Breadcrumb

Eduki publikatzailea

José Antonio Lozano, Basque Center for Applied Mathematics BCAM zentroko zuzendari zientifiko berria

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/16

Irudia

Ikerbasquek kudeatutako nazioarteko deialdi batean aukeratu dute ikerlaria hurrengo 5 urteetan zentroa zuzendu dezan.

BCAMeko Batzorde Zientifikoak eta Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, osatutako ebaluazio batzorde batek Jose Antonio Lozano UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea Basque Center for Applied Mathematics zentroko zuzendari zientifiko izendatu du. Nazioarteko proiekzio handia izan du Ikebasquek kudeatutako deialdiak. Izan ere, Europa, Asia eta Amerikako hautagaitzak jaso ditu.