UPV/EHUko deialdiak

Unibertsitatea-Gizartea Ikerketa Proiektuak (EHUn Ikerketarako Laguntzak Emateko Deialdiaren III. Modalitatea) 2015

Ikerketa proiektua

Aurkezteko epea itxita (2015/03/18 - 2015/04/20)

Erakunde deitzaileak

• Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU

Emandako eta ezestutakoen behin betiko zerrenda

Helburua

Proiektu hauen xedea ikertaldeei jakintza gizarteari transferitzen laguntzea da, baita talde horien eta beren ingurune sozioekonomikoaren arteko elkarreragina ahalbidetzea ere, jakintzaren transferentziari diziplina anitzetatik eta masa kritiko handiagoko taldeetan aurre egin ahal izateko.

Proiektuen ezaugarriak

Ezinbestekoa izango da proiektuan gutxienez unibertsitateko ikertalde batek eta erakunde ekonomiko edo sozial batek parte hartzea.

Parte hartzen duten erakunde ekonomiko edo sozialek gutxienez proiektuko gastuen %20 ordaindu beharko dute, eskudirutan egindako ekarpenaz. Erakunde laguntzailea GKE aedo lukuru asmorik gabeko beste erakunde soziala bat denean eskudirutan egindako ekarpen honen ordez, ikertzaileak edo teknikariak eskaini ahal izango dituzte, ikerketan modu aktiboan parte hartzeko, edo, bestela, diruzkoak ez diren beste ekarpen batzuk egin ahal izango dituzte, proiektua gauzatzeko egokiak direnak. Lukuru asmorik gabeko erakunde sozialen kasuan, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko erregistroan behar bezala inskribaturik egon behar dira eta UPV/EHUrekin indarreko lankidetzarako hitzarmena eduki behar dute.

Proiektu hauek 1 edo 2 urteko iraupena izango dute.

Eska daitekeen gehienezko diru laguntza 2.000 eurokoa izango da pertsonako eta urteko. Proiekturako gehienez 20.000 euro eskatu ahal izango da urteko.

Eskaerak bide telematikoz aurkeztuko dira, IKERTU aplikazioaren bidez. Aukeratu beharreko deialdia "PROYECTOS UNIVERSIDAD-SOCIEDAD" da.

Tramiteak

Martxoaren 30ra arte\tI Eranskina ikerlari nagusiaren fakultateari dagokion helbide elektronikora bidali beharko da.

Apirilaren 20ra arte IKERTU aplikazioan datuak sartzen amaitu eta dokumentazioa erroldan aurkeztu.

1. Modalitate honetan parte hartzea nahi dutenek I.Eranskina (web orrian eskuragarri) beteta bidali beharko dute. Eranskina ikerlari nagusiaren fakultateari dagokion helbide elektronikora bidali beharko da, parte hartzaileen datuekin.
2. Behin I. eranskinaren oniritzia jasota IKERTU aplikazioan eskaera sartuko da.
3. Eskaera beteta dagoenean DATUAK SARTZEN AMAITU aukera sakatu behar da eta hurrengo dokumentuak inprimatu:

Sail eta institutuen eta UPV/EHUko ikertaldearen baimena.

Eskaeraren laburpena.

4. Epe barruan erregistro orokorrean hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

Sail eta institutuen eta UPV/EHUko ikertaldearen baimena.

Eskaeraren laburpena.

Lankidetza hitzarmena sinatuta, eredu normalizatuaren arabera eginda.

Zineko adierazpena, 2. Oinarrian adierazitako egoeraren batean ez daudela baieztatzeko. (txantiloia eskuragarri).

Lukuru asmorik gabeko erakundeek, horretaz gain, proposatutako ikerketa jarduerarako funtsik ez duela agertuko lukeen zinpeko aitorpena, bai eta, era berean, aipatutako ikerketa jarduerak erakundearen xedeak erdiesteko izango duen garrantzia ere.

Dokumentuak

Eskabideak Ikerketa Errektoreordetzako IKERTU online kudeaketa-aplikazioaren bitartez bete behar dira; horrenbestez, ez dago eskabide-orri berezirik.

Ikertzaileek curriculumak normalizatutako hainbat formatutan aurkez ditzakete (EHU, Eusko Jaurlaritza edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa).

Hurrengo deialdia

Harremanetarako

Deialdi hau era deszentralizatuan kudeatzen da; hortaz, argibideren bat behar izanez gero, behean agertzen diren pertsonengana zuzendu beharko zara, zeure Campus eta ikastegiaren arabera:

Info_LogosHome

Erakunde hauek finantzatutako jarduerak:

FEDERren Logotipoa
Irudia
Irudia
MINECOren Logotipoa
Irudia
Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa