XSLaren edukia

Espainiaren eta Euskal Herriaren XX. Mendeko Historia

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Soziologia Graduko 2. Mailako gaitasun orokor eta transbertsalak:

1. Gizarte garaikidea definitzen duten egitura-prozesuak analizatzea eta interpretatzea.

2. Soziologikoki, banakoen eguneroko esperientzia osatzen duten bizipenak eta hauek eransten dieten esanahia analizatzea eta interpretatzea.

3. Teoria soziologikoko eskola nagusiak analizatzea eta bere ahalmen esplikatiboa balioestea.

4. Metodo eta ikerkuntza sozialaren oinarrizko teknikak desberdinak (kuantitatiboak eta kualitatiboak) aplikatzea.

5. Gizarte arazoen aurreko jarrera kritikoa garatzea eta bereganatzea.

6. Errealitate sozialari aplikatutako kontzeptuak, teknikak eta iturri estatistikoak egokitasunez azaltzea, erabiltzea eta kudeatzea.

Ikasgaiaren berebiziko konpetentziak:

1. Espainiak eta Euskal Herriak XX. mendean izaniko bilakaera historikoaren ardatz nagusiak ezagutu eta ulertzea eta Europan eta mundu osoan kokatzea, Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartea ulertzearren.

2. Dokumentu historikoak aztertzen eta interpretatzen ikastea.

3. Historialarien liburuak iruzkintzen ikastea.

4. XX. mendeko gai edo garai bati buruz lan akademiko bat egiten ikastea, bibliografia espezializatua eta iturri argitaratuak erabiliz.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Berrezarkuntzako Sistema Politikoa eta haren krisia.

2. Euskal Herriko modernizazio sozioekonomikoa eta aniztasun politikoa Berrezarkuntza garaian.

3. Primo de Riveraren Diktadura eta Monarkiaren bukaera.

4. Espainiako lehen demokrazia: Bigarren Errepublika.

5. Iraultzaren eta kontrairaultzaren artean: Gerra Zibila.

6. Autonomiaren aldeko borroka eta lehen Euzko Jaurlaritza.

7. Gerraren ondorengo garai luzea: autarkia ekonomikoa eta errepresio politikoa lehen frankismoan.

8. Garapen alditik frankismo berantiarraren krisira.

9. Francoren Diktadura Euskal Herrian eta Euskal Herriko erbesteratuak.

10. Diktaduratik demokraziara: Trantsizioa.

11. Garai sozialista eta Europan sartzea.

12. Trantsizioa eta autonomia Euskal Herrian.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak irakasgaiko gaiak azaltzeko erabiliko dira. Ikasleek oinarrizko bibliografiako esku-liburuak irakurriz osatuko dituzte.



Ikasgelako praktikak honakoak izanen dira: dokumental historikoak ikustea, testu historikoak iruzkintzea, taldekako lan akademikoak eta iruzkinak egiten irakastea eta egileek lan horiek ahoz azaltzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio modua: ikasturteko materiala klaseko apunteek, bibliografiak, ikasgelan iruzkintzen diren dokumentu historikoek eta irakasleak ikasturtearen hasieran iruzkina egiteko ematen duen bibliografiak osatzen dute.

Ebaluazio mistoa bai lehen deialdirako, bai bigarren deialdirako.

Irakasgaiaren azken azterketan galdera batzuk izanen dira gaiei buruz eta iruzkindu beharreko dokumentu historiko bat. Azterketan zazpi puntu emanen dira, azken notako hamar puntuetatik.

Ikasgaiaren alde praktikoak hiru jarduera biltzen ditu: agirien iruzkinak, liburu baten berrikuspena eta talde lana. Parte praktikoaren balioa azken kalifikazioan hamarretik hiru puntukoa izango da. Parte praktikoaren edozein ariketa kopiatuta baldin badago, alde praktiko osoaren nota zero izango da.

Kurtsoa gainditzeko, eta alde praktikoa kontatu ahal izateko, ezinbestekoa da azterketan gutxienez hamarretik lau puntu lortzea.

Unibertsitateko arautegiak ezartzen dituen epeen barruan amaierako ebaluazio mota burutzea eskatzen duen ikasleak, azterketa bat gainditu beharko du. Azterketan, galdera teorikoak, dokumentu historiko baten iruzkina eta ikasturtean zehar testu iruzkinak egiteko erabili diren irakurketei buruzko galderak sartuko dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak material hauek emanen dizkie ikasleei hasieran:

- Irakasgaiaren programak, gaiak, oinarrizko bibliografia (esku-liburuak) eta hemen adierazten diren azalpenak barne, eta bibliografia espezializatu bat, bertan ageri diren monografietako baten iruzkina egiteko. Gainera, irakasgaia ebaluatzeko modua zehaztuko da.

- Dokumentu batzuk Espainiako eta Euskal Herriko XX. mendeko historiari buruz, ikasgelako praktiketan iruzkinduko direnak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGIRREAZKUENAGA J. Euskal herritarren burujabetza (1793-1919: Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz: Foruen erakundetzetik Autonomia Estatutura. Irún, Alberdania, 2012. (ISBN: 9978-84-9868-356-1) pp.324

AGIRREAZKUENAGA J. (Zuzendaria) Gran Atlas Histórico de Euskal Herria. San Sebastian, Lur argitaletxea, 1995 512 p. Euskarazko itzulpena: Euskal Herriko Atlas historikoa. Donostia, Lur argitaletxea, 2000.

AGIRREAZKUENAGA Joseba , (zuzendaria) Historia de Euskal Herria. Historia general de los Vascos. Bilbao, Lur Argitaletxea, 2004, 4, 5 eta 6 liburukiak.

AGIRREAZKUENAGA Joseba, De los vascos sin historia a los vascos con historia. Donostia, Txertoa, 2017

GIL Carlos y CASANOVA Julián, Breve historia de España en el siglo XX. Bartzelona, Ariel, 2012

Idem: Historia de España en el siglo XX. Bartzelona, Ariel, 2009

BAHAMONDE, A., MARTINEZ, J.: Historia de España. Siglo XX, Madril, 2004.

JULIA, S.: Historia de las dos Españas, Madril, 2004.

TORTELLA, G.: El desarrollo de la Historia Contemporánea. Historia económica de los siglos XIX y XX, Madril, 1994.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BERNECKER, W.L.: "España entre tradición y modernidad. Política, economía, sociedad (siglos XIX y XX)". Siglo XXI, Madril, 2009.

GRANJA, J.L. de la eta PABLO, S. de (koord.): "Laurak Bat. Euskadi eta Nafarroa XX. mendean". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2010.

JOVER, J.M., GÓMEZ FERRER, G. eta FUSI, J.P.: "España: sociedad, política y civilización (siglos XIX y XX)". Areté; Madril, 2001.

EGILE BATZUK: "Historia del País Vasco. Edad Contemporánea". Hiria, Donostia, 2005.

Aldizkariak

"Historia Contemporánea" (Bilbo)

"Historia y Política" (Madril)

"Ayer" (Madril)

"Historia del Presente" (Madril)

"Historia Social" (Valentzia)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA, JOSEBA
  • ALONSO OLEA, EDUARDO JOSE
  • RINCON DIEZ, AINTZANE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:00-13:00

11:00-12:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

09:00-10:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00

Irakasleak