Araudia

Barne Funtzionamendurako Erregelamendua

Barne Funtzionamendurako Erregelamendua EHUko Ikasle Kontseiluaren antolaketa eta barne-funtzionamendua arautzen dituen berezko araua da. Bertan arautzen dira, besteak beste, Kontseiluaren osaera eta organoak, bilkuren eta bozketen araubidea, Osoko Bilkuraren eta Batzorde Iraunkorraren funtzionamendua, Hauteskunde Batzordea, kide bakarreko organoak, Lehendakaritzarako hauteskundeak, Kontseiluaren arauak eta dokumentuak, etenaldi akademikoa, kanpo-ordezkaritza, gardentasuna eta ikasleriaren iritzia jasotzeko prozedurak. 

Erregelamendu honek unibertsitateko gainerako araudia garatu eta osatzen du. EHUko Ikasleen Araudiak Ikasle Kontseiluari bere barne-funtzionamendurako araubidea onartzeko ahalmena aitortzen dio, betiere Ikasleen Araudian eta indarrean dagoen gainerako araudian ezarritakoa errespetatuz. Barne Funtzionamendurako Erregelamendua onartzea eta aldatzea Ikasle Kontseiluaren Osoko Bilkurari dagokio. 

 

Arau-esparrua

Barne Funtzionamendurako Erregelamendua honako arau hauen esparruan interpretatu eta aplikatzen da, besteak beste: