Praktikak enpresetan

Ikasleak Graduko ikasketak osatzeko borondatezko praktikak egin ditzake enpresa batean. Borondatezko praktikak egiteko gutxienez 138 kreditu eginak behar ditu. Ikasleak baldintza hori betetzen duenean uneko praktika eskaintza ikusi ahal izango du GAURen.

Fakultatearen arautegiari jarraiki, praktikak ez dira 450 ordutatik gorakoak izango akademi ikasturte bakoitzeko (ikasturtea irailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31an amaitzen da). Borondatezko praktikak enpresan eginda, 4. mailako hautazko ikasgairen bat (gehien jota 2 hautazko - 12 kreditu) baliozta dezake ikasleak. Hau da, 25 praktika-orduren truke ECTS kreditu bat aitortuko zaio, eta gehienez 300 praktika-ordu.

Praktika bat adostu edo hitzartu eta gero, ikasleak GAURetik hitzarmenaren hiru ale atera eta enpresara eramango ditu sinatu eta zigilatu ditzaten. Ondoren, fakultatean sinatzeko eta zigilatzeko ekarriko ditu fakultateko idazkaritzara eta azkenik, hiru aleak ikasle, enpresa eta fakultatearen artean banatuko dira. Fakultateak ikaslearen praktika-tramitea onar dezan enpresan egin beharreko egonaldia hasi baino lehen aipaturikoa egitea beharrezkoa da

Behin ikasleak praktika burutu duenean, enpresaren praktika-ziurtagiriarekin, egindako praktika orduen baliozkotzea eskatu ahal izango du idazkaritzan.

 

Aplikazioaren inguruko dudak argitzeko eta beste eratako duda administratiboetarako, jarri kontaktuan fakultateko idazkaritzarekin:  Arantzazu Loiti aran.loiti@ehu.eus; Tel: 943 015027

Duda akademikoetarako eta praktiken inguruko aholkularitzarako, jarri fakultateko teknikariarekin: informatica.internacional@ehu.eus; Tel:943 015563