null

Informatika Fakultateak Adimen Artifizialeko gradu bat eskainiko du 2020-21 ikasturtean

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/14

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Adimen Artifizialeko gradu berri bat ematea onartu du. Hori izan da azken urratsa unibertsitatearen barruan, UNIBASQen egiaztapenaren esperoan. Gradua 2020-2021 ikasturtean hasiko da eta 40 plaza izango ditu. Gaur-gaurkoz estatuan ez dago antzeko proposamenik graduen artean, baina bai graduondokoen artean, non Adimen Artifizialeko hainbat master proposamen baitaude.

Adimen Artifizialeko Gradu berriak, datuen zientzia eta ingeniaritzari buruzko ezagutzak eskaintzeaz gainera, beste interes arlo batzuk ere hartuko ditu, hala nola robotika, hizkuntzaren prozesamendua, konputagailu bidezko ikusmena, optimizazioa, eta sistema adituak.

campusa aldizkarian ikus dezakezu prentsa-oharra: UPV/EHUk Adimen Artifizialeko gradu bat eskainiko du; aitzindaria izango da estatuan

Eta hemen (eta behean) komunikabidetan izan duen oihartzuna: prentsa dosierra

TV

RADIO

PRENSA

WEB