BBK-Bilboko Arte Ederren Museoa beken deialdia 2016
Bestelako laguntza
Deialdia
BBK Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ikerketa bekak emateko lehiaketa bat deitu dute. Lehiaketa honen helburua da artearen historiari buruzko azterketak, museoaren bilduma iraunkorreko obrei eta artistei buruzko ikerketak eta euskal artista plastikoei buruzkoak sustatzea.
Lehiakideak:
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko herrialde batean jaio diren edo ohiko bizilekua bertan dutela egiaztatzen duten pertsonek, eta, gainera, deialdiaren laugarren oinarrian xehatutako baldintza espezifikoak ere betetzen dituztenek.
Ikerketa Ildoak:
· Honako artista hauen monografia eta katalogazio arrazoitua: Quintín de Torre, Higinio Basterra, José Benito Bikandi, Ernesto Pérez Orúe, Enrique Barros, Joaquín Lucarini, Juan José Landa, Alberto Arrúe, Bonifacio Alfonso, Andrés Nagel, Ángel Bados, José Luis Zumeta, Ramos Uranga eta Juan Mieg.
· Arte Ederren Museoko miniaturen bildumaren azterketa eta katalogazioa.
· Argazkilaritzaren historia (hastapenetatik XXI. mendeko 80ko hamarkadara arte).
· Artearen eta bildumazaletasunaren merkatua Bilbon, gerraostetik Guggenheim arora arte.
Laguntza:
Gehienez urtebetekoa izango da, eta hilean 1.000 eurokoa.
Epea:
Eskaerak 2015eko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izango dira Bilboko Arte Ederren Museoan (Museo Plaza 2, 48009 Bilbo, Bizkaia).

Harremanetarako datuak
Telefonoa
- Arte Ederren Museoarekin harremanetan jartzeko:: 944 396 060