Informazioaren Segurtasun eta DBLOren batzordea

Batzordekideen izendapena idazkari nagusiak egingo ditu eta idazkariak ere izendatuko ditu. Osaera idazkari nagusiak aldatu ahal izango du. Bileretan parte hartzea besterenganaezina izango da, batzordeburuak dei egindako gonbidatuak bertan daitezkeelarik.

Osaera

1.– UPV/EHUren Informazioaren Segurtasun eta DBLOren batzordeak honako osaera hau izango du:

  • Informazio segurtasuneko arduraduna izango da batzordeburua UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bidez eta UPV/EHUren segurtasunaren arduradun gisa.
  • Idazkaritza Nagusiaren burua.
  • IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.
  • Segurtasunaren arduraduna (DBLO).
  • Idazkaritza Nagusiko teknikari bat.

2.– Honako eginkizun hauek izango ditu UPV/EHUren Informazioaren Segurtasun eta DBLOren
batzordea
k:

  • Artikulatu eta burutu administrazioa modernizatzeko planak, UPV/EHUren informazio segurtasunaren hobekuntzaren inguruan.
  • Bermatu informazio segurtasunaren, oro har, eta, zehazkiago, datu pertsonalen arlo ekintzetan sor litezkeen desbideraketak behar bezala identifikatu eta zuzen daitezela.
  • Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa informazio segurtasunaren hobekuntzaren inguruan egindako ekintzan emaitzei dagokienean.
  • Bermatu informazio segurtasunaren arloan indarren legokeen legeria bete dadila eta, zehazkiago, datuak babesteko lege organikoa eta segurtasunerako eskema nazionala behar bezalako bete daitezen.
  • Laboratu, informazio segurtasunaren arloan diren politikak eta arautegiak garatzeko hartu beharreko segurtasun prozedura eta jarraibide teknikoak.
  • Jarraipena egin ezarritako segurtasun neurrien betetze mailari orokorrean eta, espezifikoki, UPV/EHUren datuen babeserako arautegia, atzemandako arau hausteak administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboari jakinaraziz.
  • Jarraipena egin, datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatzeko eskaerei, bai eta egin litezkeen balorazioen inpugnazioei eta adostasun baliogabetzeei ere.
  • Gainbegiratu segurtasun gorabeheren gestioa, horiek erregistratu, ebatzi eta balioets daitezela bermatuz.
  • UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.