XXIV. Fernando Buesa Mintegia
Micaela Portilla Ikergunea (Vitoria-Gasteiz)
DEMOKRAZIA ETA BERE MEHATXUAK
Etorkizuneko erronkak eta alternatibak
Demokraziaren krisi garaian bizi garela esatea ohiko bihurtu da. Sarritan, haren ahultzea kanpoko eragileei egozten diegu, geuk ere ahultze horretan zenbateraino laguntzen ari garen kontuan hartu gabe.
Demokrazia, aniztasun sozial eta politikoa eta zuzenbide estatua defendatzen jarraitu behar dugun funtsezko balioak dira. Gaur egun, demokrazia osoen kopurua murrizten ari den bitartean, «lider indartsuak» normaltzat hartzen dira, eta politika ulertzeko modu autoritarioak indartzen ari dira.
Horri gehitu behar zaizkio teknologia berrien abiadura, iritzi publikoaren distortsioa eta botere pribatu handien gero eta esku-hartze handiagoa gatazka sozialak eztabaidatu eta konpontzen diren esparruetan.
Mintegi honek hausnarketa praktiko bat proposatzen du demokraziari eusten dion itun soziala berritzeko eta haren printzipioak gaur egungo munduaren erronketara egokitzeko beharraz.