EXECUTIVE MBA - Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra

Maila handiko prestakuntza lehiarik gabeko prezio batean

Hiru hamarkada baino gehiago Euskadiko zuzendarien ibilbide profesionalak sustatzen

Executive MBA – Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterrak aukera paregabea eskaintzen dizu zure ibilbide profesionala sustatzeko eta aldatzeko.

Gure programak beharrezko tresnak emango dizkizu, zure zuzendaritza-trebetasunak eta -gaitasunak indartu eta garatzeko eta zure ibilbide profesionala ahalik eta eraginkortasun handienarekin bultzatzeko. Horrez gain, interes handieneko harreman profesionalen sare batean integratuko zaitu.

 

Ikusi zerk egiten gaituen BAKAR:

 

30 urte baino gehiago daramatzagu profesionalak transformatzen

Euskal enpresetan erantzukizun-karguak dituzten 1.200 zuzendaritzako kidek baino gehiagok egin dute Master hau.

 

Harreman-sare zabala eta egituratua

500 profesionalekin baino gehiagorekin networking-ean aritzea ahalbidetzen duen masterreko graduatuen elkarte bat dugu. Lan-poltsa, hitzaldiak eta askoz gehiago eskaintzen du.

 

Ikaslearen profila

Enpresa-prestakuntza eskuratu nahi duten eta haien ezagutzak eguneratu edo egiaztatu nahi dituzten profesional esperientziadunak.

 

Hautagaien hautespen zorrotza

Hautespen-prozesu zorrotza egiten dugu parte hartzen duten ikasleak berak programaren balio bat ere izan daitezen. Ezagutzaren trukea sustatzen dugu. 40 profesional ikasturteko eta batez beste 15 urteko esperientzia.

 

Kasu arrakastatsuak lehen pertsonan ezagutzea

Gure harreman-sare zabalari esker, erantzukizun handiko lanpostuetan arrakasta duten profesionalek lehen pertsonan azalduko dizkigute haien esperientzia eta ezagutzak.

 

Lehiarik gabeko prezioa

Unibertsitate publiko bat garenez gero, masterra kofinantzatuta dago. Zuk zati bat besterik ez duzu ordaintzen. Hori dela eta, oso prezio lehiakorrean berma diezazukegu kalitate handiko masterra.

 

Tokia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko).
Agirre lehendakaria, 83. 
48015 Bilbo

 

 

Profesional inspiratzaileak

Executive MBA masterreko gure ikasleen hazkunde profesionalerako historia inspiratzaileak.

Jaitsi masterraren katalogoa             Izena ematea

 

Jar zaitez harremanetan gurekin eta behar dituzun zehaztasunak emango dizkizugu

Jarri gurekin harremanetan eta azalpenak emango dizkizugu:

94 601 37 08
mbasarriko@ehu.eus

 

Edo zatoz guregana: 

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Bulegoak eraikina, 1. solairua, 68. bulegoa OC44
Agirre lehendakaria, 83 – 48015 Bilbo