur Politikarako ikerketa zentroan, Eusko Jaurlaritzaren IKERGLASGOW beka lortuta. Ikus-entzunezko egitura eta hizkuntza minorizatuak babesteko sistemak ditu ikergai nagusi. Edinburgoko Unibertsitatean lanean dabil orain, Robert Dunbar irakaslearekin batera Europako hizkuntza minorizatuetako telebista eremua eta gelikoaren kasua aztertzen. Aurretik, kazetari, komunikazio eta produkzio laguntzaile aritu da telebistan, prentsa idatzian eta zineman.