UPV/EHUko deialdiak

UPPAren eta UPV/EHUren arteko ikerketa proiektuak sustatzeko laguntzak 2015

Ikerketa proiektua

Aurkezteko epea itxita: 2015/10/05 - 2015/11/27

Erakunde deitzaileak

  • Ikerketaren arloko errektoreordetza, - EHU
  • UPPA - Université de Pau et des Pays de L´Adour

Emandako proiektuen zerrenda ["Egoera" atalean]

Helburua

Deialdi honen helburua bi unibertsitateek Europako I+G proiektuetan elkarrekin parte hartzera bideratutako jarduerak finantzatzea da, INTERREG eta/edo Horizonte 2020 deialdi europarretarako proposamenak eginez.

Tramiteak

Beharrezko dokumentazioa. Aurkezteko modua eta epea
4.1. Interesdunek honako dokumentu hauek beteko dituzte, ahal izanez gero ingelesez. Unibertsitateko hizkuntza ofizialak erabiliz gero, testua elebiduna izango da, eta unibertsitate bakoitzeko hizkuntza ofizial bat erabiliko da; alegia, frantsesa eta gaztelania edo euskara:
a) Proiektu eskaeraren eredu normalizatua (I. eranskina), honako alderdi hauek zehaztuta:
•\tIkerketa taldeen osaera eta egitura.
•\tAurkeztuko den proiektuaren ikerketa arloa.
•\tZein programatara aurkeztu nahi diren, H2020, Interreg SUDOE edo POCTEFA den esanez.
•\tPartzuergo bat sortzea, kideak zeintzuk izango diren zehaztuz.
•\tTaldearen historia zientifiko laburra, azken urteetako (2010-2014) hamar ekarpen zientifiko garrantzitsuenak barne hartzen dituena (gehienez 4 orrialde).
•\tEgingo diren jardueren proposamena. Aipatutako Europar Batasuneko deialdian parte hartzea ahalbidetzen duen estrategia justifikatu behar da (gehienez 10 orrialde).
•\tAurrekontuaren azalpena.
b) Unibertsitate bakoitzeko ikertzaile banari dagozkion bi curriculum oso.
c) Deialdi honen 1. oinarrian adierazitako Europako INTERREG eta/edo Horizonte 2020 deialdietako batean gutxienez proiektu proposamen bat aurkezteko konpromiso gutuna.
4.2. Eskaera eta gainerako dokumentazioa aurkezteko epea 2015ko azaroaren 27an amaituko da.
Dokumentazioa posta elektronikoz bidali beharko da (emilie.desconet@univ-pau.fr), eta mezuaren gaian "Programa UPPA-UPV/EHU" idatzi beharko da.

Hurrengo deialdia

Harremanetarako datuak

Kontaktua: Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU

Posta elektronikoa

Telefonoa


Info_LogosHome

Erakunde hauek finantzatutako jarduerak:

FEDERren Logotipoa
MINECOren Logotipoa
Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa