Eduki publikatzailea

Euskal Hedabideen Behatokiaren 2016ko urtekaria, kalean

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/15

Euskal Hedabideen Behatokiaren 2016ko urtekaria, kalean
Ezkerretik eskuinera: Josu Amezaga, UPV/EHUko NOR Ikertaldeko koordinatzailea; Libe Mimenza, NOR ikertaldeko ikerlaria; Txema Ramirez de la Piscina, UPV/EHUko HGH ikertaldeko koordinatzailea eta Alberto Barandiaran Hekimen-eko zuzendaria. Monika del Valle / Argazki Press

Euskal Hedabideen Behatokiak euskarazko komunikazioari buruzko 2016ko urtekaria plazaratu du. Durangoko Azokan aurkeztu zuen urtekari berria, 2016ko abenduaren 5ean egindako mahai-inguruan. Urtekaria aurkeztu zutenen artean izan zen Txema Ramirez de la Piscina, HGH ikerketa taldeko burua, Alberto Barandiaran Hekimen elkarteko zuzendariarekin, Josu Amezaga UPV/EHUko Nor ikerketa taldeko buruarekin eta Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behatokiko koordinatzailearekin batera.

Urtekariak argitaratu dituen lanen artean dago "Tokian tokiko aldizkarien kalitate-indizeen neurketa" artikulua, HGH taldeko kide Txema Ramirez de la Piscinak, Beatriz Zabalondok, Alazne Aiestaranek eta Antxoka Agirrek sinatua. Bertan, euskarazko tokiko aldizkarien kalitatea neurtzeko indizeen inguruan egindako lehen hurbilketa bat landu dute, Guaixe, Eta Kitto, Anboto eta Alea aldizkariei buruzko azterketan oinarrituta.

Euskal Hedabideen Behatokiaren bigarren urtekaria da hau, 2015an ekin baitzion euskarazko komunikazioaren egoera aztertzea helburu duen lana argitaratzeari. Hekimen Euskal Hedabideen Elkartearen, UPV/EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez jaio zen Euskal Hedabideen Behatokia, 2016ko urtarrilean.
2016ko Urtekariari buruzko informazio gehiago, hemen.