IKD Programaren deialdia

IKASKUNTZA KOOPERATIBO ETA DINAMIKOA BEKAK ARAUTU ETA DEIALDIA EGITEKO OINARRIAK, BEKEN HELBURUA GIZARTE ERAKUNDEEKIN LANKIDENTZAN ETA JUSTIZIA SOZIALERA BEGIRAKO PRAKTIKAK EGITEN ARI DIREN IKASLEENTZAT DIRULAGUNTZAK EMATEA DUENA.

OINARRIAK

I. Xedapen orokorrak

1. Xedea

1.1. Erabaki honen xedea da Ikaskuntza  Kooperatibo eta Dinamiko Programaren (aurrerantzean, Programa) 2025eko oinarriak arautzea eta deialdia egitea gizarte erakundeekin lankidetzan praktikaldiak egiten dituzten ikasleei bultzada emateko. Unibertsitateko ikasleen konpromiso eta parte-hartze soziala bultzatzea, komunitatea hobetzeko, gizarteratzeko eta aniztasunari arreta emateko ekimenetan laguntzen dutenei laguntza ekonomikoa ematea da helburua. Ikasleen ibilbide profesionala sendotuko duten esperientzia praktikoak erraztea da helburua enplegagarritasuna hobetuz. Eranskinean agertzen diren aukera posibleetaz gain helburu soziala duten proposamen guztiak baloratuko dira.

 

1.2. Programak 20 beka izango ditu, eta, 2025-2026 ikasturtean EHUko gradu edo master ofizialeko ikasle diren eta  Praktika akademikoak (curricularrak edo extracurricularrak) gizarte zerbitzuetan, GKEetan, elkarteetan, fundazioetan edo aniztasunari arreta ematen dioten hezkuntza zentroetan egingo dituzten ikasleei zuzenduta daude.  Praktikaldi hauen eragin positiboak GRAL edo MALetan adieraztea positiboki baloratuko da.

1.3. Programa honetako bekak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat hartuko dira, publizitate, lehia eta objektibotasun printzipioen arabera emango dira, eta lehiaketa prozedura banaren bidez esleituko dira eskatzaileen artean; horrela, Erabaki honetan jasotako balorazio irizpideak eta hautaketa prozesuak kontuan hartuta, puntuaziorik handiena lortzen duten hautagaiei soilik emango zaizkie, proposatutako beka kopurua bete arte. 

1.4. Ikasleen eta Konpromiso sozialerako Errektoreordetzak finantzatuko du deialdia, beti ere, kreditu nahikoa eta egokia badago. 

2. Proposatutako bekak, edukia eta iraupena

2.1. IKD Programaren 2025ko deialdian, gehienez 20 beka eman ahal izango dira. Modu proportzionalean banatuta egongo dira hiru Campusetan, Campus bakoitzeko EHUko ikasle kopuruaren arabera: Bizkaiko Campusean ikasleen % 50 (10 beka); Gipuzkoako Campusean, % 30 (7 beka); eta Arabakoan, % 20 (3 beka). Campus batean beka guztiak banatu ezean, beka horiek beste batera aldatu ahal izango dira, jasotako eskaeren eta deialdiaren balorazio irizpideen arabera.  

2.2. Diru kopurua: 1.000 € ordainduko dira beka bakoitzeko. (Beka hau ez da bateragarria Trantsizioko Bekekin edo antzeko xedea duten bestelako dirulaguntzekin (praktiketan edo proiektu sozialetan parte hartzea ordaintzea).

2.3. Beken esleipendunek Programako orientazioko teknikari baten laguntza izango dute. Gainera, pertsona hori bekaren onuradun bakoitzaren aprobetxamendu mailagainbegiratzeaz arduratuko da, baita aurreikusitako jarduerak eta Programan aurreikusitako helburuak kudeatzeaz ere.  

2.4. Beken onuradunek formakuntza jardunaldi batean parte hartu beharko dute, beraien lana ezagutzera emateko gizarte ekintzarekin erlazionatutako adituekin batera.

 

II. Bekaren onuradunak hautatzeko prozesua

3. Hautagaien betebeharrak

Hautagaiek honako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskaera egiterakoan: 

2025/26 ikasturtean, EHUko edozein gradutako edo EHUko Master Ofizialetako batean matrikulatuta egotea.

Eskaera egiteko unean gizarte arloko kanpoko erakunde batekin lankidetzan Praktikaldia egiteko hitzarmena izatea edo 2025 bukatu baino lehen izango dela aurreikustea. (II eranskina)

Indarrean dagoen matrikulari dagokion zikloan Trantsizioko Bekekin edo antzeko xedea duten bestelako dirulaguntzarik ez jasotzea. (III. Eranskina)

Proposamenaren ekarpenik garrantzitsuenak abenduan izango ekitaldi publiko batean azaltzeko konpromisoa betetzea. (Data onartuen zerrenda argitaratzean zehaztuko da)

Oro har, Europar Batasuneko kide den estatu bateko herritarrak izan beharko dute bekaren eskatzaileek, bai eta atxikitzen diren herrialdeetakoak, izangai diren herrialdeetakoak eta izangai potentzialetakoak (Ipar Mazedoniako Errepublika, Turkiako Errepublika eta Serbiako Errepublika) edo Europako Merkataritza Libreko Elkarteko (EFTA) kideak ere, aldi berean Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) kide direnak, hau da: Liechtenstein, Islandia eta Norvegia.  Espainiak ofizialki errefuxiatu, aberrigabe edo biztanle iraunkor aitortutako pertsonek ere parte hartu ahal izango dute deialdi honetan.

Parte hartu ahal izango dute, halaber, Programan parte hartzen duen herrialde bateko nazionalitatea izan gabe, beste herrialde bateko nazionalitatea duten pertsonek, baldin eta bekaren aprobetxamendu aldian Espainian bizitzeko egoitza baimen balioduna badute. 

Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz. 

4. Eskaerak egiteko prozedura

4.1. Eskaerak aurkezteko epea: Deialdi hau argitaratu eta  hurrengo egunetik hasita 20 eguneko epean.

4.2. Programan parte hartu nahi duten pertsonek, oinarri hauetako 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen badituzte, eskaera orria I Eranskina) bete eta izena eman beharko dute. Inprimaki  edo formularioa bete daitezke bi aukerek balio dute, web-helbide honetan eskura daiteke: https://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte/

4.3. Bekaren eskatzaileek, eskaera orrian,  gizarte arloko kanpoko erakunde batekin lankidetzan praktikak edo proiektuak egiten ari diren ikasleek lantzen duten gaiaren laburpena egin beharko dute, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Lankidetza horren garrantzia ere idatziz arrazoitu beharko da, lankidetzaren arrazoia justifikatuz eta proposamen horrek entitateari edo gizarteari egin diezaiokeen ekarpena argudiatuz.  

4.4. Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da: 

I eranskina beteta edo formularioaren frogagiria

NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. 

Eskatzailearen Curriculum Vitae-a. 

II. Eranskina sinatuta

III. Eranskina sinatuta

Proiektua egiteko lankidetzan ari den enpresa/elkarte/administrazio publikoaren hitzarmena edo/eta kontratua.  (baldin badago)

4.5. Eskabidea bete ondoren, eskatzaileak gauzatutako eskaera horren egiaztagiria jasoko du jakinarazpenetarako adierazitako posta elektronikoan. Mezu hori jasotakoan, egiaztagiria inprimatu eta Ikasleen eta Konpromiso sozialerako errektoreordeari bidali beharko zaio. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, egiaztagiri hori ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko da, ahal den guztietan EHUko erregistro elektronikoaren bitartez: https://egoitza.ehu.eus/ Gizarte ekintza zuzendaritzara erregistro orokor bat aurkeztu beharko da. “IKD Beka deialdia zehaztuz”

 

Horretarako, identifikazio elektronikoko sistema hauetakoren bat erabili beharko da:  

a) Izenperen Erabiltzailearen Ziurtagiri Digitala  

b) EHUko txartela (Izenpe)  

c) NAN elektronikoa   

d)Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak emandako ziurtagiriak (FNMTCERES).  

 

Beste era hauetako batean ere aurkeztu ahal izango da: 

a) sektore publikoko edozein erakunderen gainerako erregistro elektronikoetan.  

b) EHUko edo sektore publikoko beste edozein erakundetako erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan bertaratuta, funtzionario publiko gaitu baten bitartez.  

c) posta bulegoetan.  

d) Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.  

 

4.6. Bide telematikoz bidalitako eskabideak, aurreko paragrafoan adierazitako prozeduraren bidez erregistratu ez badira, aurkeztu gabekotzat joko dira, eta Programatik kanpo geratuko dira. 

4.7. Eskabidea egiteko eredua (formulario bat da) eskuragarri dago honako web orrialdean: https://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte/

Erregistro gaietan laguntzeko EHUren bulegoetan aurrez aurre aurkezten diren agiriak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin. Erabaki horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa. 

