Non ikus dezaket errolda?
Nola jakin dezaket hautesle erroldan nagoen?
Errolda azaroaren 5ean argitaratuko da ikastegi guztietako iragarki oholetan eta bertan egongo da abenduaren 10era arte. Hortaz, errolda zauden ala ez jakiteko lehenengo modua zeure ikastegira (zeuk ikasteko erabili edo adskribatu zaizunera) joatea da.
Ikasleek GAURren bidez ere kontsultatu ahal izango dute errolda. Zein bere datuak egiaztatu ondoren, ezkerreko zutabean aukera berri bat dutela ikusiko dute: "Errolda", eta horren azpian "Klaustrorako hauteskundeak – Errolda" eta "Ikastegiko Batzarrerako hauteskundeak – Errolda" azpiatalak (ikusi irudia). Aukera honen gainean klik eginez, norberaren erroldako datuak ageriko dira. Azkenik, inpugnazio formulario bat eskuratzeko aukera ere ageri da aplikazioan, datuak ez badira zuzenak edo aplikazioak mezu hau erakusten badizu: "ez dago errolda-daturik 2013-2014 ikasturtean"
Nahiz eta datuak web orrian kontsultatu ahal izan, erroldak ez dira inoiz ere hor agertuko.
Zer egingo dut erroldan ez banago?
Erroldan egoteko baldintzak betetzen ditudala jakinda, bertan agertzen ez banaiz, INPUGNAZIO BAT AURKEZTEA da konpontzeko modu bakarra.
Nola aurkezten da inpugnazio bat?
Inpugnazioa idatziz aurkeztu behar da, astelehenaz, azaroaren 11ko 12.00ak baino lehen Erregistro Orokorreko edozein bulegotan edo, kasuan kasu, web-eko formulario bidez, Hauteskunde Batzorde Nagusiko buruari zuzenduta.
Web orriko formularioa aukeratuz gero, Idazkaritza Nagusiak erregistratuko du formularioa. Horretarako, helbide elektroniko bat eskainiko da.
Web bidezko formularioa erabiliz gero, aplikazioan ohar bat azaltzen da mezua ondo bidali dela esateko. Horrelako oharrik jasotzen ez baduzu, Idazkaritza Nagusiarekin jarri harremanetan idana.hauteskundeak@ehu.es posta elektronikoaren bidez edo, bestela, inpugnazio bat aurkeztu erregistroko bulego batean.
Formularioa betetzeko klikatu hemen: FORMULARIO
Hauteskunde Batzorde Nagusiak egiaztatuko ditu erroldetan egindako zuzenketak, eta okerrik edo hutsik antzemanez gero, zuzendu eta inpugnazioak ebatziko ditu. Horretarako, ikastegiko eta campuseko hauteskunde batzordeek inpugnazioei buruzko txostena egin eta erabakia, proposamenarekin batera, Hauteskunde Batzorde Nagusiari igorriko dio, hark behin betiko erroldak aldarrika ditzan 2013ko azaroaren 13an.
Errolda behin betiko aldarrikatuta, ez da zuzenketarik egiteko aukerarik.
Behin betiko zerrendekin batera klaustroko ordezkarien banaketa zehaztuko da.