Erasmus+, LA, BN 2026-27 Deialdia (gradua eta masterra)

Erasmus+, LA, BN 2026-27 Deialdia (gradua eta masterra)

1. KANPOAN IKASI NAHI DUT, ZER JAKIN BEHAR DUT?

Aurtengo Erasmus+, LA, BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako Medikuntza Fakultateak EZ du nazioarteko mugikortasun-programarik eskainiko (Erasmus+, Latinoamerika eta beste destino batzuk) Medikuntza Graduko 3., 4. eta 5. mailako ikasleentzat 2026-2027 deialdian.

1.1. ERABAKI ZUZENA HARTZEKO INFORMAZIO GUZTIA KONTSULTATU, ETA NAZIOARTEKO HARREMANETARAKO BULEGOAREN ZEIN ZENTROKO KOORDINATZAILEEN GOMENDIOAK JARRAITU

Nazioarteko mugikortasun-programa batean parte hartu nahi baduzu, eskaera egin AURRETIK funtsezko alderdi hauek (OSO GARRANTZITSUA) arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Azkenean mugikortasun bat eskatzea erabakitzen baduzu, hau izango da zure erreferentziazko dokumentazioa:

  • Deialdia, mugikortasun oinarri legalak jasotzen dituena.

  • Ikaslearen betebeharrak.
  • Nazioarteko mugikortasunen programen egutegia, non eskaera egiteko kontuan hartu beharreko epe guztiak topatuko dituzun.

 

1.2.ESKAERA EGIN.

Eskaera egiteko epea azaroaren 10etik 24ra arte

Behin Nazioarteko programen eta euren baldintzen ondo informatua zaudela, nola egin mugikortasun eskaera?

  • Hemen eskaintzen dizugu zure eskaera nola egin urratsez urrats GAUR plataformaren bidez.
  • Hizkuntza ziurtagiriak: BESTE NORAKOAK (Puerto Rico izan ezik) programaren barruan plaza bat emateko, gutxienez ingeleseko B2 titulazioa behar da. 
  • Ostean, plazen esleipen zerrendak argitaratuko dira esteka honetan: Hautaketa eta Esleipena. GAURen ere konprobatu ahalko duzu zure eskaeraren egoera.
  • Azkenik, atzerrian unibertsitate egonaldi batez gozatzeko plaza esleitu bazaizu, mugikortasun plaza onartu edo hari uko egin beharko diozu jarraibide hauek segituz (Mozilla Firefox erabiltzea gomendatzen da GAUR-en emandako mugikortasun plaza onartu edo uko egiteko).

2. PLAZA BAT ONARTU DUT, ETA ORAIN ZER?

Zure mugikortasuna egin aurretik, helmugako unibertsitatean onartzeko prozesua kudeatu beharko duzu, hau da, onarpen-gutuna lortu. Horretarako, zure koordinatzaile akademikoak edo Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak emango dizkizun jarraibideak bete beharko dituzu

Erasmus+ programan, ia unibertsitate guztiak fakultatetik kudeatzen dira.

Amerika Latina eta Beste Norakoak Programetarako onarpen prozesua hemen kontsulta dezakezu.