5. Bekak esleitzeko prozesua

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da EHUko IKDren web orrian, EHUko Ikasleen eta Konpromiso sozialerako errektoreordearen erabaki baten bidez. Halaber, hala badagokio, zerrendan adieraziko da nori falta zaizkion derrigorrez aurkeztu beharreko agiriak eta zer agiri falta zaizkion. Horrelakoetan, izangaiak 10 egun balioduneko epea izango du agiriok aurkezteko, eta horrela egin ezean, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen  68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

5.2. Baztertzeko arrazoiak honakoak izango dira: a) eskabideak deialdi honetan ezarritako epetik kanpo aurkeztea; eta b) Erabaki honetan adierazitako baldintzak ez betetzea. 

5.3. Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea amaituta, aurreko atalean adierazitako tokian, Ikasleen eta Konpromiso sozialerako errektoreordearen erabakiaren bidez, hautaketa-prozesuan parte hartuko duten hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko da. 

5.4. Erabaki horren kontra aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu daiteke, Ikasleen eta Konpromiso sozialerako errektoreordeari zuzendua, hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion jurisdikzio horretako epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

6. Hautaketa Batzordea

6.1. Hautaketa Batzordeak kide hauek izango ditu:  

Batzordeburua: EHUko Ikasleen eta Konpromiso sozialerako errektoreordea edo hark izendatutako pertsona bat. 

Idazkaria: EHUko Gizarte Ekintzarako Zuzendaria

Batzordekidea: IKD Programako orientazio teknikaria. 

6.2. Hautaketa Batzordeak bozketa bidez hartuko ditu erabakiak. Oinarri hauetan zehaztu gabe dagoen guztirako, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, zehaztutakoari jarraituko zaio. 

6.3 Hautaketa Batzordeak iritzia eskatu ahal izango die batzordekoak ez diren kanpoko profesional, ikertzaile edo espezialistei. 

 

7. Baloraziorako irizpideak

Hautaketa-Batzordeak balorazio irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

1. Argitasuna eta koherentzia (%30) 

  • Proposamenaren helburuak ondo definituta egotea. 
  • Azalpenak argiak eta ulerterrazak izatea. 
  • Aurkeztutako lana zehaztasunez proposatzea eta egitura koherentea izatea. 

2. Garrantzia eta originaltasuna (%30) 

  • Proposamenaren gaia eta ikuspegia egokiak izatea. 
  • Interes soziala eta ekarpen berritzailea izatea. 
  • Proposamenean planteatutako jardunbideak arduratsuak izatea (praktika onak). 
  • Lotura izatea gizartearekin eta bertako behar edo errealitateekin. 

3. Inpaktu soziala eta irismena (%30) 

  • Proposamenak erakunde laguntzailearengan, unibertsitateko komunitatean eta gizartean oro har izan dezakeen eragina. 
  • Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (ODS) eta EHUagenda 2030-arekin bat egitea. 
  • Ikasleak egiten duen ekarpena eta berak esperientziatik ikas dezakeena. 

4. Espediente akademikoa (%10) 

  • Batez besteko nota orokorra (Master Ofizialetan, sarbide-graduko nota hartuko da kontuan). 

8. Erabakia

8.1. Beka eman edo ukatzeko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak emango duen Erabakia jarraian datorren helbidean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean, eta egun horretatik aurrera izango da betearazlea: https://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte/.

Errekurtsoak jartzeko epea kontatze aldera, argitalpen elektronikoaren data hartuko da kontuan.

8.2. Bekak emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, bekak emateko erabakia aldatu ahal izango da, betiere ebazpen honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

III. Bekei buruzko beste gai batzuk

9. Informazio osagarria ematea, berariazko informazio bilera, beka onartzeko agiria sinatzea eta beka hasteko beharrezko agiriak ematea.

9.1. Esleipendunen behin betiko zerrenda argitaratuta, informazio pertsonal osagarria eskatuko zaie onuradunei beka hitzarmena prestatzeko. 

9.2. Halaber, informazio hori ematean, beka onartzeko agiri bat sinatzea eskatuko zaie. Beka onartzea (ikus II. eranskineko eredua) ezinbesteko baldintza da beka gauzatzeko.  Erabaki honetan adierazitako moduan onartzen ez bada, erreserbista zerrendan lehenengo agertzen den pertsonari esleituko zaio beka. 

10. Laguntzak ordaintzea

10.1. Oro har, laguntzak banku transferentzia bidez ordainduko dira kontu korrontera, eta laguntzen onuraduna izan behar da nahitaez kontu horren titularra edo titularkidea. Kontu zenbakia onuradunak berak eman beharko du, eta erabilgarri egon beharko da bekak irauten duen aldi osoan.

10.2 Ordainketak egin ahal izateko Gizarte Segurantzan altan emanda egotearen ziurtagiria bidali beharko da ordainketak egiteko eranskinarekin batera eta hau aurkeztu eta 2 asteko epean egin dira transferentziak.

11. Bekaren onuradunaren betebeharrak

Bekaren onuradunaren betebeharrak dira: 

  • Bekaren aldian eskatzen zaizkion agiri guztiak  aurkezteko epeak zorrotz betetzea. Epeak bete ezean, bekatik kanpo geratuko da. 
  • Beka onartzea Erabaki honen II. eranskinean (Konpromiso adierazpena) jasotako ereduaren arabera, erakundeak horretarako adierazitako epean.
  • Beka jasotzeko bateraezintasunik ez duela dioen zinpeko aitorpena sinatzea, Erabaki honen III. eranskinean xedatutakoarekin bat.
  • Ezarritako epean eta bekaren izaeraren arabera, arduraz aritzea eman zaizkion prestakuntza jardueretan..  
  • Programaren barruan egiten diren ekintza guztietan parte hartzea
  • Programaren antolatzaileek eskatutako informazio guztia ematea, arreta berezia jarriz bekak irauten duen bitartean eta ondoren beka ebaluatzeko ekimenei.
  • Beka emateko kontuan hartu den edo bekaren garapenari eragiten dion edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea programaren antolatzaileei.  
  • Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako jasotako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideen berri ematea programaren antolatzaileei.  
  • Bekak irauten duen bitartean egindako txostenak programaren antolatzaileek argitara eman ditzaketela onartzea. 
  • Programaren antolatzaileekin kolaboratzea, programaren ebaluazioa gauzatu aldera.
  • Behar ez bezala jasotako zenbatekoak itzultzea, bai eta gastua behar bezala justifikatu ez den kasuetan ere. 

12. Kontrola eta jarraipena

Programaren antolatzaileek egingo dute beken onuradunek garatu beharreko jardueren kontrola eta jarraipena. Erakundeak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu beken garapenari dagokionez. 

13. Bekaren onuradun izateari uztea

13.1. Bekaren onuradun izateari utziko zaio bekaren indarraldia bukatzen denean, bai eta beste arrazoi hauengatik ere: 

Berariaz edo isilbidez uko egitea.  Aurreikusita dago ikaslea  zigortzea, baldin eta beka lortu ondoren behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe bekari uko egiten badio, beste hautagairen bat bekaren onuradun izatea eragozten duen data baten ondoren.  

Betebeharrak ez betetzeagatik edo horiek emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzeagatik beka bertan behera uztea.  

Bat-bateko bateraezintasun edo ezinbesteko arrazoiengatik. 

13.2. Bekadun izateari utziz gero beka aldia amaitu aurretik, bekadunak kobratutako eskubide ekonomiko guztiak itzuli beharko ditu. Itzuli beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, betetzear geratzen den beka-aldia hartuko da kontuan. 

 

13.3. Beka ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio EHUri, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera; izan ere, dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeri buruzko araubide orokorra arautzen da. 

 

13.4. Bekadun izaera bertan behera uzteko Ikasleen eta Konpromiso sozialerako errektoreordeak emandako erabakian jasota agertuko da egokia den edo ez ordezkoa izendatzea bekaren aldia bukatzeko geratzen diren hilabeteetan bekaren oinarrietan zehaztutako jarduerak betetzeko. Horretarako, kontuan izango da zenbat denbora geratzen den bekaren aldia bukatzeko eta beste gorabehera batzuk. 

Ordezkoa izendatu behar baldin bada, Hautaketa Batzordeari dagokio ordezkoa proposatzea, deialdi honen 7. puntuan aipatutako irizpideei jarraituz.  

IV. Azken xedapenak

14. Argitara ematea

14.1. Erabaki hau 4. oinarrian zehaztutakoa kontuan hartuta argitaratuko da. 

14.2. Deialdi honetako gainontzeko erabaki eta egintzak helbide honetan argitaratuko dira https://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte/

Gune horretan bertan egongo da eskuragarri Programari buruzko informazio zabalagoa.

