Doktoratu aurreko laguntzak

Eduki publikatzailea

Oriol-Urquijo Fundazioaren doktorego-bekak 2015

Bestelako laguntza

Deialdia

Fundación Universitaria José Luis de Oriol - Catalina de Urquijo fundazioak merezimenduen lehiaketa baten deialdia egin du, doktorego tesiak egitera bideratutako sei beka emateko helburuarekin.

<strong>Hautagaitzak:</strong>
Espediente akademiko nabarmendua duten lizentziatuek edo graduatuek hartu ahal izango dute parte. Irizpide hauei emango zaie lehentasuna: lizentziatura edo gradu ikasketak eskaera egin aurreko lau ikasturteen barnean amaitu izatea; 1988ko urtarrilaren 1a baino beranduago jaiotakoa izatea; graduondoko beste bekarik jaso ez izatea; graduko batez besteko nota 4tik 2,3 edo 10etik 7,5 baino gehiagokoa izatea.

<strong>Interes arloak:</strong>
Giza Zientziak, Zuzenbidea, Medikuntza (Bioetika, Medikuntzaren Historia, Lege Medikuntza eta Psikiatria) eta Teologia.

<strong>Laguntzak:</strong>
Laguntza bakoitzaren urteko zenbateko gordina 13.800 eurokoa izango da; gehienez hiru urtez luzatu ahal izango da, dedikazio esklusiboarekin, eta ez da bateragarria beste edozein beka edo ordainsari egonkorrekin.

<strong>Epea:</strong>
Eskaerak 2015eko urriaren 31ra arte (hori barne) aurkeztu ahal izango dira, fundazioaren egoitzara bertaratuta (calle General Díaz Porlier, 93, escalera C, 5º 28006 Madrid) edo posta ziurtatu bidez bidalita, Correosen edozein bulegotatik.

Hurrengo deialdia

Harremanetarako datuak

Posta elektronikoa

Telefonoa


Info_LogosHome

Erakunde hauek finantzatutako jarduerak:

FEDERren Logotipoa
MINECOren Logotipoa
Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa