pdf informe de gestion

idazkaritza-nagusia_gobernu-batzordea_kudeaketa-txostena

Kudeaketa-txostena

2013-2014 ikasturtea

1. programa. Ikasleak, gure izatearen arrazoia

1.1. Ekintzailetza eta laneratzea sustatzea

1.1.1. Enplegu Guneek eskaintzen dituzten zerbitzuak hiru campusetan indartzea eta gune horiek ikasleengana hurbiltzea.

  •  Lau Enplegu Guneak sendotu dira, laneratzea errazteko orientazio zerbitzu modura, kontuan izanik LANBIDEk norbanakoentzat eta taldeentzat ezartzen dituen adierazleak.
  •  Enplegu Guneak ezagutzera emateko ekintzak egin ditugu; hala nola bisitak unibertsitate ikastegietara eta informazio hitzaldiak.
  •  Lehen enplegua lortzeko moduari buruzko ikastaroak antolatzea. Enplegu Guneek prestakuntza eta informazioa lanak egin dituzte fakultateei eta eskolei begira, laneratze ikastaroen eta enplegua bilatzeko gaitasun aurreratuen ikastaroen bitartez (azken horiek ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat). 
  •  Lehen Aukera programaren kudeaketa (tituludunentzako enpresetako praktiken programa):  342 praktika txertatuak.
  •  Lan Merkatuaren Eskualdeetako Behatokien Europako Sarearen Biltzarrean parte hartu dugu, Bilbon, 2013ko urriaren 10 eta 11n.

1.1.2. Laguntza eta aholkua ematea ikasleei ekintzailetza arloan autoenplegua bultzatzeko, eta prestakuntza kooperatibo-enpresariala eskaintzea.

  • Sortutako enpresak: 19.
  • Inkubazio fasean dauden enpresak: 34.
  •  Kultura ekintzailea sustatzeko jarduerak egin ditugu campusetan: pertsona ekintzaileak prestatzeko eta tutorizatzeko ikastaroak (Hasten Ikastea, enpresa berritzaileak sortzeko eta kudeatzeko programa, Agudezia, Ikasberri); proiektu ekintzaileetarako sariak (Abiatu, Think Big, Manuel Laborde, Inizia); ideia ekintzaileen lehiaketa (Etorkizulan, GAZE).  2.500 ikaslek parte hartu dute.
  •  Lankidetza hitzarmen bat izenpetu dugu Gasteizko Udalarekin, babesa eta aholkularitza eskaintzeko Lascaray mintegiko ekintzaileei; besteak beste, Gasteizko mintegi teknologikoetako gainerako ekintzaileekin bat egiten laguntzeko ekintzaile horiei.


1.2. Ikerketa bokazioa sustatzea
1.2.1. Lanbide Heziketako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin, dibulgazio bisita programak antolatzea Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako Unitateak ezagutzeko.

  • Tartanga LHIko eta Elorrieta Erreka Mari LHIko Goi Mailako Prestakuntza Moduluetako 9 ikasle 3 hilabetez aritu dira hainbat unitatetan. Zehazki, 5 unitate hauetan: Genomika Zerbitzua: Sekuentziazioa eta Genotipatua; Kalkulu Zientifikoko Zerbitzu Orokorra; Kudeaketa Arrunteko Arloa; Bizkaiko Analisi Zerbitzu Nagusia; eta Biomedikuntza arloko Mikroskopia Analitikoko eta Bereizmen Handiko Zerbitzu Nagusia.
  • Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Zientziometria Unitateak, bestetik, Lantokiko Praktiken Prestakuntza Programan parte hartu du, Euskadiko Prestakuntza Fondoarekin (Trapaga) elkarlanean, eta tituludun bat hartu du. Praktikak 150 ordukoak izan dira.

1.2.2. Ikertzaileen inplikazioa sustatzea Graduko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat antolatzen diren ikerketa arloko prestakuntza jardueretan

  •  Zientziaren Astean, 175 irakaslek eta AZPko 5 langilek parte hartu dute, EAEko 117 ikastetxetako 5.820 ikaslerentzat antolatu diren jardueretan. Gainera, graduko eta doktoregoko 242 ikaslek ere parte hartu dute. 
  • UPV/EHUko hiru campusetako 25 irakasle eta ikertzaile baino gehiago Zientzia Azoka programan aritu dira, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako jardueretan. Programa honen helburua da bokazio zientifikoa indartzea bigarren hezkuntzako ikasleen artean.

1.3. Ikasleen parte-hartzea unibertsitate jardueretan
1.3.1. Ikaskideen arteko Tutoretza Planaren aplikazio eremua zabaltzea unibertsitateko beste eskola eta fakultate batzuetara.

  •  Ikaskideen arteko Tutoretza Plana UPV/EHUko 9 ikastegitan ezarri da (Lan Harremanen UE; Donostiako Erizaintzako UE; Psikologia Fakultatea; Zuzenbide Fakultatea;  Donostiako Eskola Politeknikoa; Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE; Gasteizko Irakasleen UE; Letren Fakultatea; eta Gasteizko Ingeniaritzako UE). Lehen mailako 31 ikasle taldek parte hartu dute, azken ikasturteetako 69 ikasle tutoreren eta 12 irakasleren laguntzaz. 
  •  Ikasle tutoreek UPV/EHUko teknikarien prestakuntza jaso dute, eta 8,6ko puntuazioa (10etik) eman diote jarduerari.
  •  Tutoretza jaso duten ikasleek 7,7ko puntuazioa (10etik) eman diote jarduerari.

1.3.2. Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Unibertsitate Kirolarientzako Plana hedatzea eta garatzea.

  •  Zabalkunde kanpaina baten ondoren, Bizkaiko 27 ikaslek, Arabako 28k eta Gipuzkoako 14k egin dute bat planarekin.

1.3.3. Ikasleen Partaidetzarako I. Plana abian jartzea: partaidetza batzordea sortzea.

  •  Planean aurreikusitako ekintza puntualak egitea, partaidetza batzordea sortu aurreko fase modura (batzordea sortzeko aurreikuspena: 2014ko azaroan). 

1.3.4. Ikasleen gaietarako Batzorde Paritarioa indartzea.

  •  Ikasleengan eragina izango duten zuzendaritza taldearen eta Gobernu Kontseiluaren erabakiei dagokienez, gaien eztabaidan eta negoziazioan oinarritutako lan metodologia bat finkatu dugu. Alde horretatik, Ikasleen gaietarako Batzorde Paritarioak hainbat bilera egin ditu aldian behin ikasturtean zehar: 2013ko urrian, azaroan eta abenduan, eta 2014ko otsailean eta maiatzean.

1.3.5. Ikasleen ordezkarien Elkarte Sektorialen finantzazio eta antolakuntzarako arautegia onartzea.

  •  Diruz lagundu dugu ikasleen kontseiluetako ordezkarien parte-hartzea estatu mailako 10 bilera sektorialetan, eta estatu mailako bilera sektorial baten antolakuntza UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean.

1.3.6. Ikastaldeen ordezkariak aukeratzeko protokolo baten garapena bultzatzea.

  •  Aholkularitza eskaintzea Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolari "Ikasleen ordezkarien protokoloa" egiteko.

1.3.7. Unibertsitate ordezkaritzako organoetan parte hartu duten ikasle tituludunen II. Aitorpen Ekitaldia antolatzea.

  •  2013ko abenduan, ikasleen ordezkaritzako organoetan karguren bat izan duten 24 pertsonaren lana aitortzeko ekitaldi instituzional bat egin genuen. 

1.3.8. Unibertsitate elkarteen sorrera bultzatzea.

  •  Ikasleen elkarteen sorrera sustatzea eta bultzatzea. 2013/2014 ikasturtean, 5 elkarte berri erregistratu dira. Beraz, gaur egun, 19 elkarte daude erregistratuta guztira.

1.3.9. G-9 taldearen VI. Unibertsitateko Eztabaida Liga antolatzea: prestakuntza, partaidetza eta kudeaketa.

  •  G-9 taldearen VI. Eztabaida Ligaren azken fasea Arabako Campuseko Letren Fakultatean egin zen, 2014ko apirilaren 2, 3 eta 4an. Finala Eusko Legebiltzarrean egin genuen.

1.3.10. Euskarazko III. Unibertsitateko Eztabaida Liga antolatzea: gonbidapena inguruko 6 unibertsitateri (EAE, Nafarroa eta Iparraldea).

  •  2014ko irailean egitekoa den Euskarazko III. Unibertsitateko Eztabaida Ligaren antolakuntzarekin lotutako gestioak egin ditugu.

1.3.11. UPV/EHUren irudia hobekien zabaldu duten ikasleentzako sarien IV. deialdia.

  •  Sarien deialdia 2013ko urrian egin zen. Lehenengo 3 sarien eta 5 ohorezko aipamenen entrega ekitaldia Bizkaiko Campusean egin zen, 2013ko abenduaren 16an.

1.3.12. Ikasleekin zerikusia duten jarduerak egiteko laguntzak.

  •  Ikasleen jarduerekin zerikusia duten laguntzak eskatzeko prozedurari buruzko aholkularitza eskaini zaie ikastegiei. 2013/2014 ikasturtean, 28 ikastegik eskatu dute laguntza hau. Prozedura ikasleen Batzorde Paritarioak onartu zuen, 2014ko otsailaren 28an.

1.4. Kalitatezko prestakuntza, irekia eta berritzailea
1.4.1. IKD GAZTE programaren 2. edizioa egitea, Gipuzkoako Campuseko ikastegien partaidetzaz, eta programa beste campus batzuetara zabaltzea, ahal den neurrian.

  •  Ikaskuntza modulu bat diseinatu eta ezarri dugu, ikasleek berek kudeatutako ekimen gisa, gradu bakoitzeko irakasgai espezifiko baten barnean integratua (curriculumean txertatzea). Ikasturte honetan, aurreko esperientzia errepikatu da; oraingoan, ordea, honako fakultate eta eskola hauek eskaintzen dituzten graduetako sei irakasgaitan: Psikologia Fakultatea; Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Pedagogiako Gradua); Informatika Fakultatea; Donostiako Erizaintzako Eskola; Donostiako Eskola Politeknikoa; eta Zuzenbide Fakultatea (Zuzenbide eta Kriminologiako Gradua). Hori horrela, sei ekintza-zerbitzu gauzatu dira, sei gizarte erakunderekin: Albaola, Erroak, GoiEner, Helduak Adi, Emakumeen Etxea eta WIMI5. 7 ikasle seniorrek parte hartu dute talde eragilean, eta 50 ikaslek, erronken garapenean.
  •  IKD GAZTEko talde eragileko ikasleek jardunaldi eta batzar hauetan eman dute esperientziaren berri:
    • a) IKD-Jendartea 2013 jardunaldiak: Bidea ekinez egina. Berrikuntza eta kalitatea UPV/EHUko graduetan. Leioa, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, 2013ko azaroa.
    • b) ApS(U)5 - Ikaskuntza-Zerbitzuko Espainiako Unibertsitate Sarearen Batzarra. Madril, 2014ko maiatza.

1.4.2. Euskarazko irakats materialak argitaratzea eta material horien sorkuntza bultzatzea urriagoak diren diziplinetan.

  • UPV/EHUko irakasleek sortutako 40 irakats material argitaratu ditugu.
  •  Euskarazko materialak urriagoak diren diziplinetan, 6 eskuliburu itzuli dira (Anatomia Atlasa, besteak beste), eta 5 liburu argitaratu.

1.5. Unibertsitateko graduak sakonago ezagutaraztea unibertsitate-aurreko eta unibertsitateko ikasleen artean
1.5.1. Ikasleentzako Argibide Zerbitzua indartzea, ikasleei informazio akademikoa helarazteko baliabide gisa.

  •  Unibertsitateko graduekin erlazionatutako materialak eguneratzea (triptikoak eta informazio liburuxkak).
  •  Laguntza itzulgarriak kudeatzea gerora sortutako arazo ekonomikoak dituzten ikasleentzat, eta deialdiari lotutako jarduera akademikoak antolatzea.

1.5.2. Komunikazio bideak hobetzea Bigarren Hezkuntzako orientatzaileen eta UPV/EHUren artean: Unibertsitate Orientazio Topaketak antolatzea.

  • UPV/EHUri buruzko informazio saioak Baionako Bernat Etxepare Lizeoan.
  • Orientaziorako Jarduera Praktikoen kudeaketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean, 2013ko abenduaren 2tik 2014ko apirilaren 9ra. Bigarren Hezkuntzako 2.705 ikaslek eta 89 irakaslek parte hartu zuten. 
  • V. Orientazio Topaketa antolatzea, garatzea eta ebaluatzea, hiru campusetan, 2013ko azaroaren 19tik 21era. Bigarren Hezkuntzako 264 orientatzailek parte hartu zuten. Bigarren Hezkuntzako orientatzaileentzako Orientazio Gida eguneratzea.
  • 1.5.3. UPV/EHUk eskaintzen dituen ikasketei buruzko informazio akademikoko eta orientazioko jarduerak antolatzea unibertsitate-aurreko ikasleentzat: Unibertsitate Orientazioko Azokak; Ateak Zabaltzeko Egunak; 25 eta 45 urtetik gorakoentzako informazio saioak; batxilergoko ikasleentzako jarduera praktikoen programa.  
  • Unibertsitate Orientazioko Azokak antolatzea, garatzea eta ebaluatzea, hiru campusetan, 2014ko urtarrilaren 18tik otsailaren 1era. 8.415 pertsonak parte hartu zuten.
  • Ateak Zabaltzeko Egunak antolatzea eta ebaluatzea, hiru campusetan, 2014ko martxoaren 10etik 13ra. 5.414 pertsonak parte hartu zuten.
  •  Informazio eta Orientazio Jardunaldia antolatzea, garatzea eta ebaluatzea, Ikasketen Kudeaketa Zerbitzuarekin lankidetzan, 25 eta 45 urtetik gorakoentzako probaren eta lan esperientziaren egiaztapenaren bidez unibertsitatera sartzen diren ikasleentzat. 94 pertsonak parte hartu zuten.   

1.5.4 UPV/EHUren ikasketa eskaintzari buruzko informazio materialak eguneratzea.

  • UPV/EHUko Graduei buruzko triptikoak eguneratzea, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitz berriari buruzko triptikoa argitaratzea.

1.5.5. Informazio eta jardueren berri ematea Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren webgunearen eta beste hedabide batzuen bidez.

  • Webgunea eguneratzea eta Unibertsitatean Sartzeko Programaren jardueren publizitatea egitea hedabideetan.

1.6. Ikasleentzako Arreta Psikologikoa
1.6.1. Hala eskatzen duten ikasleei, arreta psikologikoa eskaintzea, Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren Erregelamenduak adierazi moduan, hiru campusetan.
 

  • 117 arreta psikologiko eskaera berri jaso dira, eta 124 pertsonari lagundu zaie (% 78, Graduko eta/edo Lizentzietako ikasleak). 753 saio egin dira guztira (6,07 saio batez beste pertsona bakoitzeko).
     

2. programa. Administrazio eta zerbituetako langileak

2.1. Giza baliabideak arrazionalizatzea eta modernizatzea
2.1.1. AZPko langileen gaur egungo antolakuntza egituren diagnostiko objektiboa.

  • Ikasturte honetan, AZPko langileen antolakuntza egituren analisia unean uneko esku-hartze batzuetara mugatu da. Esku-hartze horiek Lanpostuen Zerrendetan aldaketak behar zituzten unitate jakin batzuetan egin dira. Egokia iruditu zaigu gai honen azterketa orokorra hasierako izapide fasean dagoen UPV/EHUko ikastegiak berrantolatzeko prozesuaren barnean kokatzea, berrantolaketak hainbat eragin izango dituelako Administrazio eta Zerbitzuetako Langileengan.

2.1.2. Erreferentziazko Langile Zerrenda eguneratzeak Lanpostuen Zerrendan eta organigrametan eragindako aldaketak.

  • Atal hau gaur egun martxan dauden prozesu batzuen eraginpean ere dago (lekualdaketen lehiaketa eta ikastegien berrantolaketa). Nolanahi ere, eguneratu egin ditugu Erreferentziazko Langile Zerrendaren datuak, indarrean dagoen ikasturteko datuei dagokienez. 
  •  Gainera, aldaketa batzuk egin ditugu ere ordutegietan eta lanpostu batzuen adskripzio ikastegietan, zerbitzuen eskaerak aztertu ondoren.
  • Gobernu Kontseiluak, 2013ko azaroaren 14ko bileran, Lanpostuen Zerrenda aldatzea onartu zuen. 2014ko urtarrilaren 30eko Gobernu Kontseiluaren erabakiz, Administrazio eta Zerbitzuetako Langile Funtzionarioen eta Kontratudunen lanpostuen zerrenda osoak eta eguneratuak onartu ziren. Zerrenda horietan, lanpostu bakoitzari dagokion lanaldi ofiziala sartu zen lehen aldiz, baita UPV/EHUko Euskararen II. Plan Gidaritik (2014-2017) eratorritako hizkuntz eskakizunen derrigortasun daten aldaketak ere.
  • Gobernu Kontseiluak, 2014ko martxoaren 6ko bileran, behin-behineko langileentzat erreserbatuta dauden Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostuen zerrenda osoak onartu zituen, lanpostu bakoitzaren hizkuntz eskakizunarekin, lehen aldiz.

2.1.3. Lanpostuen zerrenda osoa argitaratzea.

  • Aurreko atalean aipatutako dokumentuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, 2014ko martxoaren 18an, UPV/EHUko gerentearen martxoaren 6ko erabakiz.

2.1.4. 2014ko lanaldiaren zirkularra ezartzea, sindikatuekin negoziatu ondoren.

  • UPV/EHUko gerentearen 2013ko abenduaren 19ko erabaki bidez, Administrazio eta Zerbitzuetako langileen 2014ko lanaldia, ordutegiak, oporrak eta baimenak zehazten dituen zirkularra onartu zen. Dokumentu horretan, ordutegiei eta baimenei buruzko hainbat irizpide –ordura arte sakabanatuak– berrikusi eta finkatu ziren, gai honi buruzko araudi osoa tresna bakar batean bateratzeko. Azkenik, eguneratu eta argitaratu egin zen berriro webgunean UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen Lizentzien eta Baimenen Eskuliburua.

2.1.5. Behin betiko balorazioaren zain dauden lanpostuen balorazio prozesuari berrekitea.

  • Prozesu hau beste prozesu baten aurreikuspenen barnean kokatu da: hain zuzen, gaur egun izapidetze fasean dagoen UPV/EHUko ikastegiak berrantolatzeko prozesuari buruzko dokumentuak Administrazio eta Zerbitzuetako langileentzat egiten dituen aurreikuspenen barnean.

2.1.6. AZP funtzionarioarentzako lekualdaketa lehiaketaren deialdi berri bat egiteko aukera aztertzea.

  •  Ezin izan dugu egin Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioarentzako lekualdaketa lehiaketaren deialdi berririk, aurretik deitutako prozesua berrireki delako, programa honen amaieran azaltzen den moduan.  

