Carles Moreu Romero

Carles Moreu Romero

Doktorego-aurretiko ikertzailea

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

1998an jaioa (Bartzelona, Katalunia). 2021ean Kimikan graduatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). 2023an, Ingurumen‑Kutsaduraren eta Toxikologiaren masterra eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Master amaierako lanean, metodologia berri bat garatu zuen: buruguneko mikroerauzketa solidoa (HS‑SPME) eta gas‑kromatografia bereizmen baxuko masa‑espektrometriarekin (GC‑MS) konbinatuta, petrolioaren uretan disolbaturiko frakzio lurrunkorraren (WAF) analisi zuzendua eta susmagarrien analisia egiteko. Gaur egun, doktoregoko ikaslea da, UPV/EHUren eta Université de Pau et des Pays de l'Adour (UPPA) unibertsitatearen arteko tutorekidetzan, UPV/EHUn lorturiko beka bati esker.