Ikerketaren Gestioko Zuzendaritzaren aurkezpena

Irudia

Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza EHUren ikerketa-jarduera koordinatzeaz arduratzen den unitatea da. Zuzendaritzak honako zeregin hauek dauzka bere ardurapean: egitasmoak eta berariazko ikerketa-taldeak, autonomikoak eta estatukoak kudeatzea; trebatzen ari diren ikerketa-langileak eta kontratatutako ikertzaileak txertatzea; eta ikerketarako azpiegituretarako deialdiak egitea.

Gainera, ikerketa-unitatean, unibertsitateko ikerketa-sailetan eta -institutuetan egiten den ekoizpen zientifikoa ebaluatzen da. Jarduera osagarri moduan, zuzendaritza honek euskarria ematen die Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeari eta EHUko Etika Batzordeari.

Informazio gehiago

Gehiago jakiteko:
Ikerketako Gestiorako Zuzendaritza
Sarriena Auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)
Tfnoa.: 94 601 8008 (Deia dagokion teknikariari pasatuko zaio. Une horretan ezinezkoa bada, teknikaria harremanetan jarriko da deia egin duen pertsonarekin lehenbailehen. Hiru campusetako erabiltzaile orok erabil dezake 8008a)
Posta elektronikoa: gestioninvestigacion.dgi@ehu.eus