2.1.7. Lan-poltsak eguneratzea.

  • Alde batetik, Administrazio eta Zerbitzuetako langileen aldi baterako beharrei erantzuteko bost lan-poltsa zabaltzeko prozesuak amaitu dira ("Artxibo, museo eta liburutegietako laguntzaileak", "Kudeaketa teknikaria: Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia", "Kudeaketa teknikaria: Ekonomikoak", "Kudeaketa teknikaria: Zuzenbidea", "Kudeaketa teknikaria: Orokorra").
  • Bestetik, beste lau lan-poltsa prozesutarako deialdia egin da, Administrazio eta Zerbitzuetako lan-kontratudun langileentzat ("III. taldeko langileak: Mekanika", "I. taldeko langileak: Informatikako teknikariak (sistemak)", "I. taldeko langileak:  Informatikako teknikariak (aplikazioak)", "I. taldeko langileak: Argitalpen eta Arte Grafikoetako goi mailako teknikaria").
  • Azkenik, ia amaitutzat eman genezake Administrazio eta Zerbitzuetako langileen lan-poltsen kudeaketari buruzko aplikazioa langile korporatiboen kudeaketa sistemara lekualdatzeko prozesua. Horri esker, errazago eta bizkorrago egingo ditugu poltsen deialdi berriak, eta errazago kudeatuko dira ere aldi baterako enplegu bila dabiltzan hautagaien zerrendak.

2.1.8. 2014-2015 Prestakuntza Plana egitea.

  • Administrazio eta Zerbitzuetako langileen I. Prestakuntza Plan Nagusia 2010 eta 2013 urteen artean garatu zen, aldian-aldian onartu, garatu eta ebaluatu ziren urteko planen bitartez. Hala ere, plan horren indarraldia amaituta, emaitzaren ebaluazio bat egin zen, eta ebaluazio hori helarazi zitzaion Administrazio eta Zerbitzuetako langileen Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordeari. Ebaluazio hori, gainera, oinarritzat erabili zen 2014ko otsailean onartu zen II. Prestakuntza Plan Nagusia egiteko.
  • 2014an, prestakuntza modalitate berri bat jarri dugu martxan Administrazio eta Zerbitzuetako langileentzat, Unibertsitateen G-9 taldearen plataforma erabilita (UPV/EHU talde horretako partaideetako bat da), eta 25 ikastaro eskaini ahal izan dira horrela, teleprestakuntza modalitatean.
  • 2014ko otsailaren 24an, Administrazio eta Zerbitzuetako langileen Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordearen barnean, UPV/EHUko ordezkariek eta alor honetan ordezkaritza duten bost sindikatuetatik lauk akordio bat lortu zuten UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen II. Prestakuntza Plan Nagusiari begira. Plan hori 2014tik 2017ra bitartean egongo da indarrean, eta hainbat berrikuntza esanguratsu biltzen ditu aurreko planari dagokionez, azken horren aplikazioaren esperientziatik eta emaitzen ebaluaziotik eratorritako berrikuntzak.  
  •  II. Prestakuntza Plan Nagusia Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2014ko martxoaren 6an egin zuen bileran.
  • Administrazio eta Zerbitzuetako langileen Prestakuntza, Hobekuntza eta Birziklapenerako Batzordeak, egun horretan bertan, II. Prestakuntza Plan Nagusia garatzeko Erregelamendua onartu zuen. Erregelamendu horrek irizpide orokor batzuk ezartzen ditu plana aplikatzeko, honako printzipio hauen arabera: objektibotasuna, gardentasuna eta aukera berdintasuna prestakuntza jarduerak eta aurreikusitako laguntzak jasotzeko.
  • Azkenik, 2014. urteari dagokion Urteko Kudeaketa Plana ere onartu zen, urteko helburuak eta prestakuntza eskaintzaren egituraketa ezartzen dituena, gaia xeheki aztertu ondoren.

2.1.9. Telelaneko proba pilotu bat ezartzea.

  • 2014ko otsailaren 24an, Hitzarmen bat izenpetu zuten UPV/EHUk eta sindikatuek telelaneko plan pilotua martxan jartzeko UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen artean.
  • Lehen esperientzia honen bidez, ondorio batzuk atera nahi ziren urrutitik lan egiteko modu hau etorkizunean ezarri eta arautzeko, helburutzat harturik bizitza pertsonala, familia eta lana hobeto bateratzea, langileen konpromisoa eta motibazio maila handitzea, eta osasun arazo bat duten pertsonen lan baldintzak hobetzeko neurriak ezartzea. 
  • Hitzarmena betetzeko, UPV/EHUko gerentearen 2014ko apirilaren 28ko erabakia argitaratu zen, telelaneko plan pilotua martxan jartzea agintzen zuena, 2014ko apirilaren 1etik urriaren 31ra.

2.1.10. Hobekuntza planak ezartzeko gogobetetze inkestak egitea.

  •  Gogobetetze inkesta eredu bat egin dugu Administrazio eta Zerbitzuetako langileentzat, hobekuntza neurriak ezartzeari begira garrantzitsutzat hartu diren gaien arabera. 

2.2. Enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna
2.2.1. LEPren Batzorde Teknikoa eratzea.

  • Plangintza Batzordean, lan kontratudun langileentzako LEP baten deialdia egin aurreko prozesuak aztertu dira, langile horien gaur egungo egoerari eta lanpostuen zerrendan erreserbatuta dituzten postuei lotuta: tenporaltasun indizeak, sustapen profesionala, hornidura eta eskaintza publikoa izan dezaketen postuak.

2.2.2. AZP funtzionarioaren lekualdaketa lehiaketan izandako jardunen atzeraeraginetik eratorritako jardunak.

  • UPV/EHUko gerentearen 2011ko abenduaren 22ko erabaki bidez, AZP funtzionarioaren lekualdaketa lehiaketarako deia egin zen. Lanpostu berriez jabetzea 2013ko maiatzaren 1ean egin zen, lanpostu esleipenek eragindako gainerako aldaketekin batera (zerbitzu eginkizunetan betetako postuei edo bitarteko funtzionarioek betetako postuei eragiten zietenak).
  • 2013ko urrian, EAEko Auzitegi Nagusiak prozesuari buruzko bi epai eman zituen, lehiaketa atzera eramanarazi zutenak, lehen faseko merezimenduen balorazio unera. Une horretatik aurrera, berriro izapidetzeari ekin zaio. 
  • Hala, UPV/EHUko gerentearen 2014ko apirilaren 1eko Erabakiak lehen fasean eskainitako lanpostuak esleitu zituen, behin betiko, eta, ondoren, 2014ko apirilaren 3ko Erabakiak lanpostuak betetzeko faserako deialdia egin zuen. Amaitzeko, azken fase horretako lanpostuak behin betiko esleitu dira, 2014ko abuztuaren 20ko Erabaki bidez, eta lanpostuez jabetzeko data berria ezarri da: 2014ko azaroaren 1.

2.2.3 Zerbitzu eginkizunei buruzko hitzarmena.

  • 2014ko uztailaren 1ean, unibertsitate administrazioko eta sindikatuetako ordezkariek osatzen duten Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen Plangintza Batzordeak adostutako Hitzarmenean, zerbitzu eginkizunak esleitzeko baremo prozedura bat ezarri zen, irizpide objektiboetan oinarritua, aldaketa garrantzitsuak eragiten dituena aurreko arautegiari dagokionez. 
  • Hitzarmen hori Gobernu Kontseiluak berretsi zuen, 2014ko uztailaren 10ean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu zen, 2014ko abuztuaren 27an.

2.3. Erretiroak
2.3.1. Erretiroen Batzorde Teknikoaren esparruan eginiko araudi aldaketetatik eratorritako aldaketak adostea.

  • Jarduera hau ez da egin.

3. programa. Irakasle eta ikertzaileak

3.1. Jardun Akademikorako Plana
3.1.1. Jardun Akademikorako Plana 2013/2014 eta 2014/2015 ikasturteetan ezartzeak dituen ondorioak aztertzea, eta hobekuntza plan bat aurkeztea plan horren hirugarren ediziorako.

  • 2014/2015 ikasturteko emaitzak aztertu dira, eta hurrengo deialdirako hobekuntza posibleak aurreikusi.

3.2. Irakasle eta ikertzaileen Plan Gidaria
3.2.1. Irakasleen lehen Plan Gidariaren emaitzak aztertzea eta bigarren plana lantzen hastea.

  • Jarduera hau ez da egin.

3.2.2. Irakasle eta ikertzaileen akreditazio eskaeretan behar diren ziurtagiriak eskuratzeko prozesua automatizatzea.

  • Urtarrilaren 16az geroztik, 16 ziurtagiri lor daitezke GAUR aplikazioaren bidez.

3.2.3. Irakasle eta ikertzaileen promozioa eta egonkortasuna ahalbidetuko duten politikak diseinatzea eta ezartzea.

  • Doktorego tesiak egiteko lizentzien deialdi berria.
  • Hartutako konpromisoei eustea.

3.3. Irakasle eta ikertzaileen prestakuntza
3.3.1. Irakasle eta ikertzaileen promozioa erraztuko duten prestakuntza programak diseinatu eta garatzea.

  •  Irakasleen Hobekuntzarako Planaren 2014ko deialdia egin dugu, Gobernu Kontseiluak onartua 2014ko martxoaren 6an.

3.3.2. Prestakuntza ikastaroen eta irakaskuntza lana eguneratzeko ikastaroen eskaintza hobetzea.

  • 48 ikastaro egin dira guztira (10 Araban, 24 Bizkaian, 8 Gipuzkoan eta beste 15 ikastaro hiru campusetan). 663 ordu eman ditugu eta 832 pertsonak parte hartu dute guztira.
  • Prestakuntza jardueren eskaintza jarri dugu martxan genero eta berdintasun arloan, Berdintasunerako Zuzendaritzarekin lankidetzan.
  • Moodle Oinarrizkoa eta Aurreratua on-line prestakuntza mantendu dugu, Campus Birtualarekin elkarlanean.
  • Ikastaro espezifiko bat eskaini dugu Docentiaz programara aurkeztu nahi duten irakasleak prestatu eta orientatzeko. Ikastaroaren diseinua eta garapena Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuarekin lankidetzan egin da.
  • IKD-Jendartea 2013: Bidea ekinez egina izeneko jardunaldia egin zen. Berrikuntza eta kalitatea UPV/EHUko graduetan, trukerako eta eztabaidarako elkargune gisa, irakaskuntzaren, ikaskuntzaren eta titulu berrien kudeaketaren esparruan UPV/EHUn garatzen den berrikuntza eta kalitatearen kudeaketari begira. 36 ahozko komunikazio eta 19 poster aurkeztu ziren.
  • UIPP programaren bi deialdi orokorren barnean, Doitu: zer hobe dezaket nire irakasle plangintzan? ikastaroa eskaini dugu, honako helburu hauekin: irakasleen irakaskuntza plangintza eta garapena hobetzea, eta Docentiaz programara aurkezteko prestatzea.
  • Gainera, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan, Doitu: zer hobe dezaket nire irakasle plangintzan? ikastaroaren bertsio bat garatu dugu modu esperimentalean, ikastegietan fokalizatutako prestakuntza modalitatean. Antzeko prozesuak daude martxan hasierako fasean bi ikastegitan.
  • Amaitzeko, irakasle berrientzako Hasiberriak programa esperimentalaren ebaluazioa egin dugu, eta txosten tekniko bat, UPV/EHUko garapen akademikorako politikak orientatzeko aholkuekin.
     

4. programa. Graduko eskaintza irekia eta berritzailea

4.1. Kalitatezko prestakuntza, irekia eta berritzailea
4.1.1. Irakaskuntza kalitatea hobetzea, tituluen jarraipen txostenen emaitza eta ebaluazioetatik abiatuta.

  •  Jarraipen Autotxostenetan oinarrituta, azterlan konparatibo bat egin dugu ikasturte honetako eta aurreko ikasturteko adierazle sail baten (20 adierazle) emaitzak alderatzeko, eta graduek jakintza arlo bakoitzean duten posizio konparatiboa zehazteko. Datuen azterketa ikastegi bakoitzean eta titulu bakoitzarekin egin da, datuak errazago ulertzeko eta dagozkion hobekuntza neurriak finkatzeko: hobekuntza ekintzak irakaskuntzan, Jarraipen Autotxostenetan eta ikastegien Urteko Kudeaketa Txostenetan.

  

  • Egonkortu egin da Jarraipen Autotxostenak egiteko adierazle multzoaren definizioa, UISIra bidaltzen den informazioa oinarri hartuta, eta 2012/2013 ikasturtean eskaini ziren 87 graduko tituluen jarraipen txostenak egin eta bidali dira Unibasq agentziara. 
  •  Ehundu programan ezarri diren konpromiso adierazleen kontu ematea sartu dugu ikastegien Urteko Kudeaketa Txostenean (gradu berrien 3. ikasturteari lotutako adierazleak).
  •  Martxan jarri dugu 4. Konpromiso Dokumentua, 30 ikastegitan, Ehundu programaren testuinguruan, aurreko urteko konpromiso dokumentuaren luzapen gisa.

4.1.2. Metodologia aktiboak ikasketa planetan pixkanaka ezartzen jarraitzea.

  • 2013/2014 ikasturtean, 63 irakaslek jaso dute metodologia aktiboei buruzko prestakuntza, eta 75 irakasle berrik hasi dute prestakuntza prozesua. Guztira, metodologia aktiboetan prestakuntza jaso duten 272 irakasle ari dira, 58 aholkulariz gainera, unibertsitateko gradu guztietan metodologia aktiboak erakusten.
  • Indartu egin dugu lan ildo hau irakaskuntza taldeen mailan edo diziplinarteko ikuspegitik, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen (HBP) bitartez.
    • a) 2011/2013 deialdian (2013ko abenduan amaitu zen), 32 berrikuntza proiektu diruz lagundu ziren, eta 175 pertsonak parte hartu zuten. 19 proiekturen xedea izan zen ikaskuntza metodologia aktiboen erabilera ikasleekin esperimentatzea, eta 108 lagunek parte hartu zuten.
    • Deialdi honetatik, 50etik gora argitalpen eta batzarretarako komunikazio sortu dira.
    • b) 2013/2015 deialdia 2014ko urtarrilean hasi zen, 60 eskaera, diruz lagundutako 31 berrikuntza proiektu eta 203 parte-hartzailerekin. Zehazki, 18 proiekturen xedea da ikaskuntza metodologia aktiboen erabilera ikasleekin esperimentatzea, eta 111 pertsona ari dira lanean proiektu horietan.
  • Eragin programaren testuinguruan landutako hainbat irakaskuntza esperientzia argitalpen batean jaso dira: Arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza: esperientzien diseinua eta inplementazioa unibertsitatean, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua (2014). 34 argitalpen egin dira IKD baliabideetan (kasuetan oinarritutako 4, arazoetan oinarritutako 15 eta proiektuetan oinarritutako 16).
  • UPV/EHUren zabalkuntza lanarekin jarraitu dugu, Goi Hezkuntzako garapen akademikoarekin lotutako foro zientifikoetan parte hartuz.  Zehazki:
  • 1. VIII CIDUI International Congress on University Teaching and Innovation (Tarragona, 2014ko uztaila) batzarraren Batzorde Zientifikoan eta Antolakuntza Batzordean parte hartu dugu.
  • 2. RED-U (Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sarea) sarearen Batzorde Exekutiboan aritu gara.
  • 3. Nuevas líneas de acción de las unidades de formación del profesorado universitario txostena aurkeztu zen, RED-U (Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sarea) Repensar la Formación del Profesorado Hoy jardunaldietan, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, 2013ko azaroaren 27 eta 28an.
  • 4. Latinoamerikako Kasuen Elkartearen (ALAC BILBAO) IX. Urteko Bilera - IX Urteko Biltzarra (Berrikuntza, ardatz nagusi Latinoamerikan) antolatu ziren Bilbon, 2014ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, Monterreyko Teknologikoarekin (Mexiko) elkarlanean. UPV/EHUko irakasleek 17 komunikazio eta txosten aurkeztu zituzten bilkura horietan.

4.1.3. Tituluen kalitate adierazleen gardentasuna indartzea.

  •  Gure datu-baseak (ARTUS) berraztertzeari ekin diogu, UNIKUDE-Unibertsitate Informazioaren Sistema Integratua bateratuz, ikastegiek eta Master eta Doktorego Eskolak dagozkion emaitzak izan ditzaten tituluen jarraipena eta akreditazioa egiteko, eta UNIKUDE aplikatiboaren laguntzaz egiten dituzten txostenak lantzeko.   
  •  Informazio publikoa berritu dugu webgunean, informazio esparru komun bat eskaintzeko gradu guztiei, Unibasq agentziara bidaltzen diren Jarraipen Autotxostenen eta agentziak berak bidalitako Jarraipen Txostenen aurkezpenari begira.

4.2. Euskal gizartearen prestakuntza beharrei erantzuteko graduen eskaintza
4.2.1. Egungo tituluak berrantolatzeko eta titulu berriak ezartzeko beharrak aztertzea.

  • Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin lankidetzan, Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzaren ikasketa plana zehaztu da. Gobernu Kontseiluaren 2014ko urtarrilaren 30eko bileran, Gradu Bikoitz hau 2014/2015 ikasturtean ezartzea onartu zen.

4.2.2. Bizitza osoko prestakuntzaren eskaintzan sakontzea, Campus Birtualaren bitartez.

  • Prestakuntza jardunaldiak antolatu ditugu e-learning sistemako teknikarientzat, multimedia materiala diseinatu, sortu, banatu eta ustiatzeko behar diren baliabideak erabiltzen ikasteko. 
  •  Ikasnabar 2014 International Conference Batzarraren antolakuntzan parte hartu dugu, mikroedukiei, miniMOOC delakoei eta m-learning teknologiari buruzko azken lanak ezagutarazteko helburuaz.
  • 2014ko Uda Ikastaroetan, Irakaskuntza-ikaskuntza metodologia eta eredu berriak: MOOC delakoak (Massive Open Online Courses) izeneko ikastaroa eskaini dugu.
  •  Bost Open Online Massive ikastaro lantzeko lehen deialdia egin zaie UPV/EHUko irakasleei. Hautatutako ikastaroak 2014/2015 ikasturteko 2. lauhilekoan emango dira.

4.3. Esperientzia Gelen ikasketa eskaintza
4.3.1. Esperientzia Gelen programazioa berrantolatzea, beharrak eta eskura dauden baliabideak egokituta.

  •  Helduentzako Unibertsitate Ikastaroen (HUI) diseinua egokitu dugu, Ikasketa Osagarrien formatua eta ezaugarriak erabilita.

4.4. Ikasleen prestakuntza osoa
4.4.1. Zeharkako prestakuntza jarduerak sustatzea eta ikasleak diziplina aniztasunerantz eta garapen iraunkorrerantz bideratzea.

  • UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegotik urtero antolatzen diren ikastaroez gainera, 2013ko urrian, I. Ikastaro Monografikoa (Iraunkortasuna Unibertsitatetik) antolatu zen. Graduko ikasleei zuzendutako diziplinarteko gogoeta bat izan zen. Gasteizen egin zen lehen edizioko hiru saioetan, 30 ikasle inguruk eta hainbat antolakuntza eta erakundetako 7 hizlarik parte hartu zuten, iraunkortasuna gaitzat harturik lurraldearen, etxebizitzaren eta elikaduraren ikuspegietatik. 

4.5. Ikasle egresatuen laneratzea
4.5.1. Lan arloko erakundeekin eginiko hitzarmen kopurua areagotzea, praktikak eta Gradu Amaierako Lanak egiteko.

  • 2013/2014 ikasturtean, 5.587 hitzarmen egin dira hainbat enpresa eta erakunderekin, curriculum praktikak egiteko. 6.474 ikaslek parte hartu dute guztira. Curriculumez kanpoko praktikei dagokienez, 2.520 hitzarmen izenpetu dira, eta 3.949 ikaslek parte hartu dute praktiketan.

4.6. Tituluen akreditazioak berritzea
4.6.1. Aholkularitza eta lankidetza eskaintzea ikastegiei AUDIT programari lotutako ziurtagiriak lortzeko.

  •  Kalitatearen Barne Bermerako Sistemak prestatzen lagundu zaie atxikitako zentroei (Merkataritza Ganbera eta Makina Erremintaren Institutua), KBBSren diseinuaren ziurtagiria eskura dezaten, AUDIT programaren bidez.
  •  UNIKUDE-Master aplikatiboa aldatu dugu, Master eta Doktorego Eskolako Kalitatearen Barne Bermerako Sistema definitu eta haren prozesuen mapa eta prozedurak hedatzeko.
  •  Lankidetzan aritu gara ikastegiekin UNIKUDE aplikatiboaren erabileran, honako helburu hauekin: ikastegietako prozesuen mapen hedapena; ikastegietako prozeduren idazketa eta hedapena; ikastegien adierazleen zehaztapena (ikastegiaren maila orokorrean nahiz titulu mailan); eta tituluaren nahiz ikastegiaren kudeaketarako behar den dokumentazioaren erregistroa.    
  • Gainera, lankidetzan aritu gara ere ikastegiekin UNIKUDE aplikatiboaren erabileran, Jarraipen Autotxostenak egiteko, Kalitatearen Barne Bermerako Sistemak hedatzeko eta EHUNDU programako Konpromiso Dokumentuak integratzeko.

4.6.2. Tituluen jarraipen txostenak akreditazio protokoloetara egokitzea.

  • UNIKUDE-Master aplikatiboa eguneratu dugu, masterretako jarraipen adierazleak Autoebaluazio Txostenen edukietara doitzeko, masterren Akreditazioa berritzeari begira. 
  • Bi masterren Akreditazioa berritu dugu, ANECA eta Unibasq agentziek diseinatutako fase pilotuan.
  •  Aurrez aurreko prestakuntza eskaini dugu, urtean bi aldiz gutxienez (irailean eta urrian, eta otsailean eta martxoan), UPV/EHUko 31 ikastegietako bakoitzean, ikastegien Urteko Kudeaketa Txostenak egiten ikasteko. Ikastegietako zuzendaritza talde guztiez gainera, kalitate teknikariek eta kalitate eta AZP batzordeetako kideek parte hartu dute. Urteko Kudeaketa Txostenak ikasturte honetan egin dira lehen aldiz.

4.6.3. Irakasleen parte-hartzea bultzatzea DOCENTIAZ programan.

  • Docentiaz programari buruzko prestakuntza saioak eskaini ditugu FOPU programaren barnean, hiru campusetan. Gainera, prestakuntza saioak eman dira ere hainbat ikastegitan, zuzendaritza eta dekanotza taldeek eskatuta. Ondorioz, programaren laugarren deialdian, hirukoiztu egin da irakasleen parte-hartzea aurreko deialdiari dagokionez.
  • Azkenik, eguneratu egin dugu web orrialdeko informazioa eta hobetu haren prozeduraren gardentasuna.
     

5. programa. Nazioartean erakargarria izango den graduondoko eskaintza, gure inguru ekonomiko eta sozialera egokitua

5.1. Graduondoko eskaintza zabala eta kalitatezkoa
5.1.1. Ikerketara bideratutako master lehiakorrak eta lanbidera bideratutako masterrak indartzea, erakundeekin eginiko hitzarmenen bitartez.

  •  2012/2013 ikasturtean, ikerketara bideratutako 80 master eskaini ziren; 2013/2014 ikasturtean, 81.
  • Lanbide atribuzioak dituzten baimendutako sei masterretatik, lau eman dira jada 2013/2014 ikasturtean. Gainera, Gobernu Kontseiluak 2103ko urriaren 10ean egin zuen bileran, lanbide atribuzioak dituzten master hauek (asimilagarriak) onartu zituen:
    • • Informatikako Ingeniaritza (lanbide atribuzioak dituen masterrera asimilatua).
    • • Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa.
    • • Itsas Ingeniaritza.
  •  Eman diren lau masterretan, finantzaziorako eta praktiketarako hainbat hitzarmen izan dira:
    • - Laneko Segurtasuna eta Osasuna unibertsitate masterra: masterreko kanpoko irakasleek eragindako gastu handiena bere gain hartzen duen OSALANekin eginiko hitzarmenaz gainera, praktikak egiteko beste 23 hitzarmen sinatu ditugu hainbat enpresa eta erakunderekin.
    • - Irakasleen Prestakuntza unibertsitate masterra: hitzarmen ugari sinatu dira ikastetxe publiko eta pribatuekin, haien ikasleek derrigorrezko praktikak egin ditzaten.
    • - Abokatutza unibertsitate masterra: Gipuzkoako eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoekin lankidetzan eskaintzen da. Elkargo horiekin sinatutako 2 hitzarmeni esker, abokatu profesionalek eskolak ematen dituzte masterrean, eta ikasleek praktikak egiten dituzte abokatu bulegoetan.
    • - Osasun Psikologia Orokorra unibertsitate masterra: 10 lankidetza hitzarmen sinatu ditugu fundazioekin eta beste erakunde batzuekin, curriculum praktikak egiteko.

5.1.2. Zeharkako prestakuntza jarduerak egitea laneratzea, diziplinartekotasuna, balio etikoak eta ekintzailetza sustatzeko ikasleen artean.

  • Mugaz gaindiko Barnetegiak antolatu ditugu Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin, eta 80 doktoregaik parte hartu dute; horietatik 40 UPV/EHUkoak.
  •  UPV/EHUko 10 doktoregaik (90 doktoregaietatik) G-9 taldearen Doktorego Jardunaldietan parte hartu dute.
  • UPV/EHU - Bordeaux Montaigne (BX3) Doktore Eskolen arteko topaketaren antolakuntzan lagundu dugu, eta UPV/EHUko 15 doktoregaik parte hartu dute guztira.

5.1.3. Irizpide akademikoei eta behar sozio-ekonomikoei erantzungo dien bizitza osoko prestakuntzako eredu iraunkor bat sortzea.

  • Berezko tituluetan matrikulatutako ikasle kopurua handitu egin da (691 ikasle 2012/2013 ikasturtean; 787 ikasle 2013/2014 ikasturtean), eta 47 berezko titulu eskaini ditugu, aurreko ikasturtean baino bat gehiago. Bestetik, ikasketa osagarriak egin dituen ikasle kopurua ere handitu egin da (903 ikasle 2012/2013 ikasturtean; 1.164 ikasle 2013/2014 ikasturtean), eta etengabeko prestakuntzako 42 modulu eskaintzetik 39 eskaintzera igaro gara. Kopuru horietan ikus daitekeenez, 2013/2014 ikasturtean, handitu egin da bizitza osoko prestakuntzari lotutako graduondoko ikasketak egiten dituzten ikasleen kopurua.

5.1.4. Etengabeko prestakuntza indartzea, lehentasuna emanez euskarazko eskaintzari eta euskal kulturarekin lotutako gaiei.

  • Gobernu Kontseiluak 2014ko uztailaren 10ean onartu zuen Graduondokoen 2014-2017 Plan Estrategikoan, helburu estrategikotzat hartzen da indar berezia jartzea euskal lurraldearekin eta kulturarekin lotura berezia duten ikasketetan. 

5.1.5. Espediente bikainak dituzten ikasleak gure masterretara hurbiltzea.

  • Aurreko urteetan bezala, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak diru kopuru garrantzitsu bat jarri du UPV/EHUn unibertsitate masterrak egiteko laguntzen deialdi bat egiteko. 2013/2014 ikasturtean, ikasketa espedientea harturik hautapen irizpide nagusitzat, 22 laguntza eman zaizkie (3.000 €-koa bakoitza) EAEn bizi diren master ikasleei, eta 11 laguntza (4.500 €-koa bakoitza), beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetatik etorritako ikasleei.

5.2. Doktorego eskolen eredua
5.2.1. Graduondoko eskaintza diseinatzeko erreferentzia gisa balioko duen Masterren eta Doktorego Programen mapa egitea.

  • UPV/EHUko Graduondoko ikasketen eskaintzaren Posizionamendu Mapa 2013ko lehen zortzi hilabeteetan landu zen, eta Graduondokoen Batzordeak onartu zuen 2013ko urriaren 30ean. Ondoren, Gobernu Kontseiluan aurkeztu zen, 2013ko azaroaren 14an.   

5.3. Doktorego programak
5.3.1 Gaur egungo eskaintza berregokitzeko balioko duen Graduondokoen Plan Estrategikoa egitea.

  • Graduondokoen Posizionamendu Mapa egin ondoren, hiru batzorde sortu ziren, graduondokoen eskaintzak hurrengo urteetan izan behar dituen hiru ardatz nagusiei erantzuten dietenak: Ikerketa, Lurraldearekiko Lotura, eta Nazioartekotzea. Batzorde horietan, unibertsitateko estamentu guztietako kideak aritu dira lanean: Ikasleak, Irakasle eta ikertzaileak, eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak. Kontuan hartu dira ere UPV/EHUko Gizarte Kontseiluren bidez bideratutako gizartearen ekarpenak. Batzorde hauen lana burutzeko, Graduondoko ikasketen Plan Estrategikoa idatzi zen 2014ko urtarrila eta apirila artean.
  • 2014ko apirilaren 30ean, UPV/EHUko Graduondokoen Batzordeak Graduondoko ikasketen 2014/2017 Plan Estrategikoa onartu zuen. Plana Gobernu Kontseiluak ekainaren 5ean egin zuen bileran aurkeztu zen, eta aho batez onartu zen 2014ko uztailaren 10eko bilkuran.

5.3.2. Masterren eta Doktorego Programen koordinatzaileei laguntzea egiaztapen, jarraipen eta akreditazio prozesuetan.

  • Graduondoko Ikasketen eta Akademia Kudeaketako Zerbitzuek etengabeko lankidetzan dihardute Master eta Doktorego Eskolarekin, aholkularitza eta laguntza emateko prozesu hauetan Masterretako eta Doktorego Programetako batzorde akademikoei. 

5.3.3. Egitura sozio-ekonomikorantz orientatutako doktorego programak bultzatzea.

  • Gobernu Kontseiluak 2014ko uztailaren 10ean onartutako Graduondoko ikasketen 2014/2017 Plan Estrategikoan, gaur egungo eta etorkizuneko doktorego programen eskaintza antolatzeko helburuak finkatzen dira, euskal gizartearen beharrei neurri handiagoan erantzuteko xedearekin. 

5.3.4. Doktorego ikasketa ofizialak arautzen dituen 99/2011 Errege Dekretuaren arabera egiaztatutako doktorego programa berriei dagokien administrazio kudeaketa garatzea.

  • 2013/2014 ikasturtean, GAUR aplikazioa garatzen jarraitu dugu, 99/2011 EDk arautzen dituen doktorego programa berriak kudeatu ahal izateko aplikazio informatiko horren bidez 2014/2015 ikasturtean.

5.4. Nazioarteko doktorego tesiak
5.4.1. Atzerriko unibertsitateekiko lankidetza bultzatzea master eta doktorego tituluetan.

  • 2013/2014 ikasturtean masterretan matrikulatutako 2.688 ikasleen artean, 582 (% 21,65) atzerritarrak ziren, honela banatuta jatorriaren arabera: % 16,84 europarrak; % 4,81 afrikarrak; % 71,30 latinoamerikarrak; % 2,23 iparramerikarrak; % 4,64 asiarrak; eta % 0,18 australiarrak.
  • 2013/2014 ikasturtean doktore ikasketetan matrikulatutako 3.565 ikasleen artean, 699 (% 19,60) atzerritarrak ziren, honela banatuta jatorriaren arabera: % 23,06 europarrak; % 2,50 afrikarrak; % 6,15 asiarrak; % 2,2 iparramerikarrak; y % 66,09 latinoamerikarrak.
  • Gainera, master eta doktorego ikasketen 9 titulu antolatu ditugu atzerriko unibertsitateekin elkarlanean.

5.4.2. Masterrak eta doktorego programak nazioartera zabaltzeko ekimenak bultzatzea, eskaintza osoa edo zati bat hizkuntza ez-ofizialetan ematearen aldeko apustua eginez.

  • Ingelesez ematen diren 9 masterrez gainera, doktorego programa guztiek doktorego tesia ingelesez –baita beste hizkuntza batzuetan ere– egin nahi duten ikasleak onartzen dituzte, eta horrek beste herrialde batzuetako doktoregai asko erakartzen ditu. Hortaz, handitu egin da ingelesez defendatzen diren tesien eta nazioarteko tesien kopurua.
  • UPV/EHUk Erasmus Mundusen aitortza duten bi nazioarteko master eskaintzen ditu, eta horietako baten koordinatzailea da.

5.4.3. Nazioarteko aipamena duten doktorego tesiak eta tutorekidetzan eginikoak sustatzea.

  • 2013/2014 ikasturtean, 390 doktorego tesi defendatu ziren guztira; horietatik 122 nazioarteko tesiak (% 31). 390 tesi horietatik, 159 ingelesez egin ziren (aurreko ikasturtearen aldi berean eginikoak baino 35 gehiago); 29, euskaraz. 2013/2014 ikasturtean, 5 tesi defendatu ziren tutorekidetzan; horietatik 1 nazioarteko tesia. Ikasturte honetan, 74 doktoregai ari dira beren tesi proiektua tutorekidetzan egiten.

5.4.4. Nazioarteko aipamena duten euskarazko doktorego tesiak sustatzea.

  • Ikasturte honetan defendatutako 122 nazioarteko tesien artean, 12 dira nazioarteko aipamena duten euskarazko tesiak; aurreko ikasturtean aldi berean defendatutakoak baino 8 gehiago.

5.4.5. Doktoregoko sare latinoamerikarreko masterretan matrikulatuta dauden Latinoamerikako ikasleek defendatutako doktorego tesiak sustatzea.
 

  • Azken bi ikasturteetan, nabarmen egin du gora Graduondoko ikasketen Latinoamerikako Sarean defendatu diren tesien kopuruak. 2013/2014 ikasturtean, 18 doktorego tesi defendatu ziren Sare honetan; aurreko ikasturtean, 10.
     

6. programa. Unibertsitate ikertzailea

6.1. Ikerketa jarduera eta ikerketa kooperatiboa
6.1.1. Babesa ematea ikerketa taldeen jarraipenari eta deialdi lehiakorretan baliabideak erakartzeari.

  • SGIker zerbitzuen bidez, prestazio zientifiko-teknologikoak hobetu eta areagotu ditugu: besteak beste, Helioa berreskuratzeko sistema bat instalatu dugu PPMS Quantum Design Model 6000 magnetometroarentzat; (TIM) MAT-262 masen espektometroa eguneratu dugu; eta lagin polikristalinoko X izpien difraktometro bat eta emisio atomikoko espektometro bat eskuratu ditugu.
  • 787 kontratu formalizatu dira, 83. artikuluaren bidez, eta 426 proiektu lortu dira estatu eta erkidego mailan eginiko deialdi lehiakorretan.
  • Baliabideak erakartzeko ikerketa taldeei eskainitako laguntza agerian gelditzen da ere SGIker zerbitzuen jardueran:
    • - Guztira, arreta eskaini zaie UPV/EHUko 269 ikertzaileri eta ikertzaile nagusiri (barne erabiltzaileak) eta 154 enpresa eta partikularrei (kanpo erabiltzaileak).
    • - 1.998 barne zerbitzu eta 554 kanpo zerbitzu egin dira.
    • - 2013an, SGIker zerbitzuak zuzenean aipatzen zituzten 306 artikulu zientifiko argitaratu ziren; 1.526 artikulu, 2004az geroztik.
    • - 429 ikerketa proiektu lagundu dira: 13 proiektuk europar finantzazioa zuten; 120k, estatukoa; 263k, eskualde mailakoa; eta 33 proiektu finantzazio pribatukoak ziren.
  • SGIkerren 2013ko Jardueren Txostenak eginiko jarduera guztiak biltzen ditu:

http://www.ikerkuntza.ehu.es/p273-documct/es/contenidos/informacion/documentacion/es_document/adjuntos/Memoria_SGIker_ES.pdf
 

6.1.2 Prestakuntza jarduerak inplementatzea ikerketan; ikerketa maila apaleko arloetan bereziki.

  • Ikerketa Jarduerak Hasteko tailerrak, Zientziometria Unitateak antolatuak, Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan.
  • 10 laguntza eman dira ikerketa jardueretan hasteko, UPV/EHUko aurrekontua erabilita.

6.1.3. Ikertzaile gazteen karrera garatzeko jarduerak inplementatzea.

  • 22 prestakuntza ikastaro eskaini eta garatzea. 213 pertsonak parte hartu dute; horietatik 66, prestakuntza bidean dauden ikertzaileak.
  • Gainera, 40 urteko edo adin horretatik beherako ikertzaile nagusiak dituzten 17 proiektu berri onartu dira, UPV/EHUko aurrekontua erabilita.

6.1.4. Plataformen bidez sarean eginiko lanaren kultura indartzea.

  • Santanderren egin zen Kimika Biurtekoko Infraestructuras. Trabajo en red mahai-inguruan parte hartzea (2013ko iraila).
  •  G-9 taldean parte hartzea, esperientziak, aholkularitza… trukatzeko, eta oinarri batzuen bidez zerbitzu bateratuen katalogoak lantzeko.
  • Lankidetza Espainiako Biosegurtasun Elkartearekin (AEBIOS), lan prozedura eta eraikuntza berrietarako baldintzak ezartzeko arautegiak lantzeari begira.
  • Genomika Zerbitzu Orokorraren (Sekuentziazioa eta Genotipatua) 2 forotan eta 3 ariketa interkonparatibotan parte hartzea.
  • Proteomika Zerbitzu Orokorraren plataforma batean eta 2 ariketa interkonparatibotan parte hartzea.
  • RX - XPS Zerbitzu Orokorraren ariketa interkonparatibo batean parte hartzea.
  • Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentralaren 5 ariketa interkonparatibotan parte hartzea.

6.1.5. Emakumeen lidergoa eta parte-hartzea sustatzea ikerketaren arloan, Diagnostikoa: emakumeek eta gizonek ikerketa arloan duten parte-hartzea dokumentuaren emaitzen arabera.

  • UPV/EHUko ikerketa laguntzetarako 2014ko deialdian, emakume ikertzaile nagusien aldeko diskriminazioa sartu da lehen aldiz.  

6.2. Ikerketa nazioartera zabaltzea
6.2.1. Nazioarteko programetako parte-hartzea sustatzea (Europar Batasunetik kanpokoak).

  • AEBn kokatutako erakundeen finantzazio deialdiak bilatzea, eta iragarki taula instituzionalean eta web korporatiboan argitaratzea.
  • Erabateko babesa AEBko erakundeetatik datorren finantzazioan parte hartzeko proposamenen prestaketan.
  • Harremanak Qatarren kokatuta dagoen Weill Cornell Medical College estatubatuarrarekin, proteomikan lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.

6.2.2. Europako ikerketa deialdietan baliabideak erakartzeko ahalegina areagotzea.

  • Europar finantzazioaren UPV/EHUren web ataria mantentzea eta hobetzea: https://www.ehu.eus/europeanprojects.
  • Proiektuak prestatzeko laguntza kopurua areagotzea eta arintasun handiagoa laguntza horiek izapidetzean.
  • Horizon 2020 programaren eta UPV/EHUko Europako Proiektuen Bulegoaren publizitate materiala diseinatzea eta zabaltzea, bultzada emateko proiektu horietako partaidetzari.
  • Ekonomia Ministerioak eginiko "Europa Sareak eta Kudeatzaileak" deialdian parte hartzeko lanak prestatzea, diru laguntza lortzeko Europako Proiektuen Bulegoaren funtzionamendurako.
  • Topaketak antolatzea Bordeleko Unibertsitatearekin, kontsortzioak sortzeari begira, bi unibertsitateek Europako programetan batera parte hartzeko.
  • Hitzarmenak egitea EAEko hainbat erakunde eta elkarterekin (Tecnalia, Tekniker, Ikerbasque, Problight, BERC), Horizon 2020 programan batera parte hartzeko.
  • Paueko Unibertsitatearekin batera, Europako programetan parte hartzeko deialdia izapidetzea eta haren jarraipena egitea.
  • Ikertzaile hautagarrien parte-hartzea sustatzea Marie Curie eta European Research Council deialdietan.
  • UPV/EHUko Europako Proiektuen Bulegoak 2007/2013 epean 7. Berrikuntza eta Lehiakortasunerako Esparru Programaren (CIP) barnean kudeatu dituen proiektuen txostena egitea eta zabaltzea.

6.2.3. Pertsonen parte-hartzea indartzea nazioarteko plataforma, batzorde, kontsortzio eta sare egonkorretan.

  • KIC Raw Materials eta LifeKIC proposamenetako parte-hartzea prestatzea.
  • Europako plataforma teknologikoetako parte-hartzea berraztertzea; ondorioz, plataforma batzuk utzi ditugu eta interes handiagoko beste batzuetan sartu gara.
  • Laser Laborategi Bereziaren bitartez, elkarlanean aritzea Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundearekin (CERN), silizio detektagailu berriak garatzeko.
  • Carlos III.a Proteomikako Sare Plataforman (ProteoRed-ISCIII) parte hartzea.

6.2.4. Baliabideak erakartzeko ikertzaileen prestakuntza jarduerak inplementatzea, Europako Horizon 2020 plan berriaren eta nazioarteko beste erakunde batzuen testuinguruan.

  • Europako Proiektuen Bulegoak antolatutako prestakuntza jarduerak:
    • - Seminar on Horizon2020 Project Development.
    • - How to write a competitive proposal in Horizon 2020.
    • - Horizon 2020 – Europako finantzazioaren aukerak I+G+B proiektuetarako.
    • - Marie S. Curie Actions – Ikertzaile gazteen karrera garatzeko aukerak.
    • - ERC Successful proposals.

6.2.5. Ikertzaileen mugikortasuna bultzatzea, nazioarteko erreferentziazko zentroetara irits daitezen.

  • Memorandum of Understanding dokumentuak sinatzea, lankidetzan aritzeko ikerketa arloan Txinako 4 unibertsitaterekin eta Arabiar Herrialdeetako 2 unibertsitaterekin.
  •  Azterlan bat egitea Arabiar Herrialdeetako unibertsitateei buruz. 
  • Jorge Basadre Grohmann Unibertsitate Nazionalera (Tacna, Peru) egin beharreko bisita prestatzea, lankidetzan aritzeko ikerketa arloan.
  • 57 mugikortasun laguntza eman ditugu unibertsitatearen baliabideez baliaturik. Aukeratutako herrialdeak honako hauek izan dira: Estatu Batuak (15), Alemania (6), Erresuma Batua (7), Italia (4), Frantzia (3) eta beste herrialde batzuk (22).
  • Gainera, Eusko Jaurlaritzaren mugikortasun programako 14 laguntza eskuratzen lagundu dugu. Aukeratutako herrialdeak: Erresuma Batua (4), Estatu Batuak (2), Errusia (2) eta beste herrialde batzuk (6).

6.2.6. Nazioarteko doktorego tesiak sustatzea.

  • UPV/EHUn, 70 doktorego tesi baino gehiago irakurri dira SGIker zerbitzuen laguntzaz; horietatik 36 nazioartekoak.
  • Gainera, 7 beka eman ditugu doktorego tesiak egiteko Ardatz Atlantikoko unibertsitateetan (UPPA, Bordeleko Unibertsitatea).

6.3. Ikerketako emaitzak transferitzea
6.3.1. Jakintza zabaltzeko eta aprobetxatzeko programa bat diseinatu eta sortzea IKTen bitartez (NTS programa).

  • Punta-puntako 20 aplikazio informatiko baino gehiago garatu ditugu osasun arloan, eta 2 gida kliniko informatizatu ezarri dira.

6.3.2. Oinarri teknologikoko enpresak sortzeko programak sustatzea.

  • Enpresen unibertsitate mintegi berri bat zabaltzea Gasteizen; 2 enpresa berri sortu dira.  Gipuzkoa eta Bizkaiko mintegietan, 12 enpresa sortu dira.
  • 897 pertsonak parte hartu dute Etorkizulan Programan. Kultura ekintzailean lehen urratsak egiteko programa bat da.
  •  28 pertsonak parte hartu dute ekintzaileentzako Agudezia prestakuntza ikastaroan. Arabako Campuseko ikasle eta irakasleentzako jarduera bat da.
  • BIC Berrilanek unibertsitateko kideen kultura ekintzailea zabaltzea, Gipuzkoako Campusean, ikastaroen, lehiaketen, jardunaldien eta Gailur programaren bitartez.
  • 370 pertsonak UPV/EHUk antolatutako hainbat lehiaketatan parte hartzea eta 79 enpresa proiektu aurkeztea.

6.3.3. Ingurune sozio-ekonomikoarekin batera eginiko jarduerak indartzea.

  • 2 lankidetza hitzarmen izenpetzea ingurune sozio-ekonomikoko erakundeekin.
  • Lankidetza Ertzaintzaren polizia zientifikoarekin, aholkularitza eskaintzeko, analisiak egiteko eta prestakuntza gauzatzeko.
  • Lankidetza Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin, legez kanpoko substantzia adiktiboen laginen azterketan. 
  • Unibertsitatea-Gizartea deialdiko 9 proiektu onartzea.
  •  Prestakuntzan dauden 29 ikertzaile Zabalduz programan sartzea.
  • CEI Euskampus jakintza guneen jarduera garatzea ingurune sozio-ekonomikoarekin elkarlanean.

6.4. Doktoreen balorazioa eta garrantzia gizartean
6.4.1. Doktorego tesien emaitzen arlokako dibulgazio jardunaldiak sustatzea ingurune sozio-ekonomikoarekin lankidetzan.

  • Vicrila eta Maher Holding enpresekin eta San Prudencio Fundazioarekin elkarlanean.

6.4.2. Doktore gazteak orientatzea karrera zientifiko-profesionalean.

  • Ikerketa Jarduerak Hasteko tailerrak, Zientziometria Unitateak antolatuak, Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetako ikastegietan.

6.4.3. Doktoreei ingurune sozio-ekonomikoan sartzen laguntzea.

  • Biomedikuntzan eta Osasun Zientzietan bikaintasun ikerketa bultzatzea helburu duten CIBER zentroek UPV/EHUko sei doktore sartu dituzte beren lantaldeetan.

6.5. Ikerketaren kalitatea ebaluatzea
6.5.1. Ikerketa Jardueraren Ebaluazio eta Jarraipen Unitateen koordinazioa sendotzea.

  • Jarduera honen eragileen arteko koordinazio bilerak egitea aldian behin.

6.5.2. Ikerketarako Zerbitzu Orokorren kalitatearen akreditazioa bultzatzea.

  •  ISO 17025 analisi tekniken egiaztapenaren berrebaluazio positiboa SGIkerren Analisirako Zerbitzu Zentralean.
  • Dagoeneko hasi dira Sekuentziazioa eta Genotipatua Zerbitzuan analisi genetikoko teknikak egiaztatzeko lanak.
  •  Kalitate ziurtagiriaren berrebaluazio positiboa, ISO 9001 Arauaren arabera, Araba eta Bizkaiko Analisi Kimikorako Unitateetan, Bizkaiko RMN eta Gipuzkoako RMN Unitateetan, Polimeroen Karakterizazio Zerbitzuan eta RAMAN-LASPEA Zerbitzu Orokorrean.
  • SGIkerren etengabeko prestakuntzako ikastaroen ziurtagiria lortu dugu.
  • SGIkerren Biomedikuntza eta Bioteknologia arloan eta X Izpien Zerbitzu Orokorreko XPS Unitatean kalitate prozedura ezartzeko lanak hasi ditugu, ISO 9001 Kalitate Arauaren irizpideen arabera. 

6.5.3. Prozesuen araberako kudeaketa tresnen erabilera sustatzea ikerketa egituretan.

  • EHUDOKU sistema ezartzea Kalitate eta Berrikuntza Unitatearen dokumentu kudeaketarako plataforman.
  • Aplikazio bat sortu dugu (PHP, MySQL eta JavaScript Ajax-ekin) eskaerak teknika analitikoen bidez kudeatzeko, eta SGIkerren 10 unitatetan ezarrita dago jada. 
  • SGIkerren 8 prozesu eskuragarri daude web bitartez.

6.6. Zientziaren eta ikerketaren zabalkundea
6.6.1. Zientzia kultura indartzea gizartean.

  • Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) azpiegitura zientifikoei buruzko 18 albiste argitaratu dira: horietatik 15 prentsa idatzian eta on-line; 2, telebistan; eta 1, irratian.
  • Gainera, 3 albiste argitaratu dira prentsan beste euskal erakunde batzuekin elkarlanean lortu diren proiektuei buruz.
  • SGIker zerbitzuek giza laguntza eta laguntza materiala eman dute, prestakuntza eta ikerketa izaerako 30 ekintzen bidez, UPV/EHUko 13 masterretan eta unibertsitate arteko beste 2 masterretan. 
  • Argazki Zientifikoaren V. Lehiaketa egin dugu, 37 ikertzaileren parte-hartzearekin, eta 61 argazki aurkeztu dira guztira.
  • Zientziaren Astea:  31 stand, 12 tailer eta 11 irteera zientifiko eskaini ziren. Adin guztietako 35.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu zituzten jarduera eta demostrazio zientifikoei lotutako erakusketa guneak, hiru guneetan (Bilbo, Gasteiz eta Donostia).   Gainera, 1.960 pertsonak izena eman zuten aldez aurreko izen-ematea eskatzen zuten jardueretan.
  • TEKNOPOLIS (ETB1 eta 2) saioan parte hartzea.
  •  Ikertzaileek Kultura Zientifikoaren Katedraren jardueretan eta Jakin Mina (Jakiunde) egitasmoan parte hartzea.

6.6.2. Teknologia berrien eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilera indartzea.

  • "SGIker informazio orokorra" argitaratu da Android sisteman Google Play-n. Deskarga kopurua: 56.
  • 6.6.3. Eleaniztasuna bultzatzea dibulgazio zientifikoan (euskaraz, bereziki).
  • Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez argitaratzea Argazki Zientifikoaren Lehiaketaren web dokumentazioa eta iragarkiak, Prestakuntza Ikastaroen katalogoa eta SGIkerren aurkezpen triptikoa, besteak beste. 
  • Zientzia Kaiera euskarazko bloga argitaratzea Kultura Zientifikoaren Katedran.

6.7. Etika ikerketan
6.7.1. Ikerketa arloko etikari buruzko prestakuntza jarduerak eta ebaluazio ereduak graduondoko etika batzordeetan.

  • Datuen babesari eta segurtasun fitxategiei buruzko prestakuntza saioak 3 campusetan; ikerketa arloko etikari buruzko prestakuntza jarduerak Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastegietan; eta ikerketa arloko etikari buruzko hastapen saioak Nutrizio eta Genetika Masterretan.
  • IIEB koadernoak: UPV/EHUko ikasleak, irakaskuntza praktikako subjektu gisa, martxoa 2014.
  • Unibertsitateko etika batzordeei, bioetika batzordeei… lotutako jardunaldietan, batzarretan eta antzekoetan parte hartzea.
  • Ikerketa Arloko Etika teknikariaren prestakuntza, Iruzur zientifikoan (FCS) eta Akreditazioan, C kategorian (UCM).
  • IIEB batzordearen web edukiak eta dokumentazioa eguneratzea (Txosten Ereduak eta AEEB-Aldundia eta GIEB-Biobankua eta IIEB zirkuituak).
  • GIEB batzordearen aholkuak GRALrako, ekaina 2014.
  • "Etika unibertsitateko ikerketan" gaiari buruzko MOOC proposamena, 2014-2015 ikasturterako.
  • Ebaluazioen kudeaketarako on-line aplikazio berria garatzea. Garapen planaren hasiera data: 2013/11/04.
  • Aholkularitza ikerketa arloko etikan: 40 kontsulta/aste (UPV/EHU eta beste erakunde batzuk).
  • Aholkularitza eskaintzea eta hitzarmenak egitea lagin biologikoak erabiltzeko, UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuan estrakzioak egiteko, eta gizakiekin, animaliekin, agente biologikoekin eta genetikoki eraldatutako organismoekin eginiko ikerketarekin lotutako beste jarduera batzuk egiteko.
  • Proiektuen ebaluazioa: GIEB (104), AOEB (101) eta ABIEB (45).

6.7.2. Animaliekin eginiko irakaskuntza praktiken AEEBren ebaluazioa martxan jartzea (53/2013 EDren aplikazioa).

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuak AEEB batzordea gaitzea. Organo gaitua 2013ko azaroaren 7az geroztik.

6.7.3. UPV/EHUko ikerketa eta irakaskuntza praktikari lotutako etika organoak arautzen dituen arautegia (2014-02-17).

  • Arautegia 2014ko otsailaren 17an onartu zen.
  • Irakaskuntzaren eta Ikerketen Etikarako Batzorde berria (IIEB) 2014ko ekainaren 23an eratu zen.
  • GIEB, AEEB eta ABIEB ebaluazio eta jarraipen batzordeen laneko prozedura arautu (LPA) berriak onartzea 2014ko uztailaren 14an.


 

7. programa. Jakintza transferitzea gizartearen onurarako

7.1. Nazioarteko Bikaintasun Campusa
7.1.1. Inguruko erakundeekiko lankidetza eta ekimenen garapena indartzea, Euskampus NBC Proiektuari atxikitako erakundeekin bereziki.

  • Lankidetza hitzarmen berriak izenpetu ditugu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileekin, elkarlanean aritzeko erakunde sinatzaileentzat interesgarriak diren alorretan.  
  • 7.1.2. I+G+B elkarteen eta nazioarteko bikaintasun campusen garapena sustatzen duten erakunde eta organismoek bultzatutako programa eta jardueretan parte hartzea.
  • UPV/EHUk KICs proposamenean parte hartzen du (Knowledge and Innovation Communities). Europako Batzordeak EITren bidez (Europako Teknologia Institutua) sustatzen dituen antolakuntzak dira, helburutzat dutenak munduan lider izatea berrikuntzan, batzordeak planteatutako funtsezko erronka batzuetan, hala nola zahartze osasuntsuan (KIC Healthy Living And Active Ageing) eta lehengaietan (KIC Raw Materials).
  • 7.2. Aliantzak, sareak eta ekoizpen eta gizarte sarearekiko lotura

7.2.1. Aurrera egitea ehuTALDEAko erakundeekiko harreman ereduan.

  • Lankidetza hitzarmen berriak egin ditugu UPV/EHUren partaidetza duten BERC zentroekin (Basque Excellence Research Centre), jardun arauak ezartzeko hainbat arlotan: prestakuntza, ikerketa, transferentzia, berrikuntza eta jakintzaren dibulgazioa.

7.2.2. UPV/EHUk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeetan duen presentzia indartzea; bereziki, Unibertsitateak partaidetutako erakundeetan.

  • UPV/EHU IK4-Tekniker Fundazioaren eta Novia Salcedo Fundazioaren patronatuetan sartu da.

7.3. Babesletza eta mezenasgoa
7.3.1. Instituzio Katedra berrien, Unibertsitatea-Gizartea Ikasgelen eta izaera juridikorik gabeko UPV/EHUko beste entitate batzuen sorrera bultzatzea.

  • UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoa sortu dugu, Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa berreskuratu, babestu eta ezagutarazteko.

7.3.2. Ikerketarako eta transferentziarako espazio berriak sortzea, beste erakunde batzuekiko lankidetzaren emaitza gisa.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Osakidetza eta BIOEF Fundazioarekin lankidetzan, BioCruces Ikerketa Biosanitarioko Institutu Elkartea eratu da.  

7.4. Unibertsitate Hedakuntza
7.4.1. ehuGUNE sendotzea, Unibertsitatearen eta Gizartearen arteko elkargunea.

  • ehuGUNEn zabalik dauden hiru eztabaida foro nagusietan (Agora - bizikidetza errespetuan, Krisia eta Euskal Herria 2050) estrategikotzat edo lehentasunezkotzat jotzen diren gizarte, kultura, ekonomia eta politika gaiak aztertzeko martxan dauden 10 klusterretatik, 7  erregulartasunez ari dira lanean, eta interes handiko ekimenak garatzen ari dira.  Aipatzekoak dira, besteak beste: Identitateei buruzko klusterraren workshop bat Soziologia Juridikoko Nazioarteko Batzarrean; Justizia trantsizionala Espainian eta Euskal Herrian ikuspegi konparatu batetik izeneko nazioarteko mintegia UPV/EHUren Uda Ikastaroetan, Justizia Trantsizionalaren klusterrak antolatua; emaGUNE klusterra martxan jartzea. Era berean, aipatzekoa da ere Novia Salcedo Fundazioarekin batera eginiko lana Enplegu Gazteari buruzko lantalde bat sortzeko.
  • ehuGUNEren web orrialdearen diseinua burutzeko lanak egiten ari gara.

