Berrikuspen eta erreklamazio prozeduren barruan, azterketa zuzenduaren kopia eskuratzeko eskubidea duzu. Eskatu posta elektronikoz, irakasgaia, taldea, data eta eskuratu nahi den froga zein den adierazita.
Eskatzeko epe edo momentua:
- Behin irakasgaiaren behin-behineko kalifikazioa argitaratzen denean:
- Irakasgaiaren berrikuspenean.
- Behin-betiko aktan argitaratu ondorengo hiru egun naturalen baitan.
Kopia 3 egun naturalen baitan eman behar dizute; bestela, idaz ezaiozu dagokion Saileko zuzendariari eta berak eman beharko dizu, gutxienez, erreklamazioa aurkezteko epea amaitu baino hiru egun natural aurretik.
Kopia eman arte, ez da erreklamazioa aurkezteko dagoen 6 egun naturaleko epea martxan jarriko.
Kopia eman egin behar dizute, irakasleak egindako ohartxoak baldin badaude ere, baina ohartxook estali ditzakete, baldin eta horrek ez duen entregatu beharreko edukia aldatzen.
Zure posta korporatibora (@ikasle.ehu.eus) helarazi behar dute.
Kopia soilik berrikuspen- eta erreklamazio-prozeduretan erabil daiteke.
Irakasgaiko gainerako froga ebaluagarrien kopia ere eska dezakezu.
Ikasleen Arautegiko (IkAr) 2.34. art., Graduko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 18.2. art. eta UPV/EHUko Graduko eta Hezkuntza Berrikuntzako Errektoreordearen Instrukzioa, 2023ko abenduaren 22koa, Graduko ikasleriak ebaluazio-frogen kopia bat jasotzearen ingurukoa.