Elkarteentzako laguntzen araudia

Elkarteentzako laguntzen araudia deskargatu (pdf, 254 Kb)

UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren erabakia, ikasle kontseilu eta ikasle elkarteei laguntza kulturalak emateko araudiari buruzkoa

(2011ko urriaren 27ko Batzarrean onetsitakoa)
(2013ko maiatzaren 21ean aldatutakoa)

Justifikazioa

2011ko otsailaren 24an argitaratutako UPV/EHUren Estatutuek UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren funtzio gisa aitortzen du 20.2 artikuluaren c) atalean honako hau: "Kontseiluaren beraren aurrekontuaren banaketa erabakitzea, UPV/EHUren Aurrekontuan hala agertzen dena". Ikasle Kontseiluak konpromiso tinkoa du ikasle kontseiluen jarduera eta UPV/EHUko ikasleen artean elkartegintza bultzatzeko eta jarduerak garatzen laguntzeko. Ikasle Kontseiluaren konpromiso horren emaitza da urtero kultura jarduerak laguntzeko deialdia egitea.

Hala ere, gaur arte indarrean egon den araudia aldatzeko beharra ikusi da, gure Unibertsitatean elkarteen egonkortasuna eta autonomia bultzatzeko, baita UPV/EHUrekin haiek duten konpromisoa eta euskararen sustapena eta erakundearen barruko berdintasuna bultzatzeko ere. Horregatik, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko Batzarrak, 2011ko urriaren 27an, ikasle kontseilu eta elkarteetarako laguntzen araudi berria onetsi zuen. Horrez gain, ikasleen araudia ere onetsi da, UPV/EHUko ikasle elkarteak arautu dituena.

Urtebete geroago eta balantze positiboa egin ondoren, araudia entitate horien premia errealetara egokitzea beharrezkotzat jo da. Horregatik guztiagatik, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak honako hau erabaki du: 

I. ERANSKINA
UPV/EHUKO IKASLE KONTSEILUAREN ARAUDIA IKASLE ELKARTEEI LAGUNTZAK EMATEKO

Justifikazioa

2011ko otsailaren 24an argitaratutako UPV/EHUren Estatutuek UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren funtzio gisa aitortzen du 20.2 artikuluaren c) atalean honako hau: "Kontseiluaren beraren aurrekontuaren banaketa erabakitzea, UPV/EHUren Aurrekontuan hala agertzen dena". Horrez gain, 2012ko uztailaren 31n argitaratutako Ikasleen Arautegiak UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren funtzioak arautu zituen, eta "oro har unibertsitateko kideen kultura, arte eta kirol jarduerekiko interesa pizteko" eginkizuna esleitu zion, "horretara bideratutako lanak babestuz eta bultzatuz". Ikasle Kontseilu honek UPV/EHUren ikasleen elkartegintza sustatzeko konpromisoa du, baita haien jarduerak garatzen laguntzekoa ere. Konpromiso horren emaitza da urtero jarduerak laguntzeko deialdia egitea. Hala ere, gaur arte indarrean egon den araudia aldatzeko beharra ikusi zen, gure Unibertsitatean elkarteen egonkortasuna eta autonomia bultzatzeko, baita UPV/EHUrekin haiek duten konpromisoa eta euskararen sustapena eta erakundearen barruko berdintasuna bultzatzeko ere. Horregatik, laguntzak emateko orduan baremazio irizpide bat ezartzeko beharra ikusi da.

2011ko urrian araudiaren lehenengo zirriborroa aurkeztu zen, eta zentroetako ikasle kontseiluek eta ikasle elkarteek zuzenketak aurkezteko aukera izan zuten. Aurkeztutako zuzenketak aztertu eta eztabaidatu ondoren, 2011ko urriaren 27an onetsi zen arautegia, eta urtero berrikusteko konpromisoa hartu zen. Hala, 2013ko apirilean alegazioak aurkezteko epea ireki zen, aipatutako entitateentzat. Aztertu eta eztabaidatu ondoren, arautegi hau onetsi zen.

1. artikulua.- Deialdiaren xedea

1. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak modu bereizian onetsiko du ikasle elkarteen jardueretara bideratuko duen aurrekontuko ehunekoa.

2. Araudi honen ondorioei dagokienez, ikaskuntza akademikoa, kultura eta/edo unibertsitate hedapena osatzen duen edozein jarduera proiektu aurkeztu ahalko da; prestakuntza ikastaroak ez dira multzo horretan sartzen. Salbuespen gisa, laguntzak eman ahalko zaizkie ikastaro horiei, betiere UPV/EHUren ikasleentzat badira soilik eta izena ematean ordainketarik egin behar ez bada.

3. Diruz finantzatutako jarduerak UPV/EHUko instalazioetan egin beharko dira, Batzorde Ebaluatzaileak baimendutako salbuespen kasuak izan ezik.