14.3. Erabaki honetan adierazitako epeak, eskabideak aurkezteko azken eguna salbu, gutxi gorabeherakoak dira, eta Programaren antolatzaileek hurrengo helbide honetan zehaztuko dituzte eta argitara eman:  http://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte

14.4. Programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko telefonoa honakoa da: 943 03 30 32, eta web orrialdea: http://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte

 

 

15. Araubide juridikoa 

Programa honek arau hauek izango ditu oinarri: (1) erabaki honen oinarriak; (2) azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; bereziki, VI. titulua, "Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Laguntzen eta Dirulaguntzen Araubidea" izenekoa; (3) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra, indarrean dagoena; eta (4) aplikatzekoa den gainerako araudia. 

16. Berariazko erabakirik eza 

Baldin eta erabaki hau argitaratzen denetik sei hilabetera ez bada beken esleipenari buruzko inolako erabakirik argitaratu iragarki oholetan, interesdunek ezetsitzat jo dezakete beren eskaera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorrita. 

17. Errekurtsoak 

17.1. Erabaki honen kontra eta bekak esleitzeko behin betiko erabakiaren kontra, nahi izanez gero, berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeari. 

Horretarako epea hilabetekoa izango da, erabakia argitaratzen denetik kontatzen hasita. 

Hori guztia urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, zehaztutakoarekin bat etorrita. Berariazko erabakirik eman ezean, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu beharko da. 

17.2. Hala ere, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke administrazio auzietarako Bilboko epaitegietan bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. 

Berraztertze errekurtsoa jarriz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri berraztertze errekurtsoaren erabaki espresua eman edo presuntziozko ezespena gertatu arte.

TESTUINGURU ZAURGARRIETAN ARDAZTUTAKO PRAKTIKALDI-ADIBIDEAK.

1. Arlo soziala eta komunitarioa

-Bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten GKEak eta elkarteak (etxerik gabeko pertsonak, migratzaileak, errefuxiatuak, desgaitasuna duten pertsonak, hirugarren adinekoak…).

-Gizarteratze eta laneratze erakundeak (birgizarteratze programak, enplegu babestua, tailer okupazionalak…).

-Presondegiak edo birgizarteratze zentroak.

-Haurtzaroarekin, emakumeekin edo familia zaurgarriekin lan egiten duten harrera-zentroak.

-Auzo zaurgarrietan komunitate-zerbitzuak (gizarte esku-hartzea, proiektu sozialak, tokiko garapena).

2. Arlo hezitzailea

-Maila sozioekonomiko apaleko testuinguruak edo segregazio handiko ikastetxeak.

-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin edo eskola-uzte arriskuan daudenekin lan egiten duten programak.

-Haurtzaroan esperientzia gogor goiztiarrak bizi dituzten haur eta gazteei bideratutako proposamenak.

-Helduentzako prestakuntza-zentroak testuinguru ahuletan .

-Ospitale-gelak edo etxeko arreta jasotzen duten ikasleentzako hezkuntza.

3. Osasun- eta komunitate-arloko testuinguruak

-Auzo zaurgarrietan dauden lehen mailako arretako osasun-zentroak.

-Osasun mental komunitarioko programak.

-Gaixotasun arraroak edo kronikoak dituzten pazienteen elkarteak, baliabide gutxikoak.

-Mendekotasunak dituzten pertsonekin edo kalte-murrizketan lan egiten duten erakundeak.

-Mendekotasunean edo bakardade egoeran dauden adinekoentzako egoitzak eta eguneko zentroak.

4. Lan- eta ekonomia-arloko testuinguruak

-Desgaitasuna, bazterketa-arriskua edo langabezia luzarokoa duten pertsonentzako kooperatibak edo laneratze-enpresak.

-Testuinguru ahuletan ekintzailetza soziala sustatzen dituzten programak.

-Ekonomia zirkularrean edo solidarioan oinarritutako proiektuak auzo zaurgarrietan.

5. Kultura- eta ingurumen-arloko testuinguruak

-Kultura-eskaintza urria duten inguruneetan sustatutako kultura-proiektu komunitarioak.

-Artea, musika edo kirola bidez inklusioa bultzatzen duten elkarteak.

-Hustutze arriskuan dauden landa-komunitateak.

-Pobrezia energetikoak edo ingurumen-zaurgarritasunak kaltetutako guneetan iraunkortasuna sustatzen duten erakundeak.