Edukiak

Ikertzaileen Europako Gauaren Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea irekita

Bestelako laguntza

Izapide irekirik gabe (Eskaerak aurkezteko epea: 2025/05/15 - 2025/06/09)

Deialdia

Gure unibertsitateak Ikertzaileen Europako Gauaren Azokan hartuko du parte, G9-SCIENCE4All proiektuaren esparruan, irailaren 26an, 17:00etatik-21:30era, Bilboko Areatzako kaian, txokoak edo estand-ak antolatuz. Proiektu horretan parte hartzen duten G-9ko unibertsitateek aurten sustatuko dituzten jarduerak bost misio hauekin lotutakoak izango dira:

•Minbizia.
•Klima aldaketarako egokitzapena (gizarte eraldaketa barne).
•Ur eta ozeanoak.
•Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak.
•Lurzoruaren eta elikagaien osasuna.

Gonbidatzen zaituztegu lerro nagusi horiekin zerikusia izan dezaketen proposamenak aurkeztera, edo aurretiaz prestatuta dituzuenak egokitzera, modu naturalean horretarako biderik ematen badute behintzat. Proposamenak aztertzean, kontuan izango da proposatutako jarduerak gai-ardatzarekin daukan lotura. Hala ere, ez da ezinbestekoa jarduerak gai horrekin loturarik izatea, Ikertzaileen Europako Gauaren azken helburua ikertzaileak eta euren lanak gizarteratzea baita.

Harremanetarako datuak

Posta elektronikoa

Telefonoa