Metodologia eta ebaluazioa

Metodologia

Plan akademikoaren xedea da zure potentziala ahalik eta gehien kanporatzeko eta zure ibilbide profesionalean beste urrats bat egiteko behar dituzun ezagutza eta tresna guztiak eskaintzea.

Ikasi enpresa-zuzendaritzaren, goi-zuzendaritzako erabakiak hartzearen eta arazo konplexuak konpontzearen oinarriak. Baliatu zuzendaritzako lider bihurtzeko eskura dituzun aukera guztiak.

Gure metodologia malguari eta praktikoari esker, ikasleek kudeaketa-teknikei buruzko ezagutzak eskura ditzakete eta zuzendaritza-gaitasunak eta -trebetasunak gara ditzakete.

Gure MBA masterrean alderdi hauek jorratzen dira:

  • Irakasleen eta ikasleen azalpenak, esperientzia guztien onurarako partekatzen dutenak.
  • Focus group.
  • Enpresa-simulazioko praktikak (business game eta role playing).
  • Kasuaren metodoa.
  • Topaketak izen handiko profesionalekin.
  • Bisitak enpresetara.
  • Enpresen sorrera, tutoretzapean.
  • Enpresa erreal baten plan estrategikoa.
  • Banako zein taldeko lanak egiteko tutoretza pertsonalizatua.
  • Jokabide, motibazio eta lidergoko diagnostiko pertsonalizatuak.
  • Ikasgelaz kanpoko team building jarduerak.
  • Lan-orientazio orokorra eta espezifikoa.

Ikasleek plataforma baten laguntza balia dezakete masterraren jarraipena egiteko.

 

Ebaluazioa

  • Programa akademikoaren modulu bakoitzean proposatzen diren lanak, banakakoak zein taldekakoak, eta Master Amaierako Lana (enpresa erreal baten plan estrategikoa).

  • Master presentzialaren atalean, saioen % 75era gutxienez bertaratu beharko da.