7.4.2. UPV/EHU markaren identitatea eta balioak indartzea.

  • UPV/EHUren marka irudiaren gida egin eta argitaratu dugu.
  • Aurrera jarraitu dugu unibertsitate egituren izena UPV/EHUren logoan integratzeko lanean, Unibertsitatearen irudia indartzeko eta, aldi berean, haren egiturak identifikatzeko.
  • 7.4.3. Inguruko kultur erakunde eta eragileekiko lankidetzan sakontzea, kultur jarduerak antolatzeko.
  • Hiru campusetako uda ikastaroen kudeaketa bateratu dugu UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren bidez. Edonola ere, ikastaro kopuruak ohikoak izan dira, eta normaltasunez egin dira hiru lurraldeetan.

 Arabako Campusa:

  • - Bultzada eman zaio Gasteizko kultur eragileekiko lankidetzari, eta hainbat hitzarmen egin dira: Artium Museoarekin, Mendizabala Institutuarekin eta Gasteizko Udalaren mende diharduen Film Office zerbitzuarekin (Cortada Jaialdian lankidetzan aritzeko).  
  • - Lankidetza hitzarmenak hiriko kultur eragileekin (Eusko Ikaskuntza, Antso Jakituna Fundazioa eta Montehermoso), Arabako gizartean oihartzuna izango duten kultur jarduerak antolatzeko.

 Bizkaiko Campusa:

  • - Bizkaia Aretoko jarduerak Bilboko kultur plataformetan txertatzea.
  • - Lankidetza Leioako Udalarekin, ZIENTZIA IRAKASLE proiektuan.
  • - Lankidetza beste zentro eta erakunde batzuen jardueretan. Musiketan kontzertu zikloa; lankidetza Bilbao Art District egitasmoarekin (Bilboko Udala) eta hainbat kultur entitaterekin: BAT, Zaramari, Pink Gorilas, Mapfre Fundazioa, Pablo Iglesias Fundazioa, CFC Bilbao, Caóstica Zine Jaialdia, BibaoArte Fundazioa, ZAWP, ZINEBI, Arrebato Cinema, Frantziako Institutua eta Aiko Taldea (hitzarmen sinadura).

 Gipuzkoako Campusa:

  • - Lankidetza hitzarmenak Casaitaliarekin (italiera ikastaroak emateko campusean), Kresala Zineklubarekin (campuseko ikasleak zineklubaren jardueretan parte hartu eta programazioak batera antolatzeko) eta Emaus Fundazioarekin eta beste gizarte erakunde batzuekin (ikastaroak eta tailerrak antolatzeko campusean). 
  • - Donostiako Orfeoia-UPV/EHU sariaren XII. edizioa.
  • - Hainbat jarduera beste erakunde batzuekin elkarlanean: Donostia Kultura, Aliantza Frantsesa, Suitzako Enbaxada, GKEak (DYA, odol-emaileak, bidezko merkataritza, Gipuzkoako boluntarioen elkartea, etab.).

7.4.4. Kultur ekintzak sustatu eta programatzea UPV/EHUren guneetan.

 Arabako Campusa:

  • - Kultur zabalkunderako ekintza multzo bat antolatzea, KULTUR CAMPUS programaren barnean. 18 kultur jarduera antolatu dira guztira programaren barnean, hainbat arte diziplinatakoak. 
  • - Kultur zabalkunderako ekintza multzo bat antolatzea, KULTUR CAMPUS programaren barnean. 18 kultur jarduera antolatu dira guztira programaren barnean, hainbat arte diziplinatakoak. 

 Bizkaiko Campusa:

  • - Sendotu egin da Esperientzia Gelen Zine Foruma (hilero Bizkaia Aretoan).
  • - 30 kultur jarduera egin dira, era guztietakoak (hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, film proiekzioak, dantza aurkezpenak eta mintegiak), irakasleen eta ikasleen parte-hartzearekin (Arte Ederren Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea).

 Gipuzkoako Campusa:

  • - Unibertsitate hedakuntzako 30 ikastaro antolatu eta egitea (kultur gunea).
  • - Zine klub saioa astero Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan.
  • - Zine forum saioak frantsesez.
  • - Campus Astea.
  • - Trapu Zaharra antzerki taldearen emanaldia.
  • - UPV/EHUko antzerki ikasgelaren emanaldia.

7.4.5. Kirola sustatzea eta bultzatzea unibertsitateko kideen artean.

  •  Unibertsitatetik kanpoko kirol jardueretan parte hartzea:
  • - Zabalki Euskal Pilotako Nazioarteko Unibertsitate Txapelketa (Iruñea). UPV/EHUko taldea nagusitu zen.
  • - Belako Europako Unibertsitate Txapelketa (Cherbourg, Frantzia).
  • - Espainiako Unibertsitate Txapelketak. 19 kiroletan iritsi ginen azken fasera, 232 kirolarik parte hartu zuten (143 gizon eta 89 emakume) eta 10 domina irabazi zituzten (emakumeek 8 eta gizonek 2).
  • - EAEko kirol jardueretan parte hartzea: Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa (UPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateen topaketa). UPV/EHUko 63 emakumek eta 104 gizonek parte hartu zuten, 12 kiroletan.
  • Kirol ikastaroen eskaintza zabala, erantzun handiarekin:
  • - Arabako Campusa: 306 pertsona.
  • - Bizkaiko Campusa: 2.168 pertsona.
  • - Gipuzkoako Campusa: 1.242 pertsona.

 Arabako Campusa:

  • - 30 kirol modalitate eskaini dira (bakarkakoak eta taldekakoak), eta 1.844 gizonek eta 304 emakumek eman dute izena.
  • - Campusaren ordezkaritza kirol federatuan (gizonezkoen eta emakumezkoen saskibaloia).
  • - Lankidetza akordioak 19 gimnasio eta kirol elkarte pribaturekin. 254 ikaslek eman dute izena (99 gizonek eta 155 emakumek).

 Bizkaiko Campusa:

  • - Kirol lehiaketak antolatu dira 18 modalitatetan neguko txapelketan, eta 14 modalitatetan udaberriko txapelketan. 94 emakumek eta 2.049 gizonek parte hartu dute.
  • - Txapelketa mistoak bultzatu ditugu, saskibaloian eta areto futbolean.
  • - Jarraipena eman zaio kirol arloko hainbat enpresa eta erakunderekin ezarritako lankidetzari, kirola sustatzeko unibertsitateko kideen artean (Bilbao Kirolak txartela,…).
  • - VIII. Lasterketa Mistoa, XI. Tipi Tapa martxa, VII. Jakintzaren Bidea, Zamudioko Aisiatek lasterketa.
  • - 26 jarduera naturan, 1.466 parte-hartzailerekin (730 emakume eta 736 gizon).

 Gipuzkoako Campusa:

  • - Neguko eta udaberriko kirol txapelketak, 29 kirol modalitatetan (bakarkakoak nahiz taldekakoak), gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan eta kategoria mistoan. 211 taldek eta 3.086 ikaslek parte hartu dute: 2.334 gizonek eta 752 emakumek.
  • - Espainiako Unibertsitate Txapelketetan, aipatzekoak dira saskibaloiko emakumezkoen taldeak irabazitako zilarrezko domina eta futbol 7ko emakumeek irabazitako brontzezko domina.
  • - Lehen Estropada Akademikoa, UPV/EHU, Deustu eta Nafarroako Unibertsitateen partaidetzarekin. Irabazle izan ginen gizonezkoen Jaitsiera eta Sprint modalitateetan.
  • - XII. Udaberriko Lasterketa, 1.600 lasterkariren parte-hartzearekin.
  • - Unibertsitateko Aerobithon, Fitness Day eta Cyclon Day kirol jardueren antolakuntza. 126 kirolarik parte hartu zuten guztira (91 emakumek eta 35 gizonek).
  • - Kirol Federatuan, Gipuzkoako Campuseko taldea emakumezkoen saskibaloi ligan (estatuko kategoria gorena) lehiatu da lehen aldiz, emaitza bikainarekin (zazpigarren Liga Erregularrean).
  • - Udaberrian, 15 Kirol eta Abentura jarduera egin ziren aire zabalean, 433 parte-hartzailerekin (236 emakume eta 192 gizon). Aipatzekoa da Surfak, Mendi txangoek eta Kartingak izan zuten harrera bikaina.
     

8. programa. Euskararen eta euskal kulturaren unibertsitatea

8.1. Euskara graduondoko eskaintzan
8.1.1. Euskarazko kredituen eskaintza handitzea graduondokoetan.

  • Kreditu kopurua handitu dugu, lanbidera orientatutako graduondokoetan batez ere.

8.1.2. Jarraipena ematea tesiak euskaraz egiteko bekei.

  •  Beste deialdi bat egin dugu, eta 7 kontratazio berri egin dira.

8.1.3. Euskarazko graduondoko berezko tituluen antolakuntza laguntzea, gero euskarazko master bihurtzeko.

  • Jarraipena eman zaie UEUrekin ditugun akordioei.

8.1.4. Bultzada ematea euskaraz eginiko Master Amaierako Lanei.

  • Jarduera hau ez da egin.

8.2. Euskara zientziaren eta kulturaren alorrean
8.2.1 ZIO, Limes, Legeak,... egitasmoak garatzea.

  • 4 liburu argitaratu dira: Zergatik den egia eboluzioa (ZIO 17), Gizarte arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat ereduren bilduma elebiduna (LEGEAK 15), Tratatu politikoa (LIMES 20) eta Antzinako erregimena eta iraultza (LIMES 21).

8.2.2. Euskaraz argitaratzen diren unibertsitate aldizkariak bultzatzea, haien balorazioa hobetzeko argitalpen zientifiko moduan.

  • Indexazioa hobetzeko eta edizio digitalak egiteko ekimenak jarri dira martxan, aldizkarien zuzendaritzekin koordinatuta.

  • Tantak, Ekaia (Kannabisaren hamar aurpegiak eta 2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea ale bereziak), Gogoa eta ASJU aldizkariei bultzada.

8.2.3. Euskararen presentzia indartzea udako unibertsitate ikastaroen eskaintzan.

  • Diru laguntzak, laguntzak eta publizitatea Uda Ikastaroen programako euskarazko ikastaroentzat.

8.2.4. Jarraipena ematea euskarazko argitalpen politikari (unibertsitate testuak, itzulpenak,…), eta garrantzia berezia ematea titulu berrietarako irakaskuntza materialen argitalpenari.

  • Bultzada eman diogu irakaskuntza liburuak euskarara itzultzeari eta liburuak eta baliabide materialak euskaraz sortzeari. 10 unibertsitate testu itzuli dira, eta irakaskuntzan erabiltzeko 5 liburu eta 40 eskulibururen argitalpen elektronikoa lagundu da, beste formatu batzuetan argitaratutako beste material batzuez gainera.

  • Testuen banaketa unibertsitate ikastegietan.

  • Euskarazko argitalpen guztiak aldian behin beste unibertsitate batzuetara bidaltzea (Baiona, Deustu, Mondragon,…).

8.2.5. Euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzea helburu duten ekimenak antolatzen laguntzea.

  •  "Euskararen Eguna" ospatzea hiru campusetan. Gaztezulo aldizkariaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ika-Mizka saioa Gipuzkoako Campusean (Eibarren). Bizkaian, hainbat ikastegitan antolatutako lehiaketa eta hitzaldiez gainera, bazkari bat egin zen Leioako Ostalaritza Eskolan, bertsolari eta trikitilariekin. Gainera, EHUskARABANda jardunaldia Arabako Campusean, era guztietako jarduerekin: kontzertuak, tailerrak (bizikleta eta dastaketa tailerrak), patinajea, herri bazkaria, bideo maratoia eta bakarrizketen saioa.

8.3. Euskara Institutuaren jarduerak indartzea
8.3.1 Lankidetzan aritzea Euskara Institutuarekin.

  • Laguntza ekonomikoa eman zaio institutuari eta jarraipena, aurreko urteetako lan ildoei. Gainera, euskalkien atala erantsi zaio webguneari. 

8.4. Irakasle eta ikertzaileen nahiz AZPko langileen hizkuntz gaitasuna hobetzea
8.4.1. Ikastaroak eskaintzea HAEErekin elkarlanean.

  • 2013/2014 ikasturtean, bi ikastaro deialdi egin dira HAEErekin lankidetzan.

8.4.2. AZPko langileek euskara ikasteko liberazioen programa mantentzea.

  • HAEEk eta UPV/EHUk izenpetutako hitzarmenaren bitartez, 2013/2014 ikasturtean: 

    • - 13 pertsona gutiz liberatu dira urria-otsaila artean, eta 12 pertsona, otsaila-ekaina artean.

    • - 81 pertsonak 2 orduko ikastaroak egin dituzte lan ordutegian.

    • - 25 pertsona lanorduz kanpo aritu dira (horietatik 6 autoikaskuntza modalitatean).

    • - 31 pertsonak ikastaro trinko bat egin dute udan.

8.4.3. Euskara hobetzeko ikastaroen deialdia.

  • 5 ikastaro egin dira urtean zehar hiru campusetan. Araban: Oinarrizko maila duten pertsonentzako ikastaro bat (Ahozko jarduna hobetzen) eta testuak sortzeko ikastaro bat (LaTex dokumentu zientifiko eta teknikoen edizioa). Azken ikastaro hori Bizkaiko Campusean ere eman da, mintzamena lantzeko Euskara akademikoa lantzeko mintza-praktika egitasmoa ikastaroarekin batera. Gipuzkoan, Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan ikastaroa antolatu dugu.

  • EIZIErekin elkarlanean, 8 orduko ikastaro bat antolatu da AZPko langileentzat, hiru campusetan, helburutzat izan duena administrazio testu laburrak sortzeko trebetasunak lantzea.

  • Gainera, Terminologia Sareak Ehunduz egitasmoarekin jarraitu dugu (TSE, 7 tailer), eta bultzada eman zaie plataforma digitalei.

8.5. Irakasle eta ikertzaile elebidunen plazen kopurua handitzea
8.5.1. Beste deialdi bat egitea irakasle eta ikertzaileek euskara ikastaroetan izena eman dezaten eta/edo eskolak euskaraz emateko gaitasuna lor dezaten.

  • 2013/2014 ikasturtean, ez da inongo deialdirik egin euskara ikastaroak diruz laguntzeko, onena urtean deialdi bakarra egitea dela erabaki delako. Hala, 2014ko urrian, 2013/2014 ikasturteari dagokion deialdia egingo da.

8.5.2. Irakasleen Errektoreordetzarekin koordinatzea plaza berrien eskaerak aztertzeko.

  • Bilerak egin ditugu plazen deialdiak egin aurretik.

8.6. Eleaniztasuna
8.6.1. Irakasle eta ikertzaileentzako eta AZPko langileentzako hizkuntz ikastaroen eskaintza laguntzea eta indartzea.

  • Euskarari dagokionez, euskara hobetzeko ikastaroak antolatu dituzte bai Euskara Zerbitzuak bai hiru campusetako Errektoreordetzek.

  • 5 ikastaro birtual eta aurrez aurreko beste 5 antolatu dira, irakasle eta ikertzaileentzat bereziki, nahiz eta AZPko langileek ere parte hartzeko aukera izan duten. On-line ikastaroak hauexek izan dira: Unibertsitateko testuak zuzentzen: ohiko zuzenketak; Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (EIMA); Euskaltzaindiaren araugintza berria. Interneteko hizkuntza baliabideak eta Euskara Zerbitzuarenak; Testu akademikoak itzultzen trebatzeko lantegia.

  • Atzerriko hizkuntzei dagokienez, Arabako Campusean, UPV/EHUren TOPTULTE azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa antolatu da maiatzean. Ekimen hau campuseko Hizkuntza Laborategiaren jardueren barnean sartzen da.

  • Gainera, Arabako Campuseko Hizkuntza Laborategia antolatu eta egokitu dugu, unibertsitateko kideek ingelesa, frantsesa eta alemana beren kabuz ikas dezaten, sistema multimedia, banakako eta taldekako tutoretza eta hainbat jarduera osagarriren bitartez (writing-speaking-reading-listening sessions, language lab conversation group, bideoteka, liburutegia eta truke zerbitzua). 2013/2014 ikasturtean, 90 lagunek parte hartu dute guztira.

  • Bizkaiko Campusean, ingeles, frantses, aleman eta italiera ikastaroen eskaintzarekin jarraitu dugu, campuseko Errektoreordetzak kudeatuta, honako hauen lankidetzarekin, hurrenez hurren: Hizkuntza Laborategia, Institutu Frantsesa, Goethe Institutua eta Casaitalia. Ikastaroak Bizkaiko ikastegietan ematen dira, era erregularrean edo trinkoan, eta ikasleei zuzenduta daude nagusiki. 734 pertsonak parte hartu dute guztira: ingelesa (508), alemana (135), frantsesa (40) eta italiera (51). Bestetik, Campuseko Errektoreordetzak, Hizkuntza Laborategiarekin batera, ingeles tekniko-akademikoko ikastaroak antolatu ditu, 20 ordukoak, irakasle eta ikertzaileentzat, hizkuntz gaitasunak jakintza arloka lantzen dituztenak. 60 pertsonak parte hartu dute.

  • Eleaniztasun Planaren barnean, 30 orduko 4 ikastaro eman dira ingelesean B2 maila duten irakasleentzat: Teaching your Subject in English: Improving your Language and Teaching Skills. Ikastaroak Donostian, Leioan, Gasteizen eta Bilbon egin dira, eta 48 lagunek parte hartu dute guztira.

  • Gainera, Improving Pronunciation for University Teaching and Activities izeneko 3 ikastaro ere eman dira, 10 ordukoak, B2 mailako irakasleentzat. Hasierako asmoa Gasteizen eta Leioan ikastaro bana eskaintzea bazen ere (15 lagunentzat ikastaro bakoitza), azkenean, jasotako eskaera kopuru handia ikusirik, Gasteizen ikastaro bat eta Leioan bi egin ziren, 50 lagunen parte-hartzearekin.

  • 30 orduko frantses ikastaro bat antolatu da B2-C1 mailako irakasleentzat: Enseigner autrement une DNL au supérieur grâce au numérique: facilitation – remédiation – veille. Ikastaroa Donostian egin da, eta 21 lagunek parte hartu dute guztira.

  • Uztailean, 25 orduko 2 ingeles ikastaro trinko antolatu dira (English Medium Instruction: Practical Introduction) C1 maila duten eta etorkizunean eskolak ingelesez emateko asmoa duten irakasleentzat, baita Errektoreordetzak antolatutako akreditazio deialdia gainditu dutenentzat ere. Ikastaroak Bilbon eta Donostian egin dira, eta 17 lagunek eman dute izena.