2. artikulua - Hartzaileak

1. Laguntza deialdi honen hartzaileak izango dira UPV/EHUren Elkarteen Erregistroan onartutako ikasle elkarte guztiak.

3. artikulua - UPV/EHUko Ikasle Elkarteentzat

1. Elkarteek beren eskariak aurkeztu beharko dituzte UPV/EHUren Ikasle Kontseiluak onartutako eta plazaratutako egutegiaren arabera; nolanahi ere, urtean bi epe ezarri beharko dira aurkezpenerako.

2. Elkartearen Presidentetzak edo/eta Diruzaintzak, AC1 eranskinaren arabera, jarduera proiektu bat aurkeztu beharko du eta bertan gutxienez xedeak, programazioa, aurrekontu osoa xehatua eta kanpotik izango duen finantzazioa adieraziko ditu. Hasierako aurrekontuan egiten den zeinahi aldaketa berehala jakinarazi beharko zaio UPV/EHUko Ikasle Kontseiluari.

3. Aurkeztea errazte aldera, eskabideak erregistro arruntetik eta posta elektronikoz helarazi ahalko dira UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko helbidera (ikasle.kontseilu@ehu.es) UPV/EHUk sortutako erakunde kontuetatik, betiere UPV/EHUko erregistroan jasotako entitateko Presidentetza edo/eta Diruzaintzak sinatuta eta zigilatuta baldin badaude.

4. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak kultura jarduera osorik edo zati batean onartu edo ukatu duen jakinaraziko du horretarako sortutako Batzorde Ebaluatzaileak erabakia hartu ondoren; nolanahi ere, gastua zenbatean eta zer kontzepturengatik onartzen duen zehaztu beharko du (eskariaren onarpena edo ukapena, AC2 eranskina).

5. Behin laguntza eman eta jarduera egin ondoren, jardueraren arduradunak 6. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu.

5. artikulua - Balorazio irizpideak

1. Batzordeak -Batzorde Betearazleko 3 kidek osatua, Ikasle Kontseiluaren Presidentetza buru duela edo haren ordezkaritza duen pertsona-, ikasle arloan eskumenak dituen Errektoreordetzako kide batek parte hartuz, eskariak ebatziko ditu ezarritako epean, honako irizpide hauen arabera:

 Parte hartuko duten UPV/EHUren ikasle kopurua  25 puntu
 Euskara UPV/EHUn bultzatu eta normaltzeko egingo den ekarpena  20 puntu
 Aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko guztitik kanpo finantzaketari dagokion ehunekoa  15 puntu
 Elkartearen jarduera etengabea UPV/EHUn  15 puntu
 Aurreko hiru urteetan araudia betetzea  5 puntu
 Aurkeztutako jardueraren jarraitutasuna  10 puntu
 Berdintasuna bultzatzea  10 puntu

Elkartearen edo/eta ekintzaren jarraitasuna (4. Eta 6. Puntuetan) baloratuak izango dira, naiz eta hauek UPV/EHUko erroldan izen emanak ez egon aurreko denboraldietan.

2. Batzorde Ebaluatzaileak emandako puntuazioen arabera, eman beharreko zenbatekoa honako hau da:

Lortutako
puntuazioa
Aurrekontu osoaren
gaineko emakidaren %
  20 eta 40 bitartean %20
 40 eta 60 bitartean  %40
 60 eta 80 bitartean  %60
 80 eta 100 bitartean  %80

3. Elkarte bakoitzak aurkeztutako jarduerak modu bateratuan balioztatuko dira. Eskatutako zenbateko guztia ezingo da izan 5.000 eurotik gorakoa deialdi bakoitzeko.

4. Gehienez aurkeztutako aurrekontuaren % 80 emango da, betiere emandako eskarien guztizkoak ez badu deialdirako onartutako kopurua gainditzen. Egoera horretan, proportzionalki banatuko da lortutako puntuen arabera, Ikasle Kontseiluaren Batzarrak, Batzorde Iraunkorraren proposamenez, horretara bideratutako partida handitzea erabakitzen duenean izan ezik.

5. Salbuespenez, eta 250 eurotik beherakoa kostua duten jardueratarako, Ikasle Kontseiluaren Batzorde Ebaluatzailearen iritzira utziko da aurkeztutako aurrekontuaren % 100 diruz laguntzeko aukera.

6. Elkarteek laguntzak eskatu ahal izango dituzte epez kanpo, betiere emandako laguntzen zenbateko osoak ez badu bideratutako kantitate osoa agortu. Horretarako, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren Batzorde Betearazleak zer kopuru dagokion erabakiko du, kontuan hartuz aurretik aipatu diren irizpideak.

