LAN-ILDOAK

Lan ildoak

Lan-saioa

IKD GAZtE proiektuak lan ildo ezberdinak jorratzen ditu, horien artean:

Modulua

Ideien bidez proiektuak eraikiz: Moduloa IKD GAZtE-ren sorkuntza bultzatu zuten idealak modu praktiko batean transmititzeko asmoarekin sortu zen; Hots, ekimen sena, sormena, talde lana bezalako konpetentzien garapena bermatzeko asmoz, arazo edo behar errealei erreferentzia egiten dieten proiektu errealen bitartez. Proiektu hauei erronka deitzen zaie.

Gure inguruko gizarte eragile ezberdinek erronka errealak planteatzen dituzte, multidiziplinaritatean oinarritutako lan taldeen indarraz baliatuz eta proiektua errealitatera egokituz, ikasleak planteaturiko erronkei irtenbideak topatzen saiatzen dira.

Pilula inFormatiboak

Lehenengo mailetan talde motorrak egiten duen Zeharkako konpetentzien garapenera hurbilketa saioak dira. Modu honetan modulua ezagutzera ematen da eta ikasleen gizartearekiko inplikazioa eta erantzukizuna azpimarratzea du helburu.

Hedapena

Talde motorrak urtero dinamika eta estrategi parte hartzaile ezberdinak erabiliz Gipuzkoako campusean eta gizarte sareetan IKD GAZtE ezagutzera ematen du. Sormena eta jolasa uztartzen dituzten dinamikak sortuz .

Ebaluazioa eta ikerketa

IKD GAZtE etengabe berritzen eta sortzen den proiektu bat denez, ikasleek prozesua eta bertan inplikatuta dauden elementu eta pertsona guztiak baloratzen dira. Bertatik lortzen diren emaitzak prozesua bera hobetzeko balio du eta zenbaitetan lorpenak ere aldizkari zientifikoetara eta kongresuetara  (komunikazioak, posterrak …) bidaltzen dira.

Aholkularitza eta formazioa

IKD GAZtE ikasleek egina eta ikasleez osatuta dagoen proiektua denez, hauek dituzten ideiak eta zalantzak entzuten dira eta zerbitzu ezberdinetara deribatzen dira. Horrez gain, ikasleen behar ezberdinak asetzeko helburuz, formazio espezifikoak ere diseinatzen dira, esate baterako; talde lana eta funtzionamendu tresnak, euren arteko komunikazioa hobetu, sormena garatzeko estrategiak pentsatu, eta abar.

Ideia berriak entzuteko eta proiektu berriak garatzeko prest gaudenez, hurbildu guregana eta partekatu zure proposamena.