8.6.2 Hizkuntza ez-ofizialetan eskainitako irakasgaien eskaintza egokitu eta blokeetan multzokatzea.

  • Irakasgai kopurua handitu dugu, 226tik 256ra.

8.6.3 Irakats ahalmen eleaniztuna handitzea Unibertsitatean.

  • Eleaniztasun Plan berria prestatzeari ekin diogu, asmoa izanik hizkuntza ez-ofizialetan eskainitako irakaskuntza bloke edo moduluka antolatzea, ikastegien proposamenen, sailen ahalmenaren eta irakasle akreditatu kopuruaren arabera, aintzat harturik bereziki ikasleen beharrak. 


 

9. programa. Mundura irekitako unibertsitatea

9.1. Pertsona talentudunak erakartzea eta haien leialtasuna lortzea
9.1.1. Ikasle eta ikertzaile bisitarien harrera zerbitzua sendotzea eta jarraipen bat egitea bisitaldiaren aurretik eta ondoren.

  • 2013-2014 ikasturtean, hiru campusetan kokatutako Harrera Bulegoek 467 bisitari hartu zituzten:  317 abuztu-irailean, eta 150, urtarrilean. Harrera Bulegoek ingelesez egiten den informazio eskaera bideratzen dute, eta ezinbesteko errefortzu lana egiten dute ostatu zerbitzuentzat. Gainera, gaztelania eta euskara ikastaroei buruzko informazioa ematen diete nazioarteko bisitariei, eta haien eskura dauden campus zerbitzuei buruzko informazioa (kirol eta kultur jarduerak); TABC programarako eskaerak izapidetzen dituzte, bertako ikastetxeetan ingelesezko mintzakide gisa aritzeko; eta aholkuak ematen dizkiete bisitariei campuseko gune publiko eta liburutegien erabilerari buruz.  

9.1.2. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa sendotzea.

  • Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak, 2011z geroztik, nazioarteko bisitariei laguntzeko Buddy programa kudeatzen du, tresna hori ez duten ikastegientzat. 2013ko irailean, 180 ikaslek eman zuten izena programan; 2014ko urtarrilean, 290 ikaslek. Beraz, 398 buddie guztira; hots, gehikuntza nabarmena izan da aurreko ikasturteko kopuruari dagokionez (102). Aipatzekoa da ere irakasleak eta AZPko langileak hasi direla jada programa honetan izena ematen.

9.1.3. Harrera eta orientazio saioak antolatzea ikasle bisitarientzat.

  • Ikasturtearen hasieran, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak bisitarientzako harrera ekitaldiak antolatzen ditu campus bakoitzean. Maiatzean, aldiz, agur ekitaldia egin ohi da. Gainera, harrera oso onarekin, bisita gidatuak antolatzen hasi gara irailean eta otsailean, 3 campusetan, hil horietan iristen baitira bisitariak.

9.1.4. Atzerriko ikasleak erakartzeko deialdiak eta programak kudeatzea.

  • 2013/2014 ikasturtean, UPV/EHUk 668 ikasle hartu ditu hainbat programaren barnean: Erasmus (450), Erasmus Mundus (19), Latinoamerika (166), Beste norako batzuk (29) eta Mugarik gabeko Zientzia (4).
  • Gainera, 2013/2014 ikasturtean UPV/EHUn unibertsitate masterrak egiteko laguntzen deialdian, 40 laguntza onartu dira guztira: horietatik 3 atzerriko ikasleentzat; 6, estatuko beste erkidegoetako ikasleentzat, eta 31, EAEko ikasleentzat.
  • Era berean, 2013/2014 ikasturtean, bi deialdi egin ditugu prestakuntza bidean dauden Latinoamerikako ikertzaileei laguntzeko, UPV/EHUko doktorego ikasketetan matrikulatuak. 8 laguntza eman dira lehenengo deialdian; 10, bigarrenean.

9.1.5. Nazioarteko irakasleak, ikertzaileak eta AZPko langileak erakartzea, atzerriko unibertsitateetara doazen gure lankideei prestakuntza eskainiz, erakarpen lanak egin ditzaten.

  •  Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak prestakuntza saioak antolatu ditu ERASMUS AZP-II mugikortasun programetan parte hartzen duten pertsonentzat, UPV/EHUren enbaxadore lanak egin eta sustapen, informazio eta instituzio material bakar bat erabil dezaten, edozein izanik ere helburu unibertsitatea. 2012/2013 ikasturtean, UPV/EHUk atzerriko 83 irakasle eta ikertzaile hartu ditu.

9.1.6. Atzerritarrentzako gaztelania eta euskara ikastaroak kudeatzea, baita lortutako maila egiaztatu nahi duten bisitarientzako azterketak ere.

  • Hiru campusetan, Gaztelania eta Espainiar Kulturari eta Euskara eta Euskal kulturari buruzko ikastaroak antolatu ditugu, bisitarientzat, hiru mailatan: oinarrizkoa, ertaina eta goi maila. Guztira, 567 ikasle izan ditugu gaztelania ikastaroetan eta 66, euskara ikastaroetan.
  • 2011n martxan jarri genuen HEEEBn oinarritutako gaitasunen gure egiaztatze sistema sendotu dugu.
  • DELE azterketaren (Diploma de Español como Lengua Extranjera) bi deialdi kudeatu ditugu, 2013ko azaroan eta 2014ko maiatzean, Europako esparru bateratura egokitutako mailetan (B2-tik C2-ra). 28 ikaslek eman dute izena.
  • Irakasleentzako bi ELE Prestakuntza Ikastaro (Español como Lengua Extranjera) antolatu eta egiaztatu ditugu, Cervantes Institutuarekin elkarlanean: Cómo ser Profesor de ELE (40 ikasle) eta Desarrollo de competencias y revisión de enfoques para la enseñanza de ELE (40 pertsona).

9.2. Nazioarteko mugikortasuna eta trukea
9.2.1. Nazioarteko mugikortasun programak eta atzerrian egonaldiak egiteko programak zabaltzea eta kudeatzea graduko eta graduondoko ikasleentzat.

  • 2012/2013 ikasturtean, UPV/EHUko graduko 1.223 ikasle atzerriko unibertsitateetan izan dira Erasmus (941), Latinoamerika (206) eta Beste norako batzuk (76) programen bitartez.
  • Gainera, graduondoko beste ikasle batek egonaldi bat egin du beste unibertsitate batean.

9.2.2. Atzerrian egonaldiak egiteko programak zabaltzea eta kudeatzea irakasle, ikertzaile eta AZPko langileentzat.

  • Erasmus programaren barnean, II eta AZP kolektiboetako 100 pertsona EUEko unibertsitateetan izan dira. Gainera, Errektoreordetzaren mugikortasun deialdiaren bitartez, 15 pertsonak mugikortasun beka bat izan dute.

9.2.3. Latinoamerikako, Asiako, Europako, Estatu Batuetako eta Kanadako unibertsitateekiko lankidetza sarea handitzea.

  • Lankidetzarako 6 oinarrizko hitzarmen izenpetu ditugu, hainbat unibertsitaterekin (Universidad de Occidente, Shokan Ualiakov University, Universidad del Aconcagua, Universidad Nacional de Lanús, Universidad autónoma de San Luis Potosí eta Universidad de Berkeley).
  • Bestetik, 6 mugikortasun hitzarmen espezifiko sinatu ditugu (Universidad Técnica Particular de Loja, Myongji University, Universidad Nacional de Lanús, Universidad Católica Santo Toribio de Mogrovejo, Universidad Anáhuac eta Universidad Nacional del Mar del Plata).
  • Gainera, harremanak egin ditugu Sydneyko McQuarie Unibertsitatearekin, tesiak tutorekidetza modalitatean egiteko. 
  • Azkenik, titulu bikoitzeko bi hitzarmen onartu dira, unibertsitate hauekin: U. Pontificia Javieriana (Kolonbia) eta Arts et Metiers Paristech (Frantzia).

9.2.4. Master eta doktoregoen Latinoamerikako sarea indartzea eta sare horretako unibertsitateekin ditugun titulu bikoitzak sendotzea.

  • 2103/2014 ikasturtean, Latinoamerikako 415 ikasle matrikulatu dira UPV/EHUko master ofizialetan, eta 462, doktorego programetan. Guztira, 2013/2014 ikasturtean, Latinoamerikako 877 ikasle matrikulatuta daude UPV/EHUko graduondoko ikasketetan.
  • Gaur egun, UPV/EHUk master eta doktorego ikasketak egiteko hitzarmenak izenpetuta ditu Latinoamerikako sareko 9 unibertsitaterekin.
  • Universidad del Aconcagua sartu da sarean duela gutxi, eta masterrak eskaintzeko hainbat hitzarmen izenpetuko ditugu laster erakunde horrekin.
  • 2013/2014 ikasturtean, 232 ikasle matrikulatu dira sarean dauden unibertsitateek eskaintzen dituzten masterretan.
  • Bestetik, bi titulu eskaintzen ditugu beste unibertsitate batekin batera. Alde batetik: Filosofia, Zientzia eta Balioak Masterra, Mexikoko Universidad Nacional Autónomarekin; 25 ikasle matrikulatu dira eta horietatik 10 atzerritarrak dira. Bestetik: Ingeniaritza Biomedikoko Masterra, Paraguayko Asunción Unibertsitatearekin; 22 ikasle matrikulatu dira eta horietatik 1 atzerritarra da.
  • Doktoregoei dagokienez, 2013/2014 ikasturtean, 18 doktorego tesi defendatu dira sareko programen barnean. 172 doktoregai zeuden matrikulatuta programa horietan. 

9.2.5. Gure graduondoko prestakuntza eskaintza euskal diasporako kideen artean zabaltzea.

  • Gobernu Kontseiluak 2014ko uztailaren 10ean onartu zuen Graduondoko ikasketen 2014-2017 Plan Estrategikoan, helburu estrategikotzat hartzen da eskaintza hori euskal diasporako kideen artean zabaltzea, euskal jatorriko ikasleak erakartzeko gure unibertsitatera.

9.3. Nazioarteko sareak eta bestelako itunak eta lankidetzak
9.3.1. Nazioarteko unibertsitate sareetako partaidetza sendotzea.

  • 3 truke egin ditugu Ipar Amerikako CONAHEC sarearen bidez.
  • Gainera, gure 2 ikaslek egonaldi bana egin dute Quebeceko unibertsitate sarean (CREPUQ).
  • Brasilgo gobernuak finantzatzen duen Mugarik Gabeko Zientzia programan, UPV/EHU hautatu dute herrialde horretako ikasleak hartzeko. Ondorioz, Brasilgo 4 ikaslek gure unibertsitatean ikasi dute.

9.3.2. Europako deialdietan parte hartzeko bideak erraztea, laguntza eta aholkularitza eskainiz eskaera egiten duten pertsonei, bat egin dezaten nazioarteko proiektuekin.

  • Errektoreordetzaren bidez, 15 Europako proiektu izapidetu ditugu ERASMUS+ deialdian.
  • Europako deialdiei buruzko informazioa eguneratu dugu web orrialdean, eta interesa izan dezaketen pertsonei bidali diegu informazio hori. Gainera, deialdi horiei buruz jaso ditugun kontsulta guztiei erantzun diegu. 

9.3.3. Erasmus Mundus-External Cooperation Window deialdian edo haren ordez egingo den deialdi berrian parte hartzea.

  • 2013-2014 ikasturtean, 3 Erasmus Mundus kudeatu ditugu: a) BACKIS, Armenia, Azerbaijan, Ukraina eta Georgiarekin; b) EWENT, Ukraina eta Bielorrusiarekin; c) eASTANA, Tajikistan, Kirgizistan, Uzbekistan eta Kazakhstanekin. Bestetik, Erasmus Mundus ACTIVE programa (Bielorrusia, Moldavia, Ukraina, Georgia eta Armenia) prestatzen hasi gara, eta 2014-2015 ikasturtetan hartuko ditugu ikasleak, aurreikuspenen arabera.

9.4. Euro-eskualdeko unibertsitatea
9.4.1. Titulu bikoitzak bultzatzea Akitaniako unibertsitateekin ezarritako lankidetza esparruaren barnean.

  • Bi titulu bikoitzen izapidetzea amaitu dugu, Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin, Ingeniaritza Zibileko eta Eraikuntza Ingeniaritzako graduetan.

9.4.2. Euro-eskualdeko unibertsitateekin tutorekidetzan eginiko tesiak sustatzea.

  • 2013/2014 ikasturtean, doktorego tesiak tutorekidetzan egiteko 24 hitzarmen sinatu ditugu, Bordeleko Unibertsitatearekin eta Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin.

9.4.3. Akitania-EAE-Nafarroa sarean dugun presentzia eta partaidetza sendotzea.

  • AEN testuinguruan, zeharkako tailer bateratuak egin dira, sare horretako unibertsitateko kideentzat.
    • - Turismo iraunkorrari buruzko mugaz gaindiko tailerra (2013ko iraila - Paue eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea – Nive Campusa – Baiona).
    • - Garraio iraunkorrari buruzko mugaz gaindiko tailerra (2013ko azaroa - Donostiako Eskola Politeknikoa).
    • - Nazioarteko Harremanei buruzko mugaz gaindiko tailerra (ekainaren 30 - Hendaia – Akitania-Euskadi euro-eskualdearen egoitza).
  •  Bordeleko Unibertsitatea – UPV/EHU lankidetzaren testuinguruan, Akitania-Euskadi euro-eskualdearen diru laguntza bat jaso genuen 2013ko deialdian, proiektu honengatik: Akitania-EAE-Nafarroa Sarea: Unibertsitatearen integrazioa mugaz gaindiko lurraldean: ehun sozio-ekonomikoan txertatzea eta gizarte erantzukizuna / Réseau AEN: Intégration de l'Université dans son territoire transfrontalier: ouverture au tissu socioéconomique et responsabilité sociale.

10. programa. Unibertsitate konprometitua eta arduratsua

10.1. Iraunkortasunerako, berdintasunerako eta garapenerako hezkuntza
10.1.1. UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren (2010-2013) exekuzioaren Txostena hedatzea eta II. Plana egitea.

  • Emakumeek eta gizonek ikerketaren esparruan duten parte-hartzeari buruzko diagnostikoa egin eta aurkeztu egin dugu Gobernu Kontseiluan (2013/10/10), Innobasquen (2013/10/22) eta Valentziako Unibertsitatean egin zen Unibertsitate Publikoetako Berdintasunerako Unitateen Estatuko VII. Topaketan (2014/06/06).
  • Genero ikuspegia UPV/EHUko graduetan sartzeari buruzko diagnostikoa amaitu dugu.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana egin eta Berdintasunerako Zuzendaritzaren webgunearen bidez zabaldu dugu, eta haren exekuzioaren txostena aurkeztu diegu Gobernu Kontseiluari (2014/01/30), Berdintasun Batzordeei, Dekanotzei, Ikastegi eta Campusetako Zuzendaritzei, irakasleei, AZPko langileei eta hiru campusetako ikasleen kontseiluei (Bizkaian ekainaren 3an, Gipuzkoan ekainaren 18an eta Araban ekainaren 24an).
  • II. Planaren diseinua amaitzen ari gara. UPV/EHUko Berdintasunerako Batzorde Intersektoriala sortu da. 2014ko apirilaren 3an, UPV/EHUko eta sindikatuetako ordezkaritzek akordio bat lortu zuten II eta AZP funtzionarioaren eta II eta AZP lan-kontratudunaren batzorde negoziatzaileetan. Akordio horren arabera, UPV/EHUko Berdintasunerako Batzorde Intersektoriala sortzen da, UPV/EHUko langileen ordezkarien lan, kontsulta, parte-hartze eta, hala dagokionean, negoziaziorako organo gisa, emakumeen eta gizonen aukera eta tratu berdintasunari loturiko gaietan. Batzorde honek hainbat neurri aztertu eta adostu ditu UPV/EHUko Berdintasunerako II. Planean sartzeko.

10.1.2. Sustapen neurriak proposatzea berdintasun irizpideen arabera sortutako ikerketa taldeak eta proiektuak bultzatzeko, eta/edo genero berdintasunarekin lotutako gaietan erabiltzeko.

  • Ikerketako Errektoreordetzari eskatu zaio honako hiru irizpide hauek sartzea –balorazio eta puntuazio irizpide gisa (3-5 puntu 100etik)– UPV/EHUko ikerketa proiektuetarako deialdien baremoan: proiektuaren burua emakume ikertzaile bat izatea, proiektua idaztean hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea eta Genero eta Aukera Berdintasunaren Sustapena atalak proposatzen duenaren egokitasuna aztertzea.
  • Era berean, UPV/EHUk genero ikuspegia duten ikerketa proiektuetara bideratutako kupoa handitzea proposatu da: 2tik 4ra.


10.1.3. Ikerketako datu-baseak hobetzea, item berriak sartuz, genero ikuspegia duten proiektuei buruzko informazioa lortzeko.

  • Ikerketako datu-baseetako informazioa sexuaren arabera bereizita badago ere, hobekuntza hauek egin daitezke:
    • - Jarraibide argiak ezartzea proiektu bakoitzeko ikertzaile emakume eta gizonen datu pertsonalak betetzeko, bat etor daitezen zehaztasun handiagoz txantiloiko datuekin.
    • - Egiaztapenak egitea aldian-aldian, bai txantiloian bai ikerketan, barne inkoherentziak detektatzeko informazioan. 
    • - Onartutako proiektuen grabazioan, proiektuak genero ikuspegia kontuan hartzen duen adieraztea.
    • - Aholku gisa, lau urtetik behin gutxienez, Ikerketako Errektoreordetzak eta Pertsonaleko Gerenteordetzak diagnostiko ahalik eta osoena egitea emakumeek eta gizonek beren arloetan duten egoerari buruz eta genero ikuspegia duen ikerketaren bilakaerari buruz.

10.1.4. Iraunkortasun Txostena hobetzea, prozesu parte-hartzaile baten bidez.

  • 2012ko Iraunkortasun Txostenari (lehenengoa), 2013ko informazioa erantsi zaio, eta lanean ari gara jada parte-hartze estrategia baten diseinuan, txostena lantzeari begira.

10.1.5. Irakaskuntza berrikuntza sustatzea Ikaskuntza-Zerbitzua metodoaren bidez, iraunkortasunerako metodologia gisa.

  • 2013/2014 ikasturtean, era aktiboan parte hartu dugu CADEP-CRUEren lantaldearen bileretan. Taldearen helburuetako bat da Ikaskuntza-Zerbitzua txertatzea unibertsitateetan.
  • Hiru ikastegik gutxienez metodologia hau erabiltzen dute beren graduko tituluetan.
  • Aipatzekoa da gure irakasleen parte-hartzea Madrilen egin zen ApS(U) V. topaketaren batzorde zientifikoan.
  • Prestakuntza espezifikoa eskaini dugu UPV/EHUko Gizarte Langintza Eskolan, ikastegiko zuzendaritzaren inplikazioarekin, ApS metodologia instituzionalizatzeko aukerak identifikatzeko.
  • Esperientzia hauek guztiak hainbat fororen bidez zabaldu ditugu.