6. artikulua.- Justifikazioa

1. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak gastuak egiaztatzeko barne dokumentuak banatuko ditu (AC3 eta AC4 eranskinak)

2. Elkarteko jardueraren arduradunak, hilabeteko epean, azaroaren 30a baino lehen betiere, justifikazio memoria bidaliko du, honako informazio honekin:

  1. Jardueraren memoria, argazkiekin, ahal izanez gero: gorabehera guztiak, aldaketarik izan den hasierako proiektuari dagokionez, eta jardueraren arrakastari buruzko iruzkina.

  2. Eskarian aurkeztu den gastu osoa justifikatzen duten faktura originalak edo UVP/EHUko Ikasle Kontseiluak konpultsatutako kopia. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren izenean fakturatuta egongo dira soilik emandako zenbatekoari dagozkionak.

3. Goian adierazitako epean justifikaziorik aurkezten ez bada, bertan behera gelditu ahal izango da laguntza.

4. Bidaiak, ostatu hartzeak, maketazioa eta inprimaketa UPV/EHUrekin hitzarmena duten enpresen edo haren Argitalpen Zerbitzuaren bidez egingo dira, beste enpresa batek aurrekontu txikiagoa aurkezten duenean izan ezik.

5. Araudi honek ezarritako eskakizun guztiak betetzen direla egiaztatu eta entregatu ondoren, gastuaren ordainketa egingo du UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak.

7. artikulua - Onartutako laguntza ordaintzeko baldintzak

1. Ikasle Elkarteei emandako laguntzen ordainketa behin faktura aurkeztu eta araudi honetako eskakizun guztiak bete ondoren egingo da.

2. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren eta UPV/EHUren anagrama erantsiko zaie deialdi honek diruz lagundutako publizitate eta argitalpen guztiei (aldizkariak, kartelak, etab.), eta UPV/EHUko estilo liburua hartuko da kontuan horretarako. Era berean, jardueraren arduradunak Batzorde Betearazleak ebazpenean zehaztutako ale kopurua bidaliko du jardueraren justifikazio gisa.

3. Ikus-entzule kopuru jakin baterako kontzertu/jardueren kasuan, sarrera kobratzen denean, antolatzaileek gutxienez 5 sarrera emango dizkiote UPV/EHUko Ikasle Kontseiluari, eta kontseilu horren logoa esparruko publizitate euskarri guztietan egongo da.

4. Ikasle Kontseiluak argibideak eskatu ahal izango dizkio jardueraren arduradunari, eta 10 egun naturaleko epean -eskaera-egunetik kontatzen hasita- erantzun beharko dio. Erantzunik ez badago, eskaeran atzera egin dela ulertuko da.

5.  Justifikatutako zenbatekoa eskabidean aurkeztutakoa baino txikiagoa bada, Ikasle Kontseiluak ordaindu beharreko kopurua justifikatutako zenbatekoari dagokionez emandako ehunekoa izango da.

8. artikulua- Deialdi honetatik kanpo dauden gastuak

1. UPV/EHUko ikasle/irakasleek ez dute ordainsaririk jasoko jarduera hauengatik. Gastuak dieta kontzeptu gisa bakarrik ordaintzea aurrez ikusi da: joan-etorriak, ostatua eta otorduak (dagozkion inprimakiak bete beharko dira). UPV/EHUtik kanpoko hizlariek 60 euro jasoko dituzte gehienez hitzaldi eta egun bakoitzeko.

2. Ez dira gastu egiaztagiritzat hartuko Batzorde Ebaluatzailearen baimenik gabe hizlariei eginiko oparien fakturak.

9. artikulua.- Deialdi honetara bideratutako kantitatearen muga

1. Jarduera kulturalak antolatzeko zenbateko ekonomikoa Gobernu Kontseiluak baimendutako aurrekontuak eta urteko aurrekontuan UPV/EHUko Ikasle Kontseilura bideratutakoak mugatzen du.

10. artikulua- Batzorde Ebaluatzaileak igorritako ebazpenaren berrikuspena

1. Laguntza ukatuz gero, eskatzaileek alegazioak aurkez ditzakete idatziz Batzorde Ebaluatzailearen aurrean, hark errebisatu ditzan, eta haien iritziz egokia den dokumentazioa ere erantsi ahal izango dute. Batzordeak eskatzaileen aldeko erabakia hartu ahal izango du, betiere partida horri esleitutako kreditua ez bada lehen deialdian onartutako eskariekin agortu. Ikasle Kontseiluak esleitutako kreditua agortzen ez bada, Batzorde Ebaluatzaileak baloratu eta, egoki denean, ebatzi egingo du, jarduera horri esleituko dion zenbatekoa, betiere UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak esleitutako baino gastu handiagoa ez bada.

11. artikulua.- Araudia ez betetzea

1. Araudi honetan jasotako eskakizunen bat betetzen ez bada, emandako laguntza bat ordaintzea ukatu ahalko da.

2. Horrez gain, laguntza ordaintzea ukatu ahalko da egindako jarduera aurkeztutako proposamenarekin alderatuta nabarmen desberdina bada.