Edukiak

"#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketarako finalista: Laura Zabala Urrutia

Doktore-ondokoa

Izapide irekirik gabe

"#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketarako finalista: Laura Zabala Urrutia

EHUko finalista dugu "#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketaren fase nazionalerako.

Laura Zabala Urrutia doktoregaiaren proposamena izan da hautatua: https://bsky.app/profile/laurazabala.bsky.social/post/3lrqcnwvq522q

Bestalde, aipamen berezia ere egingo dugu proposamen honi: Maddi Garazi Kintana Morcillo.

Doktorego ikasleen artean dibulgazio jarduera sustatzeko eta haren ikerketa emaitzak gizarteari hurbiltzeko, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko Sareak (RedDivulga), Ignacio Larramendi Fundazioarekin batera, "#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketaren V. edizioaren deialdia proposatu du.

#HiloTesis ekimenaren helburua da doktoregoko ikasleen artean dibulgazio-jarduera sustatzea, beren ikerketaren emaitzak gizarteari erakuts diezazkioten eta beren lana zertan datzan, nola egiten duten eta helburua zein den azal dezaten. Komunikatzeko formula da hari formatuko ikerketa-lanari buruzko informazioa argitaratzea BlueSky sare sozialean.

Doktorego-tesia egiten ari direnentzat eta azken 12 hilabeteetan tesia amaitu eta defendatu dutenentzat dago irekita lehiaketa.