PRESENTACION

Aurkezpena

Enpresa Institutua - Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen berezko unibertsitate institutua da, ministro agindu bidez sortua, 1964ko azaroaren 12an. Zubiria Etxean du egoitza, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Sarrikoko campusean, Bilbon.

Enpresa Institutuak unibertsitate-irakasle doktoreak biltzen ditu, enpresa zuzendaritzako ikasketei lotutako sailetakoak, Enpresaren Ekonomian eta horren inguruko arloetan egindako aurrerapen zientifikoak enpresa dinamikara hurbiltzeko, eta baita unibertsitate eta enpresa munduen arteko benetako hurbilketa ahalbidetzeko ere.

Ikerketa zientifiko eta teknikoaz arduratzen da funtsean; graduondoko eta ikasketa espezializatuetako ikastaroen antolaketaz eta irakaskuntzaz, eta baita enpresa eta instituzioei Ekonomia Aplikatuaren arloko gaietan (Enpresen Antolakuntza, Kudeaketa eta Zuzendaritza; Finantza Ekonomia; Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerkuntza, etab.) aholkularitza teknikoa eskaintzeaz ere.

Harremanetarako

Enpresa Institutua - Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutua
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Lehendakari Aguirre Etorb., 83 (Bilbo)
Telefonoak: +34 94 601 3708 / 94 601 3709
Posta elektronikoa: mariacristina.aristegui@ehu.eus

Kokapen-mapa