UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboa (COARD/EISBA)

UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboa (COARD/EISBA)

2023ko uztailaren 20ko bilkuran, Gobernu Kontseiluak adostutako akordioan UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboa (COARD/EISBA) sortzea onartu zuen.

Arautegiak jasotze duen moduan, Batzordeari dagokion eginkizuna izango da aholkua ematea xedapen orokorrei dagokien proiektuen legezkotasuna aztertzen denean, zainduz proiektu horiek bete egiten dutela aplikatu beharreko legerian ezarritakoa, eta indarrean dauden unibertsitate xedapenak sinplifikatzeko proposamenak egingo ditu.

Era berean, errektoreak eskuordetuta, eskumena izango du ebazteko unibertsitateko organoen egintzen kontra jarriko diren gorako errekurtsoak, betiere egintza horiek ez badiote ematen amaiera administrazio bideari.

2023ko azaroaren 7ko Erabakiaren bidez, UPV/EHUko errektoreak UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboaren esku utzi zuen gora jotzeko errekurtsoak ebazteko duen eskumena.

Eskumen horiek gauzatzeko, batzordeak osakide hauek izango ditu: batzordeko burua, buruordea eta bost kide. Batzorde burua unibertsitateko idazkari nagusia izango da, eta buruordea unibertsitateko Idazkaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren zuzendaria izango da. Gainontzeko kideak izango dira unibertsitateko teknikariak eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izatea eskatzen duten lanpostuak betetzen ari direnak.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratibora (COARD/EISBA) zuzentzen diren interesdunen eskabideak, idazkiak eta komunikazioak honako bide hauen bidez aurkeztu ahal izango dira:

a) UPV/EHUko erregistro elektronikoan eta edozein herri-administraziotako erregistro elektronikoetan. Informazio gehiago.

b) Posta bulegoetan.

c) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.

d) UPV/EHUko erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan. Informazio gehiago.

Euskal Herriko Unibertsitateko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboaren antolaketa eta funtzionamendu arautegia

Coard/Eisba Akordio interesgarrienak