Informatika Fakultateko ikasleentzako mugikortasun programak

Erasmus, Latinoamerika eta Beste Norakoak

Mugikortasun programa hauek beste herrialde bateko unibertsitate batean egindako ikastaldi batean datza. Programa Fakultateko hirugarren mailako ikasleei zuzenduta dago laugarren mailako hautazko irakasgaiak beste unibertsitate batean ikasteko, Fakultateak atzerrian egindako ikasketen onespen akademikoa emango du egonaldiaren bukaeran.

  • Fakultateak bilera informatibo bat antolatzen du eskaera epea ireki baino lehen (2019ko azaroaren 13an, 14:00etan Ada Lovelace aretoan)
  • Eskaerak GAUR>>unibertsitate trukea bitartez egin behar dira.
  • Helburuko unibertsitateak eta bakoitzaren baldintzak GAURen ere daude.
Eskaerak egiteko epea: 2019ko azaroaren 28tik abernduko 12ra

BEREZIA! Titulazio bikoitza Université de Pau et des Pays de l'Adour-eko  Bayonneko IUT-rekin "Licence Professionnelle, Métiers du Numérique: Conception, Rédaction et Réalisation Web" lortzeko.

Informatika Ingeniaritzako Graduko lehen hiru urteak Donostian egin, eta gero laugarren maila Baionneko IUTn.
Horrela bi titulazioak lortuko dituzu:
1. UPV/EHUko Informatika Ingeniaritzako Gradua
2. Université de Pau et des Pays de l'Adour-eko Licence Professionnelle, Métiers du Numérique: Conception, Rédaction et Réalisation Web.

Interesa baduzu aukera honetan zure Erasmus mugikortasunean Université de Pau et des Pays de l'Adour eskatu.

 

Mugikortasun guztien informazio osoa Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren web orrian dago.

SICUE: Estatuko unibertsitateetara joateko mugikortasun programa

Eskaerak egiteko epea: 2020ko otsailaren 13tik martxoaren 13ra

Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.

SICUE- Sistema de Intercambio entre Centros Universitarios Españoles honen bitartez Informatika Fakultateko ikasleek Espainiako beste unibertsitate batean egin ditzakete beren ikasketetako zati bat. Han egindako ikasketak aitortzeko bermea izango dute eta gainditutako kredituak espediente akademioan onartuko dira.

______________________________________________________________

Informatika Fakultateko mugikortasun araudia


Informatika Fakultateko mugikortasun programen arduradunak:
Itziar Irigoien (Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako Dekanordea)
Lorena Pérez-Lafarga (Fakultateko teknikaria)
Phone: + 34 943 015563
informatica.internacional@ehu.es