Aurkezpena

Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra - Executive MBA (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko graduondoko titulua) Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) ematen da 1988/89 ikasturteaz geroztik. UPV/EHUko Enpresa Institutuak antolatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Enpresaren Ekonomia Ikertzeko eta Garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioak (FESIDE) babesten dute.

Babesleak:

Bizkaiko Foru Aldundia        FESIDE

 

Zergatik ikasi gure Masterra

Gaur egun, erakundeei arrakasta lortzen lagunduko dieten trebetasunak eta ezagutzak eskatzen ditu zuzendaritza-funtzioak. Lidergoa, ikuspegi estrategikoa, trebetasun analitikoa eta pentsamendu disruptiboa dira, besteak beste, Executive MBA masterrean sustatzen ditugun zuzendaritza-gaitasunak; zure ibilbide profesionalean eta zuzendaritzan hazten lagunduko dizuten gaitasunak dira.

Zure enpresan igo nahi baduzu, asmo handiagoko beste proiektu batzuetara jauzi egin nahi baduzu edo zeure negozioa sortu nahi baduzu, hauxe da zure Masterra.

 

6 arrazoi gure masterra ikasteko

 

1. Zure ibilbide profesionala bultzatzea

Hobetu zure trebetasunak, berritu zure tresnak eta ezagutu enpresa-munduko azken joerak, eta guztia ibilbide arrakastatsua duten irakasle eta profesional onenen eskutik.

 

 

 

2. Lidergoa

Executive MBA masterrak zure gaitasunak eta potentzial osoa garatzen lagunduko dizu, pertsonen eta erakundeen lidergo- eta kudeaketa-trebetasunak nabarmentzen dituen prestakuntzarekin.

 

 

 

3. Metodologia eta Programa

Metodologia berritzaile eta oso praktiko batekin lan egiten dugu, bai aurrez aurreko klaseetan bai on line irakaskuntza lagungarrian.

 

 

 

4. Esperientzia partekatua eta ‘Networking’

Gure Executive MBA masterra prestakuntza-programa bat baino gehiago da. Harreman, jardun eta garapen profesionaleko foro iraunkorra da.

 

 

 

5. Topaketak profesional eta enpresa arrakastatsuekin

Gure harreman-sare zabalari esker, erantzukizun goreneko lanpostuetan arrakasta duten profesionalek lehen pertsonan azalduko dizkigute haien esperientzia eta ezagutzak.

 

 

 

6. Itzulera maximoa lehiarik gabeko prezio batean

Unibertsitate publiko baten (UPV/EHU) barruan garatzen da, eta Unibertsitate horrek zure esku jartzen ditu bere baliabide guztiak.

Gainera, bere izaeragatik, ez du etekin ekonomikoa bilatzen, etekin soziala baizik. Horri guztiari esker, 5.400 euroko prezioan egin ahal izango da aparteko balioa duen eskaintza hau.

 

Gure ikasleen profila

Gure Executive MBA masterra zuzentzen zaie lan-esperientzia duten eta haien enpresa-ezagutzak, zuzendaritza-trebetasunak eta harreman pertsonalak hobetzeko eta kontrastatzeko interesa duten profesionalei, batez ere zuzendaritzako kideei.

Gure ikasleen askotariko profil akademikoei esker, eta ikasleak askotariko sektoreetakoak eta enpresetakoak direnez gero, ideien eta esperientzien trukea sustatzen duen benetako ikaskuntza-ekosistema garatzen da, eta horrek maila profesionalean hazteko aukera emango dizu.

%60 gizonak - %40 emakumeak - 12 batez besteko esperientzia profesional-urteak - 38 batez besteko adina

Gure Executive MBA masterra egin dutenek lan egiten duten enpresetako batzuk

Alkargo, Arteche, BBVA, Bizitegi, CAF, Danobat, EnerSys, Eroski, Euskaltel, Gestamp, Iberdrola, Ingeteam, Insertec, ITP Aero, Kutxabank, Lantegi Batuak, Matrici, Ner Group, Petronor, PKF Attest, Bilbao Port, Satlantis, Sener, Sidenor, Tecnalia, Velatia, Virtualware