Inpaktu soziala. Errepositorioa
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) gure gizartearen ongizateari egiten dion ekarpena identifikatzeko eta jasotzeko lanari heldu genion. Horretarako, ezinbestekoa da gure ikerketek izan duten inpaktu soziala ezagutzea eta dokumentatzea.
Bide horretan, Elhuyarren lankidetzarekin, EHUn garatutako ikerketek gizartean izan duten inpaktuaren ebidentziak bildu genituen. Lan horri bide emateko, inpaktu soziala izan duten ikerketen identifikazio fase batean sartu ginen, eta informazio-bilketaren lehen pausu hau errazteko asmoz, galdetegi labur bat prestatu genuen.
Erronka honi aurre egiteko gizartearen inplikazioa funtsezkoa da, eta, bereziki, Euskal Herriko Unibertsitatea osatzen dugunon laguntza. Horregatik, galdetegia irailaren 19a baino lehen betetzeko eskatu genuen.
Prozesuaren bigarren fasean sartuta, urrats berri bat emango dugu gure gizartearen ongizateari egiten dion ekarpena identifikatzeko prozesuan.
EHUk egindako ikerketek gizartean duten eraginaren ebidentziak biltzeko egindako galdetegiaren bidez, 40 ikertzaile baino gehiagoren ekarpenak jaso ditugu.
Ordua: 11:00
Lekua: EHUko Liburutegiko batzar-aretoan. Bizkaiko Campusa, Leioa.
Hasitako lanari jarraipena emateko, urriaren 8an lan-bilera bat egin da prozesu horretan parte hartzeko prest agertu diren pertsonekin. Hor partekatu ahal izan da bakoitzaren esperientzia eta ikuspegia beste ikertzaile batzuekin, guztion artean hurrengo urratsak adosteko.