Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Olatz Perez de Viñasprek Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena saria lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/09

Zorionak Olatz

Atzo, maiatzak 8 dituela, Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena sariak banatu ziren Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sariok bost jakintza-arlotan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak, eta Artea eta Giza Zientziak. Olatz Pérez de Viñasprek,  irakasle eta IXA taldeko ikerlariak, Ingeniaritza eta Arkitektura arloan lortu zuen.

Tesi-lan honetan, osasun-zientzien domeinuko terminoak automatikoki euskaratzeko sistemak garatu eta ebaluatu ditugu. Horretarako, SNOMED CT, terminologia kliniko zabala barnebiltzen duen ontologia, hartu dugu abiapuntutzat, eta EuSnomed deritzon sistema garatu dugu horren euskaratzea kudeatzeko. EuSnomedek lau urratseko algoritmoa inplementatzen du terminoen euskarazko ordainak lortzeko: baliabide lexikalen ustiaketa, termino neoklasikoen transliterazioa (NeoTerm), termino habiaratuen bidezko itzulpena (KabiTerm) eta Matxin itzultzaile automatikoaren medikuntzarako egokitzapena (MatxinMed).

Gero eta euskarazko doktoretza-tesi gehiagok lortzen dute nazioarteko kalifikazioa.