Mikrofilmazio eta Digitalizazio Laborategia

Mikrofilm- eta digitalizazio-teknikei eta ongi hornitutako laborategi bati esker, izaera historikoa duen dokumentazio-artxibo bat dugu. Etengabe hazten ari den artxibo horren bidez, irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egin ditzakegu.

Martxan jarri genuenez geroztik, laborategi baten kontzeptu klasikoa gainditzen ahalegindu gara, eta erabiltzaileei zerbitzu osotu bat eskaini diegu; eskatutako materialak aurkitzeko iturriei, artxiboei eta liburutegiei buruzko informazioa ematen dugu, ondoren bilketa dokumentala egiten dugu, eta azkenik kopiatu egiten dugu, hedatzeko, katalogatzeko eta kontsultatzeko.

Funts bibliografiko, hemerografiko eta dokumental garrantzitsua dugu, mikrofilm formatuan. Funts hori 4.600 mikrofitxez eta 3.150 filmez osatuta dago. Guztira, 4.800.000 fotograma ditu, eta ezin hobeto katalogatuta eta fitxatuta daude 47.000 erregistro informatikotan. Denbora gutxian, edozein dokumentu topatzeko aukera ematen du.

Ondoren, funtsetako batzuk aipatuko ditugu:

PRENTSA (pdf, 134 Kb)

Sailaren funts hemerografikoak 2.600 erregistro informatiko ditu, eta XVIII., XIX. eta XX. mendeetako egunkari garrantzitsuenak biltzen ditu.


Materiala aukeratzeko irizpideei dagokienez, gertutasunak ematen duen erosotasuna dela-eta, Euskal Herriko ekoizpenak nagusitzen dira; nazioko ekoizpenak, ordea, ez dira alde batera utzi. Ekoizpen horien interes dokumentalak, bitxitasunak eta ikusmin hemerografikoak ikertzaileen interesa pizten dute, eta beharrezkoak dira Saileko ikerketa-ildoen dokumentaziorako.

Argitalpen garrantzitsuenetako batzuk aipatzearren, 1722 eta 1936 arteko GACETA DE MADRIDen sail osoa dugu; datu historikoen laburpen amaiezina da. DIARIO DE SESIONES DEL CONGRESOk, berriz, herrialdearen politika- eta ekonomia-bizitzako galdera anitzei erantzuten die. Horrez gain, XIX. mende osoko eta XX. mendeko denboraldi luze batzuetako argitalpen ofizial ugari ditugu.

Independentzia-gerran eta Cadizko Gorteen babesean sortutako prentsa behar bezala ordezkatuta dago gure funtsetan, besteak beste, honako hauekin: LA ABEJA ESPAÑOLA, EL AMIGO DE LAS LEYES, LA ATALAYA DE LA MANCHA, EL CENSOR GENERAL, EL CONCISO, LA GACETA DE LA REGENCIA, EL SEMANARIO PATRIOTICO eta beste asko.

Moderatuen garaian, EL ECO DEL COMERCIO eta LA ESPERANZA nabarmentzen dira; ondoren, LA IBERIA, LA IGUALDAD, LA NACION... izan ziren egunkari garrantzitsuak.

Hirurteko liberalaren garaiko argitalpen interesgarriak ere baditugu: LA GACETA EXTRAORDINARIA, LA GACETA EXTRAORDINARIA DE PAMPLONA, EL LIBERAL GUIPUZCOANO, EL NAVARRO CONSTITUCIONAL,
Seiurtekoaren garaiko prentsa satiriko eta erradikalaren artean, EL CANTON MURCIANO, EL CASCABEL, EL COHETE, LA CORRESPONDENCIA DEL DIABLO, EL DEGÜELLO, FIERABRAS, EL GARBANZO, GIL BLAS, LA GORDA, LA FLACA, JAQUE MATE eta EL MATA PILLOS ditugu. Euskal prentsan, honako izenburu hauek nabarmentzen dira: NOTICIAS PRINCIPALES Y VERDADERAS Y DE NOTICIAS EXTRAORDINARIAS DEL NORTE, EXTRACTO DE NOTICIAS UNIVERSALES, ESTAFETA DE SAN SEBASTIAN, EL LIBERAL GUIPUZCOANO... Prentsa karlista ere badugu: GACETA OFICIAL, IRURAC - BAT, EL CANTABRO, EL BASCO, LA GUERRILLA... baita prentsa nazionalista ere: EUZKADI, EUZKO DEYA, NAPARTARRA... Erbestealdiko prentsa: TIERRA VASCA, GUDARI, NACION VASCA... eta beste izenburu garrantzitsu batzuk: LA LUCHA DE CLASES, EL PUEBLO VASCO, LA VOZ DE GUIPUZCOA, EL LIBERAL, EL NOTICIERO BILBAINO...
Aipatutakoez gain, gure bilduman Errepublikako, Gerra Zibileko eta Frankismoko argitalpen ugari ditugu. Bestalde, hainbat erakunde publiko eta ministeriotako argitalpenak, probintziako aldizkari ofizialak eta abar nabarmendu behar ditugu. Irakaspenezko argitalpen teoriko asko ditugu, eta guztiei esker, gure funtsek garrantzi handia hartu dute, eta ez bakarrik komunikabide idatzien historiaren lekukotasun-garrantzia, baita garrantzi dokumentala ere, gertakizun historikoen zuzeneko lekukotasun gisa.

