Ikerkuntza UPV/EHUren sailetan sustatzeko deialdia 2020-2022

Aurkezteko epea itxita (2020/06/01 - 2020/06/18)

Erakunde deitzailea

  • Ikerketaren arloko errektoreordetza - UPV/EHU

II. Fasean onartutako eta baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratu da. Zuzenketak egiteko edo alegazioak aurkezteko epea: ekainaren 25etik uztailaren 8ra (barne).

Deialdia

2019ko irailaren 26ko sailen berregituraketaren ostean, lehengo egitura mantentzen duten sailek 2019ko abenduaren 5era arte izango dute eskariak aurkezteko epea. Sorrera berriko sailek 2020ko ekainaren 18ra arte izango dute eskaria aurkezteko epea. Data hori baino lehen eratu ez diren sailak ezin izango dira deialdi honetara aurkeztu.

Eskaera aurkezteko interesa duten UPV/EHU-ko sailek 2018ko balioak eskatu beharko dituzte posta elektroniko bidez, hurrengo helbidera idatzita convocatorias.dgi@ehu.eus

UPV/EHUko SAILETAN IKERKUNTZA SUSTATZEKO DEIALDIA (2020-2022) 1.FASEA. BEHINBETIKO EBAZPENA OHAR GARRANTZITSUA: BERRIRO HASIKO DA PROZEDURA IZAPIDETZEN. Berriro hasiko dira zenbatzen prozesu-epeak eta akzioen eta eskubideen preskripzio- eta iraungitze-epeak. Behin betiko erabakiaren aurka errekurtsoa jartzeko epea 2020ko ekainaren 4an hasiko da, egun hori barne.

Harremanetarako datuak

Posta elektronikoa

Telefonoa