Proyecto IKD GAZtE

Bulego Teknikoa osatzeko beka deialdia

IKD GAZtE

IKDGAZtE 2019/2020 PROGRAMAKO TALDE TEKNIKOA OSATZEKO BEKA DEIALDIA

IKDGAZtEren helburu nagusia UPV/EHUko ikasleriaren ahalduntzea, aktibazioa, inplikazioa eta ekimen sena sustatzea da; hau da, ikasleria bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzea eta inguru hurbilarekin erlazionatzea parte-hartze zuzenaren eta kultura ekintzailearen bidez.  

Beka hauen helburua da talde teknikoa hautatzea, programako gainerako parte-hartzaileen koordinazioaz arduratuko dena.

BALDINTZAK

UPV/EHUko Titulazio batean matrikulatuta egotea.
Graduko titulazio bateko 120 ECTS gaindituta izatea.
EGA izatea edo unibertsitateko ikasketak euskaraz egitea.
Astearte eta ostegun arratsaldeak libre izatea.
IKDGAZtE Talde Motorrean esperientzia izatea baloratuko da.

GARATU BEHARREKO FUNTZIOAK

Aukeratutako pertsonek talde eragilea gidatuko dute, zentro desberdinetako 10 ikaslez osatuta egongo dena (talde eragile hori osatzeko deialdia irailean argitara-tuko da).

Funtzio nagusiak izango dira:

Ikasleekin osatutako mintegiak dinamizatzeko prestakuntza sortu eta diseinatzea.
Ikasleak, irakasleak, UPV/EHU era-kundeko arduradunak eta kanpoko eragileak parte hartuko duten bile-ren koordinazioan parte hartzea.
Ekimen senaren ikaskuntza modu-luaren bir-diseinuan, dinamiza-zioan eta ebaluazioan parte har-tzea.
IKD ereduaren tailerrak eta sentsi-bilizazio kanpainak dinamizatzea.
Komunikazio zientifikoak eta pos-terrak sortu eta proiektua hedatze-ko jardueretan parte hartu (nazio-arteko kongresuak, jardunaldiak eta topaketak).
Proiektuaren IKTen garapena eta edukien ekoizpena (bloga, sare sozialak).
Edukiak eta proiektuko emaitza txostenak egiten parte hartzea.

BEKA MOTA ETA ZENBATEKOA

Bekak guztira: hiru (3).
Beka bakoitzaren iraupena: 2019-ko irailetik 2020ko maiatzera arte.
Astean 16 ordu (12 presentzialak eta 4 ez-presentzialak). Gehienez-ko ordu kopurua guztira: 432 ordu.
Egoitza nagusia: Ibaetako Cam-pusa, Pabiloian, Manuel Lardiza-bal, 2 (20018), Donostia.
Ikasleak jasoko duen zenbatekoa hilean 390 euro (-%2 PFEZ) izango da. Gizarte Segurantzaren gastua UPV/EHUk hartuko du bere gain.
Bekaren onuradunek beste Cam-pus batetara joan beharko balute, bidaia ordainduko litzaieke.
Bekaren bat hutsik (esleitu gabe) geratuko balitz, dagozkion orduak eta diru kopurua banatu ahal izango dira beka lortu dutenen artean.

IZEN-EMATEA, HAUTAKETA ETA BEKEN ESLEIPENA

Interesa duten pertsonek beren curriculuma bidali behar dute helbide honetara: ikdgazte@ehu.eus eta gaia bezala idatzi: “IKD Kideen Hautaketa / Selección de IKD Kide”.
Curriculumak bidaltzeko epea deial-di hau argitaratzen den hurrengo egunean hasi eta 2019ko irailaren 2an amaituko da.
2019ko irailaren 3an argitaratuko da onartutako eta kanporatutako per-tsonen zerrenda, UPV/EHUko Enple-gu atarian.
Onartutako pertsonei elkarrizketa egingo zaie 2019ko irailaren 4tik aurrera. Hitzorduak aurrez zehaztu-ko dira. Elkarrizketan funtzioak betetzeko profila balioetsiko da.
Hautaketaren emaitza UPV/EHUren enpleguaren atariko webgunean argitaratuko da.

Erabaki honen aurka aukerako berraz-tertzeko errekurtso aurkez daiteke hilabeteko epean, erabakia argitara-tzen den egunetik kontatzen hasita, guztia Administrazio publikoen Admi-nistrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legeak zehaztu-takoaren babesean.

Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteren epean, erabaki hau argitaratzen dene-tik kontatzen hasita. Berraztertze erre-kurtsoa jarriz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtso-rik jarri berraztertze errekurtsoaren ebazpen espresua eman edo presun-tziozko ezespena gertatu arte.