PRESENTACION

Aurkezpena

Historia Garaikidea sailak heziketa eta ikerketa jarduera garrantzitsua garatzen du UPV/EHUren baitan. Bere graduko irakaskuntza jarduera Unibertsitateak dituen zazpi zentrotan gauzatzen du. Horrez gain, Garaiko Historia unibertsitate arteko masterra eskaintzen du eta Gizarte Zientzietako sail ezberdinek antolaturiko beste zenbait masterrean parte hartzen du ere. Azkenik, Garaiko Historia unibertsitate arteko doktorego programan parte hartzen du ere, non doktorego tesi asko defendatzen diren urtero.

Ikerketari dagokionez, jarduera garrantzitsua garatzen du Sail honek, bere bost ikerketa taldeen bitartez. Talde horien baitan, Nazio mailako Planak, erkidegoko deialdiak edo Unibertsitateak berak finantzatzen dituzten ikerketa proiektu ezberdinak daude abian. Entitate publiko zein pribaturekin sinaturiko hitzarmenen bidez baliabideak lortzeko gaitasun handia dauka ere.

Horrek guztiak, nazio mailako zein nazioarteko biltzar ugaritan izandako parte-hartzean eta nazio mailako zein nazioarteko argitaletxetan liburu edo artikulu gisa argitaraturiko ikerketa emaitzen argitaratzean du bere isla.

Sailak, halaber, liburu bilduma bat dauka. Bildumak ANECA, FECYT eta UNE erakundeek ematen duten kalitate akademikoko zigilua dauka. Azkenik, izan dituen ebaluazio guztietako aurreneko postuetan agertzen den aldizkari bat dauka ere.

Ikerketa jarduera hori gauzatu ahal izateko, Mikrofilmazio Laborategi bat dauka Sailak. Bertan, historia garaikideari loturiko artxibategi, hemerografia eta bibliografia funtsak kontsulta daitezke.

Sailaren barruan kokatzen da ere Kontzertu Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Dokumentazio Zentroa. Honek, Euskal Herriko lurralde historikoetako ogasunen historia eta funtzionamenduari buruzko informazioa eskaintzen du.

Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutua Sailari atxikitua dago ere. Institutu honek ikastaro eta mintegiak antolatzen ditu eta ikerketa jarduera garrantzitsua garatzen du.