Klaustroko Estatutuen Batzordea

Klaustroko Estatutuen Batzordea Klaustroko batzorde delegatua da,burua errektorea izango da, edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeko kide izango dira: idazkari nagusia (bera izango da batzordeko idazkaria); irakasle eta ikertzaile iraunkor doktoreen lau ordezkari; irakasle eta ikertzaile iraunkor ez-doktoreen ordezkari bat; gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat; ikasleen bi ordezkari; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen bi ordezkari; guztiak bakoitza bere kidegoko kideen artetik aukeratua.

Batzorde honen eginkizunak dira: Estatutuak aldatzeko proiektuak osatzea edo horiei buruzko irizpena ematea; Klaustroaren Funtzionamendurako Arautegia osatzea edo arautegi hori aldatzeko proposamena egitea; Aldezlearen Funtzionamenduari buruzko Arautegirako proiektua osatzea edo hari buruzko iritzia ematea; Klaustroak edo errektorea agindutako gainontzekoak.

Osaera