idazkaritza-nagusia_prestakuntza-programetako-ziurtagiriak

UPV/EHUko prestakuntza programetako ziurtagiriak eskatzeko jarraibideak

Prestakuntza programetan parte hartu dutenek apirilaren 24ko 1493/2011 EDko bigarren xedapen gehigarrian zehaztutako ziurtagiria nahi badute, ZIURTAGIRIA ESKURATZEKO ESKABIDEA bete eta bekadun legez aritutako ikastegi, zerbitzu edo atalera bidali beharko dute.

Eskabideak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetan dauden erregistro nagusietako batean aurkeztu beharko dira edo UPV/EHUren 2002ko irailaren 26ko erabakian aipatzen den bulegoetako batean (EHAA, 2002ko urriaren 24koa); bestela, nahi izanez gero, 30/92 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan zehaztutakoari jarraituz ere aurkeztu ahal izango dira.

Hauxe da erregistroetako ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; urte osoko ostiraletan, udako lanaldian eta udaberriko eta neguko txandetan, berriz, 9:00etatik 13:00etara.