Liburuak eta liburuxka

13.500 erregistro informatiko ditugu; gai eta garai askotakoak dira. Adibide gisa, batzuk aipatuko ditugu. Gai-unitatea dute eta bilduma gisa taldekatuta daude:
GASTEIZKO ELIZBARRUTIKO APAIZTEGIKO OPUSKULUEN BILDUMA

Gasteizko Apaiztegiko Liburutegiak material ugari du, eta hau lagin interesgarri bat baino ez da. 272 obrez osatuta dago; horietako asko bitxiak eta eskuratzeko zailak dira; hainbat gairi buruzko eskutitzak dira. Irakaspen, gaiak, Inkisizioaren apologiak, Filosofo Zaharkituaren gutunak, Espainiako unitate katolikoaren alde Gorteei eginiko eskariak, Clararrosaren obrak, gezurtapenak, egunkariak eta protoegunkariak, paskinak, hirurtekoan Konstituzioaren aurka eskuz idatzitako bertsoak, liberalen eta zurien arteko elkarrizketa apologetikoak... Pentsalarien eta modako predikarien obrak dira. Batzuek Gasteizko gizartean gertatutako liskarrak islatzen dituzte, eta beste batzuek, berriz, estatuaren konfigurazioak eragindako liskar zibilaren alde orokorragoak biltzen dituzte. Guztiak ere, aldarrikapen foralen etengabeko kexak jasotzen dituzte.

Aiarako Funtsa

Gasteizko Mintegiko opuskuluen bildumaren antzeko edukia duen funtsa da; gehiago oinarritzen da, ordea, hirian.
BILBOKO MERKATARITZA GANBERAKO LIBURUXKEN FUNTSA

Oso iturri dokumental garrantzitsua da. Gai askori buruzko ia 1.000 obra ditu, eta gehienak probintziakoak dira. Funtsak enpresa eta elkarteen araudiak, ikerketa ekonomikoak, pertsonaia ospetsuen hitzaldiak, udal-ordenantzak, olgeta-sozietateen eratzea, etab.

Zumalakarregi Funtsa

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museotik ateratako dokumentazio eta iturri bibliografikoak dira. Karlismoari buruzko liburu arraro ugari ditu; batzuk atzerrikoak dira, eta generala hil ostean argitaratutakoak dira. BERGARAKO HITZARMENA funtsa ere oso interesgarria da.

Elkarteen Memoriak

Bilboko Merkataritza Ganberaren Funtsak 1.067 mikrofitxa ditu, eta horietan, bizkaiko enpresen seihileko eta urteko ekitaldi ekonomikoen memoriak biltzen dira, batik bat. Euskal ekonomiaren eta isilpeko kontuak ezagutzeko interes handia duen dokumentazioa da. Estatuko ekonomiaren datuak ere biltzen ditu, Mardrilgo eta Bartzelonako enpresen memoria ugari dituelako. Ekitaldi ekonomikoen laburpenez gain, funtsak enpresa berriak sortzeko memoriak biltzen ditu, baita LA LIGA DE PRODUCTORES bezalako elkarteen edo FOMENTO DEL TRABAJO NACIONAL bezalako erakundeen, ikastetxeen eta abarren urteko emaitzen memoriak ere.

Batzar Nagusiak eta Aldundiaren Batzarretako Aktak

Bilduma dokumentalak 456 erregistro informatiko ditu, eta horietan, 1518tik 1877an desegin arteko Batzar Orokorretako akordioak eta Gipuzkoako Partikularren akordioak biltzen dira. Horrez gain, 1878 eta 1916 arteko Probintziako Diputazioko batzarrak jasotzen ditu.

Osorik ez badago ere, oso sail garrantzitsua da. Hutsune gutxi batzuk ditu, eta horiek laster konpontzea aurreikusita dago.