10.1.6. Iraunkortasun gaietan egiten ari garen lana ikusaraztea eta AZP, II eta ikasleen arteko komunikazioa eta harremana hobetzea.

  •  Hiru lantalde sortu dira, AZP, II eta ikasleen parte-hartzearekin, edukiez betetzeko iraunkortasunaren web ataria.
  • Uztailaren 4an, graduko tituluen iraunkortasunean sakontzeko helburuarekin, Iraunkortasunerako Hezkuntzari buruzko Lan Jardunaldi bat egin zen, irakasle eta ikertzaileentzat.
  • Aktiboki parte hartzen jarraitzen dugu 2013ko uztailean izenpetu zen UE4SD proiektuan. Proiektuaren helburu nagusia da unibertsitateko irakasleei beharrezko gaitasunak eta trebetasunak ematea, ikasleak prestatzeko, gai izan daitezen aurrera egiteko iraunkortasun gaietan beren arlo profesionalean eta pertsonalean.
  • Iraunkortasun arloko berrikuntzarako Laguntzen I. deialdiaren bitartez, iraunkortasunarekin erlazionatutako Campusaren arazoak eta proiektuan parte hartzen duen taldearen irakaskuntza lotzen dituzten 10 proiektu finantzatu dira. Proiektuak gai askotarikoei buruzkoak izan dira: energia berriztagarriak, hondakinen kudeaketa edo eragingarritasun energetikoa hobetzeko estrategiak unibertsitateko kideen partaidetzaz.

10.1.7. Elkartasun jardueren programa sendotzea unibertsitate curriculumean.

  • 2013/2014 ikasturtean, gizarte erakundeekiko lankidetza protokoloa jarri dugu martxan gure ikasleen elkartasun ekintzak garatzeko.
  • 188 ikaslek lortu dituzte kredituak elkartasun jarduerengatik: % 30 gizonak - % 70 emakumeak.

10.2. Ingurumenarekiko errespetua eta baliabide naturalen erabilera egokia
10.2.1. Ingurumenaren kudeaketa hobetzeko prozesuak mantentzea, campusekin eta ikastegiekin elkarlanean.

  • UPV/EHUko ikastegi kopuru handi batek (% 70etik gora) konpromisoak hartu ditu iraunkortasun arloan.
  • Ekoscan Arauari buruzko prestakuntza espezifikoa eskaini dugu, baita tresnak ere haren ezarpenerako. Unibertsitateko ikastegi eta eraikinen kudeaketaz arduratzen diren AZP eta II kolektiboetako kideek parte hartu dute, eta oso ondo ebaluatu dute ekimena.

10.3. Garapenerako lankidetza
10.3.1. Garapenerako Lankidetzaren instituzionalizazioa sendotzea.

  • Garapenerako Lankidetzari buruzko 12 ikastaro monografiko eman dira, 309 ikasleren parte-hartzearekin (% 75 emakumeak). Ikasleek oso ondo baloratu dituzte ikastaroak.
  • 73 ikaslek parte hartu dute Garapenerako lankidetza proiektuetan praktikak egiteko programaren 11. edizioan, eta Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako 14 herrialdetan aritu dira beren praktikak eta gradu amaierako proiektuak egiten.
  • UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako Presente y Futuro de Colombia en tiempos de Esperanza liburuaren finantzazioan eta zabalkundean lagundu dugu.
  •  UIPREren bidez, hiru prestakuntza ikastaro eskaini ditugu, garapenerako lankidetza unibertsitate curriculumean sartzeko moduari buruz gogoeta egiten duten irakasleentzat.

10.3.2. Garapenerako Unibertsitate Lankidetza sustatzea unibertsitateko kideen artean.

  • Garapenerako Unibertsitate Lankidetza proiektuetarako diru laguntzen bi deialdi argitaratu dira, 2013ko azaroan eta 2014ko otsailean, 30.000 eta 15.000 euroko kopuruekin, hurrenez hurren. Horri esker, jarraipena eman ahal izan zaie aurreko urteetan hasitako bi proiekturi, eta bi egitasmo berri jarri dira martxan.
  • Hiru campusetan eginiko hamar sentsibilizazio kanpaina laguntzeaz gainera, Unibertsitatea eta Gizarte Mugimenduak Lan Topaketak antolatu ditugu (bi topaketa), 2014ko urtarrilean eta ekainean, garapenerako GKEen koordinadorarekin elkarlanean, eta Elikadura Burujabetzaren aldeko Unibertsitatearen eta Gizarte Mugimenduen arteko aliantza izeneko Jardunaldia, 2014ko maiatzean, Hegoa Institutuarekin lankidetzan kasu honetan. 

10.4. Inguruko gizarte eta kultur arazoak
10.4.1. Ezgaitasunak dituzten ikasleekin lotutako praktika egokiei buruzko irakasleen prestakuntza kudeatzea.

  • Irakasleentzako on-line ikastaro bat eskaini dugu, material irisgarrien diseinuari buruzkoa.
  • Irakasleentzako prestakuntza saio bat antolatu dugu, Entzumen ezgaitasunari buruzkoa.

10.4.2. II. Inklusio Plana garatzea eta ebaluatzea.

  • Ikasturte honetarako ezarritako adierazleen balantzea eginik, Aukerak Parekatzea eta Prestakuntza eta Sentsibilizazioa ardatzetako adierazleak bete egin direla ikus daiteke.
  • Informazioa, Aholkularitza eta Orientazioa atalari dagokionez, betetze maila egokia da, nahiz eta ez den % 100era iritsi. Komenigarritzat jo da adierazleetako bi berrikustea, neurtzeko duten zailtasunagatik.

10.4.3. Ezgaitasunak dituzten pertsonen arreta zerbitzuaren Zerbitzuen Karta argitaratzea.

  • 2014ko urtarrilaren 29an, zerbitzuen karta onartu zen, gerentziaren erabakiz, eta zerbitzuaren webgunean argitaratu genuen.

10.4.4. Presondegietan diren pertsonei buruzko protokoloaren eguneratzea zabaltzea.

  • Bilerak egin ditugu ikastegietako ordezkariekin, protokoloan egin diren aldaketak eta haien edukia azaltzeko. Handitu egin dugu protokoloan sartutako graduko eta graduondoko tituluen kopurua.


 

11. programa. Unibertsitate adeitsua eta hurbila

11.1. Unibertsitatearen kudeaketa bizkor, garden eta adeitsua

11.1.1. Taula elektronikoen kudeaketa eta posta elektronikoko zerrenden erabilera hobetzea.

  • 2013/2014 ikasturtean, araudi bat egin dugu Unibertsitatean informazioa zabaltzeko erabiltzen diren tresna elektroniko jakin batzuen erabilerarako (hala nola posta elektroniko korporatiboa, banaketa zerrendak eta Iragarki Taula Elektronikoa). Araudia UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2014ko martxoaren 6an, eta 2014ko maiatzaren 2an argitaratu zen EHAAn.

11.1.2. Irakasle eta ikertzaileentzako baimenak eta lizentziak izapidetzeko prozedura bat martxan jartzea, baliabide elektronikoak erabilita.

  •  Irakasle eta ikertzaileentzako baimenak eta lizentziak izapidetzeko prozedura azken fasean dago, 40 azpiprozedura baino gehiago identifikatu ondoren, bai funtzionarioentzat bai lan-kontratudunentzat. Guztira, 80 azpiprozedura baino gehiago hasiko dira funtzionatzen urte honetan bertan. Prozedura honentzat eraikitzen ari den arkitektura teknologikoa oinarritzat erabiliko da egoitza elektronikoaren bidez martxan jarriko diren hurrengo prozedurentzat, eta zehaztasun handiz garatzen ari da horregatik.
  • Gainera, prozedura hau eredutzat aukeratu da dokumentuen eta artxiboen kudeaketarako tresna bat ezartzeko. Tresna horren bidez, interesatuta dauden pertsonek aukera izango dute administrazioak beraiei buruz duen dokumentazio osoa eskuratzeko.

11.1.3. Kalifikazio aktak formalizatzeko prozedura bat martxan jartzea, baliabide elektronikoak erabilita.

  • Asmo hau atzeratu egin da, e-administrazioa ezartzeko behar den arkitektura teknologikoa definitzen amaitu arte.

11.1.4. Administrazio elektronikoko Plan eragilea onartzea.

  • Plan eragilea e-administrazioa batzordeak onartu du, eta Gobernu Kontseiluen onespena falta da.

11.1.5. Zerbitzuen karten hedapena jarraitzea.

  • UPV/EHUko gerentearen 2014ko urtarrilaren 29ko Erabaki bidez, 8 administrazio unitateren Zerbitzuen Kartak onartu dira: Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua; Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzua; Campus Birtuala; Itzulpengintza eta Interpretazioa Atala; Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzarako Kabinetea; Prebentzio Zerbitzua; Ikuskaritza Zerbitzua; eta Bizkaiko Campuseko Informazio Bulegoa.
  • Dokumentu hauek unitate horietako pertsonek landu zituzten, deialdi espezifiko baten bidez, eta Pertsonaleko Gerenteordetzak eta Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuak ikuskatu zituzten. Akordio Arautzailearen eta Hitzarmen Kolektiboaren Plangintza Batzordeetan ere aztertu ziren. Bestetik, Zerbitzuen Karten deialdi berrian, beste zazpi administrazio unitate beren zerbitzuari buruzko dokumentua lantzen ari dira.

11.1.6 Laneko jazarpen salaketei buruzko akordioa.

  • UPV/EHUko Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean, eztabaida eta analisi prozesu bat burutu da UPV/EHUk eta sindikatuek 2003an sinatu zuten Jazarpena Prebenitzeko eta Jazarpen Kexak Konpontzeko Hitzarmenari buruz. 
  • Lan horren emaitza gisa, 2014ko ekainaren 9an, laneko jazarpen salaketei buruzko Erabaki berri bat lortu zen. Gobernu Kontseiluak berretsi egin zuen 2014ko uztailaren 10eko bileran eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu zen, 2014ko abuztuaren 27an.

11.2. Unibertsitate egituraren garapena
11.2.1. Estatutuen eta arautegien garapena amaitzea.

  • Ikasturte honetan, ikastegi baten arautegia aldatu da, 5 sailen arautegiak onartu dira eta Miguel Unamuno Ikastetxe Nagusiaren arautegia onartu da. Gainera, UPV/EHUko ikerketa eta irakaskuntza praktikarako etika organoen arautegia onartu eta UPV/EHUko jabetza intelektualaren eta industria jabetza araubideari buruzko arautegia aldatu da.

11.2.2. UPV/EHUko ikastegien egitura berrantolatzeko prozedura abian jartzea.

  • 2014ko maiatzaren 28an, UPV/EHUko ikastegiak berrantolatzeko txostenaren zirriborroa aurkeztu zen, hiru campusetan, eta epe bat zabaldu zen –uztailaren 7ra arte– unibertsitateko kideen ekarpenak jasotzeko. 2014ko uztailaren 24an, proposamena aurkeztu zen, Gobernu Kontseiluan izapidetzeko 2014ko azken lauhilekoan.

11.3. Gardentasuna eta kontuak ematea
11.3.1. Taula Ofizial Elektronikoa martxan jartzea.

  • Ezin izan dugu egin 2013/2014 ikasturtean.

11.4. Barne eta kanpo komunikazioa
11.4.1. EHU tipografia korporatiboa ezartzea.

  •  EHU tipografia korporatiboa ezarri eta bertsio berriak sortu ditugu.

11.4.2. UPV/EHUko webgunea eta intraneta berriz diseinatzea.

  • Amaitzen ari gara egungo atarien migrazioa Liferay ingurune berrira; atarien % 90ren migrazioa burutu da jada.

11.4.3. Campusa on-line aldizkaria sortu eta martxan jartzea.

  •  Campusa on-line aldizkaria sortu dugu, eta abenduan jarriko da martxan.

11.4.4. "UPV/EHUko sare sozialen erabilera eta estilo gidaliburua" lantzea.

  • UPV/EHUko sare sozialen erabilera eta estilo gidaliburua sortu dugu.

11.5. Gastuaren kontrol eraginkor eta efizientea
11.5.1. UPV/EHUko Kontabilitate Analitikoko lehen datuak lortzea.

  • Aurrera egin dugu akordio ereduaren pertsonalizazio prozesuan, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak egin dituen aldaketen bitartez. Urte amaieran, lehen emaitzak lortuko ditugu, datuen karga egin ondoren.

11.5.2. UPV/EHUko eraikinen eragingarritasun energetikoa hobetzeko eta hornidura eta funtzionamendu gastuak murrizteko plana.

  • Ikuskaritza energetikoak egin dira hiru campusetan. Gipuzkoan, amaitu dira jada Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Zuzenbide Fakultatean, Unibertsitate Eskola Politeknikoan eta Kimika Fakultatean egin diren ikuskaritzak, eta martxan daude Arkitektura Eskolan eta Informatika Fakultatean. Araban, aurreikuspenen arabera, 2014ko urrian amaituko dira campuseko eraikin guztietan martxan jarri diren ikuskaritza energetikoak.
  • Aurreko urteetako lan ildoari jarraituz, eraikinetako argiak berritzen eta eragingarritasun handiagokoak jartzen ari gara, eta korridoreetako eta gune komunetako argiteria sektoreka antolatzen, egokitu beharreko guneen argiztapen maila aztertu ondoren.
  • Era berean, presentzia detektagailuak ipini ditugu, argiteria pizteko sistema kontrolatzeko Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan eta Zuzenbide Fakultatean.

11.6. Finantzazio eredu iraunkorra
11.6.1. Eusko Jaurlaritzari laguntzea Unibertsitate Plan berriaren zirriborroa egiten.

  • Maiatzean, lehen bilera egin genuen Eusko Jaurlaritzarekin, 2015-2018 Unibertsitate Plan berriaren lanketa aztertzeko. Gaur egungo planak bere indarraldiaren lehen erdian izan dituen emaitzak baloratu eta plan berriaren helburuak eta erronkak ezarri ziren.


 

12. programa. Campusetako bizitza

12.1. Campus anitzeko eredua
12.1.1. UPV/EHUren campus anitzeko eredua garatzen jarraitzea.

  • Hiru campusetan, Campuseko Batzarren eta haien batzorde delegatuen eraketa egokitu da, Arautegi berrien arabera.
  • Gipuzkoako Campusean, ikastegietan ikasleen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak (biurtekoak) egin ondoren, Campuseko Batzarreko eta haren batzordeetako kide guztien aukeraketa amaitu da, Arautegi berriaren arabera. Era berean, batzorde bat sortu dugu campuseko guneak alokatzeko Arautegia berritu eta bateratzeko.

12.2. Campusen garapena
12.2.1. Urte Anitzeko Inbertsio Plana (2011-2015) betearaztea.
 Arabako Campusa:

  • - Gizarte eta Giza Zientzien Ikergunea eraikitzea: Eraikuntza 2012ko irailean hasi zen, lanak 21 hilabeteko epean amaitzeko aurreikuspenarekin. 2014ko uztailean, eraikinaren Onarpen Akta sinatu da.
  • - Ikasgelategia handitzea: Oinarrizko Proiektua idatzi eta Unibertsitate Konplexua II. fasearen 5. Plan Bereziaren 3. aldaketa izapidetu eta onartu da Gasteizko Udalean. Horrekin batera, udalak behin betiko onartu du Gasteizko udalerriko HAPOn egin den aldaketa xehakatua, 5. BEPB Unibertsitate Konplexua II. fasearen kudeaketari buruzkoa.

 Bizkaiko Campusa:

  • - Leioa Erandioko campuseko Ekialdeko aparkalekuaren funtzionamenduaren jarraipena.

 Gipuzkoako Campusa:

  • - Prestakuntzarako eta Berrikuntzarako Erabilera Anitzeko Zentroa: 2012ko azaroaren 26an, Gipuzkoako Campuseko Prestakuntzarako eta Berrikuntzarako Erabilera Anitzeko Zentroaren exekuzio lanak esleitu ziren, eta eraikuntza lanak 2013ko urtarrilaren 31n hasi ziren. Eraikuntza lanak martxan daude, eta 2014ko azaroan amaituko dira, aurreikuspenen arabera.
  • - Fatxadak: Psikologia Fakultatearen eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen fatxadak berritzeko proiektua idatzi da.

12.2.2. Kanpo finantzazioko garapen planak betearaztea.
 Bizkaiko Campusa:

  • - Animaliategia Handitzeko obren jarraipena. Obrak 2014ko abenduan amaituko dira, aurreikuspenen arabera.
  • - Maria Goiri Animalia Bioteknologia Zentroaren obren jarraipena. 2014ko irailean amaitua.
  • - Martina Casiano Plataforma Zientifiko-Teknologikoaren obren jarraipena. 2014ko irailean amaitua.
  • - Biofisika Institutuaren obren jarraipena. 2014ko otsailean amaitua. Instalazioak prestatzea.

12.2.3. Enpresa mintegien funtzionamendua bultzatzea.
 Arabako Campusa:

  • - 2013ko urrian, deialdira aurkeztutako 5 proiektuen entrega akta izenpetu zen. Inkubazio eremuan, bi enpresa kokatu ziren: Baigene SL eta Un-Diet Unidad de Salud alimentaria / Elikadura Osasuneko Unitatea SL. Bi proiektuak urtebetez egon dira martxan, eta luzapen aukera izan dute, dagokion proiektua aurkeztuta eta Batzordearen onespenez.
  • - Aurre-inkubazio eremuan, Nutriaktive, NA+HA eta Varep proiektuak kokatu ziren, 6 hilabetez. 2014ko apirilean, beren egonaldiak amaitu ondoren, Nutriaktive eta i+Med (NA+HA proiektuaren luzapena) proiektuek inkubazio atalera igarotzeko eskaera egin zuten. i+Med-ren eskaria onartuta, proiektua enpresa bihurtu zen (i+Med Koop. S. Txikia), 2014ko ekainean. Gainera, enpresa honi baimena eman zaio Lascaray Ikerguneko ikerketa gune komunak erabiltzeko.