Beste bilduma batzuk ere baditugu: BAROJA FUNTSA, RAEren HIZTEGIAK, ATZERRITARREN GIDAK... eta interes historikoa duten eta zerrenda luze bat osatzen duten beste hainbat izenburu ditugu.

Funts Dokumentalak

25.000 fitxa informatiko ditu, eta beharbada laborategiko atal garrantzitsuena da. Askotariko gaiak biltzen ditu. Sailean ikerketa historikoak egin ahala, geroz eta izenburu gehiago ditu funtsak. Ondoren, funtsetako batzuk aipatuko ditugu:

DEKRETUEN, OFIZIOEN ETA ERREGE-ZEDULEN BILDUMA

Gutxi gorabehera 3.000 ofizio ditu; guztiak XVIII. mendearen bigarren erdialdekoak eta XIX. mendeko lehenengo hiru hamarkadatakoak dira. Nazioko Gobernu Kontseiluen xedapenak jakinarazten dituzte. Interesgarrienak gobernu liberalaren garaikoak dira, eta errepresioaren osteko polizia-aparatuaren ezarpena ere oso interesgarria da.

"VICTORIA DE LECEA" FUNTSA

Funtsak Victoria de Lecea familiaren artxiboa biltzen du 181 mikrofitxatan. Gaiei dagokienez, 1500. urtetik XIX. mendearen amaierara arteko askotariko dokumentazioa du. Zabaltasun kronologiko hori eta aldaera hori operatibo egiten da, 1.212 erregistro informatikoz osatutako sailkapen batekin. Bizkaiko udal-politikaren isilpeko kontuak, alderdien barne-politika eta abar ezagutzeko, ezinbesteko informazioa da.

BIZKAIKO MEATZE ELKARTEA

MEATZE ELKARTEAren artxiboak 1887 eta 1936 arteko 288 mikrofitxa biltzen ditu: administrazio- eta politika-gaiak, gutunak, ikerketa teknikoak, enpresen araudiak, etab. Gai horien gainean eta data berdinetako BIZKAIKO MEATZARI NAGUSIEN ELKARTEAren artxiboa bildu da 101 mikrofitxatan.

"JULIO DE LAZURTEGUI" FUNTSA

187 mikrofitxatan Julio Lazurtegui jaunaren artxibo partikularra erreproduzitzen da. Bilboko poligrafoaren liburuxka, hitzaldi eta obra ugari biltzen ditu, nola hedatuak, hala ezagunak ez direnak. 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketari, eta oro har, Hispanoamerikari buruzko dokumentazio interesgarria eta politika ekonomikoari eta industria-garapenari buruzko ikerketa garrantzitsuak ditu.

TRENAK

Funts heterogeneoa da. Prentsa espezializatua, enpresen administrazio-kontseiluetako aktak, eraikuntza-proiektuak, ekitaldi ekonomikoen memoriak eta abar biltzen ditu. Enpresen aldaera dela-eta, sektore eta material anitz hartzen ditu barne. Sailaren funts oso eta interesgarrienetako bat da.

BILBOKO UDALAREN AKTAK

67 filmez osatutako funtsa da. 1902 eta 1980 arteko udalaren akta eta indize-liburu guztiak eta 1942 eta 1980 arteko batzar-agiri guztiak ditu.

OÑATIKO UNIBERTSITATEA

Oñatiko Unibertsitatearen funts dokumental historikoa da; Valladolideko Unibertsitate Artxiboan kontserbatua. 35.000 fotograma ditu, mota guztietako dokumentazioarekin: ikasleen espedienteak, Lehenengo eta Bigarren Unibertsitate Karlista, Gasteizko Lehenengo Unibertsitatea, Oñatiko Unibertsitate Librea, Oñatiko Institutua eta Nekazaritza Eskola.

UDAL ARTXIBOAK

1.000.000 fotogramez osatutako funts garrantzitsua da. 93 udalen dokumentazioa biltzen du, Aldundien, Erregistro Zibilen eta Eliza Erregistroen funtsekin lagunduta. Biztanleria-erroldak, udal-aktak, zergak, ekoizpena, hiri- eta landa-ondasunak, industria eta fabrikak, etab.

Horrez gain, badira beste hainbat funts interesgarri; esaterako, SAN ANTONIO KOTOI FABRIKA, IBARRA ANAIAK, LAN-ISTRIPUEI BURUZKO BIZKAIKO ELKARREKIKO ASEGURUEN ELKARTEA. Era berean, EKOIZLEEN BIZKAIKO LIGA eta MEATZARI NAGUSIAK nabarmentzen dira, askotariko dokumentazioa dutelako. Gauza bera honako hauekin: BILBOKO OSPITALE ZIBILA, ARRIAGA.