 Bizkaiko Campusa:

  • - Ekintzaileen Ikasgela sortzea Portugaleteko Enpresa Mintegian (4-6 moduluko gune bat da, eskaeraren arabera egokitu daitekeena, eta aldez aurreko inkubazioa behar duten enpresa proiektuak hartzeko asmoa duena). Enpresekiko topaketak antolatzea (mintegietako enpresen arteko topaguneak, proposamenak trukatu eta enpresa aliantzak egiteko. 4 topaketa antolatu dira ikasturtean zehar, eta bilkura orokor bat martxoan. Gainera, tailerrak eta hitzaldiak antolatu dira hainbat gairi buruz: Enpresa Txiki eta Ertainen partaidetza Horizon 2020 programan, inbertitzaile txikiek finantzazioa eskuratzeko aukera eta enpresa proiektu berrien aurkezpena). Mintegietako jarduerak ezin hobeki koordinatuta daude. Zitek Portugaleteren ardurak dira Campusean kultura ekintzailea sustatzea eta intentsitate teknologiko txikiagoko proiektu berritzaileak bultzatzea. Gainera, merkatura irteteko lehen fasean dauden oinarri teknologikoko enpresak hartzeko politika betetzen du. Bestetik, Zitek Leioa eta Zitek Bilbo mintegien eginkizuna da talentuak erakarri eta atxikitzea, ikerketa proiektuen inkubazioaren bidez.

 Gipuzkoako Campusa:

  • - BIC-Berrilanekin eginiko hitzarmenaren bidez, spin-off edo enpresa mintegiak sortzen jarraitzen dugu.
  • - Laborde sariaren diru laguntzarekin jarraitu dugu.

12.2.4. Eraikinen irisgarritasuna hobetzea.

  • Arabako Campusa: Campuseko Irisgarritasun Planaren bidez, ikastegien sarbide nagusiak hobetzen jarraitu dugu (eskudelak ipintzea, ate automatikoak, ateen noranzkoa aldatzea, sartzeko arrapalak hobetzea…). Gainera, Irakasleen Unibertsitate Eskolako komunak berritu dira, ezgaitasunak dituzten pertsonen beharretara egokitzeko. Bestetik, ekimen puntualagoak egin ditugu, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzuarekin koordinatuta: hala nola ezgaitasunak dituzten pertsonentzako ebakuazio aulkiak eskuratzea.
  • Bizkaiko Campusa: Miguel Unamuno Ikastetxe Nagusian, igogailu berriak jarri dira, ezgaitasunak dituzten pertsonek behar dituzten gutxieneko neurrietara egokituak. Zientzia eta Teknologia Fakultatean, sarrerako atea aldatu da. Leioa-Erandio gunean, sarrera nagusia egokitu da, espaloiak eta zebrabideak maila berean jarriz, aintzat harturik irisgarritasun irizpideak.
  • Gipuzkoako Campusa: hobekuntzak egin dira campuseko hainbat eraikinetako sarbideetan. Besteak beste, urbanizazioa hobetzeko lanak: argiztapen maila handitu da Unamuno Plazako igarobide zonetan eta Korta Zentroaren inguruan, ikusgarritasun maila hobetu da Oñati Plazako eskaileretan eta eskudelak ipini dira Informatika Fakultateko sarbideetan. Eraikinen barrualdeari dagokionez, aldaketak egin dira Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko atezaintzan, arreta egokia emateko mugikortasun arazoak dituzten pertsonei. Eskola Politeknikoan, komun eremu bat egokitu da, aulki gurpildunen erabilera errazteko, eta alarma/dei sistemak instalatu dira komun egokitu batean.

12.2.5 Campusetako irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa Europako Unibertsitate Eremura egokitzen laguntzea.

  • Hiru campusetan, ikastegiei zuzendutako deialdien bitartez, ekipamendu informatikoa hobetzeari ekin diogu (software eta hardware), baita ikasgeletako, mintegietako eta laborategietako ikus-entzunezko sistema egokitzeari ere. Laborategiko irakaskuntza ekipamendua erosi dugu hainbat ikastegitarako, irakaskuntza praktikoa eta eraginkorra bermatzeko, titulu berrien beharren arabera. Gainera, ekipamendu espezifikoa erosi da Fisioterapiako Gradu berrian erabiltzeko, eta Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza arduratzen da haren kudeaketaz.
  • Campusetako kalitate zuzendaritzek bultzada eman diote EHUNDU programari, jarraipen eta ebaluazio mailan.
  • Arabako Campusean, 2012-14 eta 2013-15 epeetan lurralde horretan garatu beharreko 8 Hezkuntza Berrikuntzarako Proiekturen jarraipena egin da. Unibertsitate Irakasleentzako Prestakuntza Programako ikastaroen bi deialdi egin dira: 19 ikastaro eskaini dira guztira, aurrez aurrekoak nahiz urrutikoak (on-line), Arabako Campuseko irakasle eta ikertzaileen gaitasunak eta kualifikazioa hobetzeko. ERAGIN programaren 5. edizioan (Irakaskuntzarako Metodologia Aktiboetan Irakasleak Prestatzeko Programa), Arabako Campuseko irakasleek Kasuaren metodologia, arazoetan oinarritutako ikaskuntza edo lankidetza ikaskuntza eta proiektuetan oinarritua tailerrean parte hartu dute. 11 eta 13 parte-hartzaile izan dira ERAGIN 4. eta 5. edizioetan, hurrenez hurren. 
  • Bizkaiko Campusean, handitze lanak egin dira Medikuntza eta Odontologia Fakultatean eta Erizaintzako Unibertsitate Eskolan. Lan hauei esker, laborategiak egokitu ditugu Fisioterapiako graduaren beharrei erantzuteko eta zabaldu egin ditugu Medikuntzako gradurako eta Erizaintzako gradurako instalazioak. Gainera, egokitzapen lanak egin dira Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, martxan jartzeko Fisioterapiako graduko laborategiak.
  • Gipuzkoako Campusean, ikastegiei zuzendutako deialdien bitartez, ekipamendu informatikoa hobetu dugu (software eta hardware), baita ikasgeletako, mintegietako eta laborategietako ikus-entzunezko sistema ere. Laborategiko irakaskuntza ekipamendua erosi dugu hainbat ikastegitarako, irakaskuntza praktikoa eta eraginkorra bermatzeko, titulu berrien beharren arabera. Bestetik, Campusetik, gune bat sortu eta prestatu da Master eta Doktorego Eskolarako lan egiten duten Administrazio eta Zerbitzuetako langile guztiak elkartzeko (orain arte sakabanatuta egon dira campuseko hainbat ikastegitan).

12.2.6. Harremanetan jartzea tokiko eta lurraldeko erakundeekin lankidetza proiektuak sortzeko.

  • Arabako Campusean,  hitzarmen bat sinatu dugu Arabako Foru Aldundiarekin campusean kultur jarduerak, batzarrak… bultzatu eta finantzatzeko; hitzarmen bat, Giza Zientziak titulua emateko (Vital Fundazioarekin eginiko hitzarmen baten bidez ere finantzatua); eta akordio bat, campuseko Gazte Informaziorako Gunea sendotzeko. Gasteizko Udalak, bestetik, unibertsitateko kideen artean ariketa fisikoa bultzatzeko ekimenean parte hartu du, haien eskura jarriz hainbat kirol gune eta instalazio. Gainera, Cortada Laburmetraien Jaialdian lagundu du, eta lankidetza hitzarmen bat egin da ekintzailetza bultzatzeko. Kirol alorrean jarraituz, lankidetza hitzarmenak egin ditugu hiriko hogei bat gimnasiorekin, abantailak lortzeko unibertsitateko kideentzat. Azkenik, lankidetza hitzarmen bat izenpetu da Arabako Foru Aldundiarekin, Arabako nekazaritza-elikadura sektorea indartu eta unibertsitateko kideek martxan jarritako proiektu berritzaileak sustatzeko.
  • Bizkaiko Campusean, 9 lankidetza hitzarmen egin dira tokiko eta lurraldeko erakundeekin, lankidetza proiektuak bultzatzeko. Batzarreko Batzorde Iraunkorrak onartu dituen hitzarmen horiek hainbat erakunderekin egin dira: Bilboko eta Leioako Udalak, Foru Aldundia eta Estatuko Administrazioko Ministerioak. Hitzarmen hauek hainbat jardun lerro barne hartu dituzte: kultura ekintzailearen hedapena; esku-hartze artistikoak Bilboko merkataritza eremuetan; entzumen ezgaitasunen aurrean gizartea sentsibilizatzeko lankidetza, kultur jardueren bitartez; eta abar. Gainera, ikasturte honetan zehar, Leioako Udalarekin izenpetutako lankidetzarako oinarrizko hitzarmenari esker, Unibertsitatea herritarrengana are gehiago hurbiltzeko jarduerak egin dira. 
  • Gipuzkoako Campusean, hainbat hitzarmen onartu dira, Campuseko Batzarraren bitartez: Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolaren eta Paueko Unibertsitatearen arteko hitzarmena; UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren artekoa; Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artekoa; eta Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren artekoa.
  • Gobernu Kontseiluak, bestetik, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak bultzatu dituen hitzarmen hauek onartu ditu:
    • - UPV/EHUren eta Donostiako Udalaren arteko bi hitzarmen.
    • - UPV/EHUren eta Universidad Federal de Rio Grande del Norteren (Brasil) arteko hitzarmena.
    • - Arkitektura Sailaren eta Zarauzko Udalaren arteko hitzarmena.
    • - UPV/EHUren eta Donostia 2016 Fundazioaren arteko hitzarmena.
  • Horrez gainera, bilerak egin ditugu Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariekin, elkarlanean aritzeko gain jakin batzuetan (mugikortasunean, adibidez).

12.3. Unibertsitate ostatua
12.3.1. Unibertsitate egoitzetako plaza kopurua handitzea.

  • Arabako Campusean, jarraipena eman diogu Santa Maria Katedrala Fundazioarekin dugun lankidetzari, kuantitatiboki eta kualitatiboki handitzeko haren gazte eta erromesen aterpeak unibertsitateko kideei eta campusak antolatutako jardueretan parte hartzen duten pertsonei eskaintzen dien alojamendu eskaintza.
  • Bizkaiko Campusean, harremanak izan ditugu ikastegietatik hurbil dauden egoitzekin, haien eskaintza hurbiletik ezagutu eta harreman estuagoak ezartzen ahalegintzeko.
  • Gipuzkoako Campusean, campuseko Unibertsitate Egoitzak eskaintzen duen ostatu zerbitzuaren jarraipena egin dugu, eta bereziki erreparatu diegu egonaldi laburreko ikertzaile bisitarien alojamendu beharrei. 

12.3.2. Alokairuko unibertsitate ostatu eskaintza handitzea.

  • UPV/EHUk alokairuko ostatu eskaintzaren datu-base bat sortu du. Hiru campusetako ikasleentzako OSTATU zerbitzuaren bidez eskura daiteke.

12.3.3. Etxebizitza solidarioen eskaintza handitzea.

  • Arabako Campusean, hainbat ekintza jarri dira martxan ikasleak pertsona adindunen etxeetan kokatzeko programa bultzatzeko.
  • Bizkaiko Campusean, plaza kopurua handitu da (35etik 45era) Bilboko udal Etxebizitza Solidarioetan.

12.4. Iraunkortasuna eta ingurumena
12.4.1. Garraio iraunkorra bultzatzea.

  • Bizikleten aparkaleku kopurua handitzea hiru campusetan, ikastegien eta ikasgelategien inguruetan. Arabako Campusean, ikastegi guztiek bizikleta aparkalekuak dituzte, eta handitu egin dugu aparkaleku kopurua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatearen inguruan.
  •  "Ibilgailua partekatu" programaren jarraipena.
  • Bizkaiko Campusean, harremanak izan ditugu garraio iraunkorreko enpresekin, aktiboki parte hartu dugu Europako mugikortasun astean, eta erabiltzaile askoko ibilgailuen aparkamendu programa espezifikoarekin jarraitu dugu. Gainera, Aparka proiektua jarri da martxan, bizikletentzako aparkaleku seguru eta konektatua ezartzeko.
  • Gipuzkoako Campusean, unibertsitateko kideentzako ikastaro irekien eskaintzaren barnean, "Zure bizikleta konpontzea" ikastaroa eskaini digu 2013/2014 ikasturtean. Bestetik, Donostiako Udalak martxan jarri duen udal bizikleten sistemako bi geltoki ipini dira campus inguruetan.

12.4.2. Aurrerapausoak egitea energia aurrezpenean (eko-kudeaketa, ingurumen kudeaketa).

  • Arabako Campusa: Ikuskaritza energetikoak egiten ari gara Arabako Campuseko eraikin guztietan, eta 2014ko urrian amaitzea aurreikusten dugu. Instalazio fotovoltaiko bat ipini da Gizarte eta Giza Zientzien Ikergune berrian. Gainera, aurreko urteetako lan ildoari jarraituz, argiteria berritzen ari gara Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta Farmazia Fakultatean, eragingarritasun handiagoko argiak ipintzeko hainbat lokal eta ikasgelatan, eta korridoreetako eta gune komunetako argiak sektoreka antolatzen, egokitu beharreko argiteriaren aldez aurreko azterlan bat egin ondoren. Unibertsitate zerbitzurako egokia ez den informatikako materiala dohainik besterentzeko espedientearen emaitza gisa (2013ko martxoaren 6ko gerentearen erabaki bidez abiarazitako espedientea), 135 ordenagailu eman zaizkie onura publikoko elkarte edo fundazioei. Azkenik, Arabako Campuseko Errektoreordetzak bere Ekoscan ziurtagiria berritu du.
  •  Bizkaiko Campusa: Besteak beste, toner erabilera murrizteko helburua bete dugu (% 66,6ko murrizketa) eta A3 paperaren kontsumoa murriztekoa (% 62,5). Erabiltzen dugun paperaren % 100 birziklatua da. Diru laguntzak eman zaizkie ikastegiei ingurumen kudeaketako sistemak ezarri eta ziurtatzeko: Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Irakasleen Unibertsitate Eskola, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Esperientzia Gelak.
  • Gainera, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak Affordable and Adaptable Buildings through Energy Efficient Retrofitting europar proiektuan parte hartzen jarraitzen du.  Proiektu horren testuinguruan, jarduera planaren arabera, sentsorizazio sistema bat instalatu dugu Errektoregoaren eraikinean 2013/2014 ikasturtean zehar, hainbat ingurumen parametro monitorizatzeko helburuarekin.
  • Gipuzkoako Campusa: Ekoscan araua campuseko ikastegietan ezartzeko prozesuarekin jarraitzen dugu. Ekoscan plus ziurtagiria lortu duten ikastegiez gainera (Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Eskola Politeknikoa, Errektoreordetza, Ikasgelategia), beren hurrengo ziurtagiriei begira lanean ari dira Irakasleen Unibertsitate Eskola eta Psikologia Fakultatea. Zuzenbide Fakultateak eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak era ziurtagiria lortu dute.  Korta eta Carlos Santamaria eraikinak akreditazio prozesuan daude. Amaitu egin dira Irakasleen Unibertsitate Eskolako, Zuzenbide Fakultateko, Eskola Politeknikoko eta Kimika Fakultateko ikuskaritza energetikoak, eta abian dira Arkitektura Goi Eskola Teknikoarena eta Informatika Fakultatearena. Bestetik, ekimen bat jarri da martxan ikasleekin edari makinetako plastikozko ontzien erabilera murrizteko. Amaitzeko, laugarren edukiontzia ipini da Gipuzkoako Campusean, eta haren inguruko sentsibilizazio jarduerak egin dira jangela eta kafetegi zerbitzuen esleipendunen artean. 

12.4.3. Erakundeekin elkarlanean jardutea garraio publikoa hobetzeko eta garraiobide alternatiboen erabilera bultzatzea.

  • Arabako Campusean, mugikortasun azterlanaren eta Gasteizko autobus geltokia lekuz aldatzeak campuserako garraio publikoan dituen eraginei buruzko txostenaren garapen gisa, hartu-emanak izan ditugu Arabako Foru Aldundiarekin, Gasteizko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, campuseko gaur egungo geltokiak mantentzeko, Bilbotik datorren garraioari dagokionez, honako helburu honekin: iraunkortasun handiagoa lortzea unibertsitate jarduerak eragiten dituen joan-etorrietan.
  • Bizkaiko Campusean, bilerak egin ditugu aldian behin Bizkaiko Foru Aldundiarekin, autobus lineak hobetu eta egokitzeko xedearekin. 
  • Gipuzkoako Campusean, harremanetan jarraitzen dugu Donostiako Udalarekin eta Foru Aldundiarekin, campusera doan garraio publikoa hobetzeko helburuarekin. Besteak beste, Garraio Agintaritza - Foru Aldundiaren laguntzaz, campusean garraio publikoko MUGI txartela kargatzeko aukera aztertu da (Ikasgelategian eta Arkitektura Eskolan, zehazki).
  • 12.5. Ikasleentzako topaguneak

12.5.1. Ikasletxeak proiektua garatzea.

  • 2014ko otsailaren 20an, lehen Ikasletxea inauguratu zen, ikasleek diseinatu eta kudeatutako topagune bat. Campuseko Errektoreordetzak bultzada eman die proiektu hau zabaltzeko helburua duten ekimenei.
  • Arabako Campusean, proiektu honen berri eman zaio campuseko Ikasleen Kontseiluari, eta ikus-entzunezko tresneriaz hornitu da Unibertsitate Pabiloia, kultur gune hori hobetu eta egokitzeko.
  • Gipuzkoako Campusean, 35 m2-ko gela bat egokitu da Ikasletxe gisa, Carlos Santamaria Eraikinean, Gipuzkoako Campuseko Ikasleen Kontseiluarekin elkarlanean. 

12.5.2. Campusetako azpiegiturak hobetzea.

  • Arabako Campusean, ikastegietan eginiko berritze, zabaltze eta hobetze lanez gainera, IKD kultura sustatzeko asmoarekin, hainbat gune hornitu dira ikaskuntzako metodologia aktiboen erabilera eta ikasleen lan praktikoak eta taldekakoak errazteko. Alde horretatik, besteak beste, lanean ari gara eremu berri baten egokitzapenean Ingeniaritza Unibertsitate Eskolan, hainbat lan aretoren erreforman Koldo Mitxelena Liburutegian, eta kanpoko aisia gunearen hobekuntzan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean.
  • Bizkaiko Campusean, liburutegiaren eraikinean, sarbide libreko informatika gela berri bat jarri da martxan, ekipamendu berriarekin eta gela berritu batean.
  • Bestetik, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren egoitza berriaren proiektua idatzi da, bulegoaren zerbitzua eta erabiltzaileen arreta hobetzeko helburuarekin.
  • Leioa-Erandio Gunean, zerbitzu berriak jarri dira abian unibertsitateko kideentzat: hala nola autoeskola bat eta supermerkatu bat. Gainera, unibertsitateko kideei eskainitako zerbitzuen irismena hobetzeko xedearekin, bi gune egokitu dira Bizkaiko Campusean Psikologia Aplikatuko Zerbitzuarentzat (Sarrikon eta Leioan).
  • Gipuzkoako Campusean, Carlos Santamaria Zentroko Liburutegia larunbat goizetan irekitzeko erabakia hartu da. 
  • Campuseko hainbat ikastegitan, ikasleen topaketarako lekuak egokitu dira: Zuzenbide Fakultatea, Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Unibertsitate Eskola Politekniko, etab.