Buddy Programa: EHUko ikasleentzako informazioa
Zalantzaren bat argitu edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, idatzi helbide honetara: gasteiz.welcomecentre@ehu.eus
Zer da BUDDY programa?
BUDDY programak, EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzak antolatutakoak, laguntza eman nahi die graduko eta masterreko ikasle bisitariei campusera eta hirira egokitzeko prozesuan. Horretarako, EHUko graduko eta masterreko ikasleekin jartzen ditu harremanetan, zeinek, boluntario gisa, beren laguntza eskaintzen baitute.
Lagun berriak egiteko, hizkuntzak praktikatzeko eta, graduko ikaslea bazara, 3 kreditu arte lortzeko modu bikaina da!
Nork har dezake parte BUDDY programan?
Programan EHUko graduko eta masterreko ikasleek parte har dezakete.
Kontuan izan International Welcome Centrek unibertsitatean dauden programetako bat kudeatzen duela. Jarraian jasotako fakultateek eta eskolek beren BUDDY programa kudeatzen dute. Hortaz, bertako ikaslea baldin bazara, zuzenean jarri beharko zara haiekin harremanetan adierazitako helbidearen bidez:
- Bilboko Ingeniaritza Eskola: ingenieria.internacional@ehu.eus
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Donostia: gie.international@ehu.eus
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibar: gie-eibar.international@ehu.eus
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elkano, Bilbo: empresa-bi.internacional@ehu.eus
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa, Bizkaia: socialescomunic.internacional@ehu.eus
- Arte Ederren Fakultatea. Leioa, Bizkaia: bellasartes.internacional@ehu.eus
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Leioa, Bizkaia: ciencia.internacional@ehu.eus
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Leioa, Bizkaia: magisterio-bi.internacional@ehu.eus
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Erizaintza. Donostia: enfermeria-ss.internacional@ehu.eus
- Erizaintzako Unibertsitate Eskola. Gasteiz: enfermeria-vi.internacional@ehu.eus
Zure ikastegia edo fakultatea zerrendan ez badago, BUDDY programan izena eman dezakezu inprimaki honetan.
Zer zeregin gauzatzen dituzte BUDDY programan parte hartzen dutenek?
- Bisitariarekin jartzen dira harremanetan bidaia egin aurretik EHUko bere BUDDYa direla jakinarazteko.
- Bisitariarekin geratzen dira aurrez aurre iristen denean, elkar ezagutzeko eta zalantzak argitzeko.
- Bere campuseko International Welcome Centerrera laguntzen diote. Welcome Centerrak bisitariei laguntzen die hirian eta unibertsitatean egingo duten egonaldiari lotutako izapideekin: ostatua, kudeaketa akademikoak, laguntza bisekin, hizkuntza ikastaroak, kultura eta kirola, eta abar. Bere fakultatera ere lagun dezakegu, ikastegiko mugikortasun koordinatzaileari bere iritsieraren berri eman diezaion.
- Bisitariari tour bat eskaintzea campusetik, eta intereseko lekuak eta zerbitzuak erakustea: idazkaritza, biblioteka, erreprografia, EHU Kultura, EHU Kirolak, eta abar.
- Bisitariari tour bat eskaintzea hiritik, eta intereseko leku kultural edo turistikoei, garraio publikoari, aisialdia aukerei eta abarrei buruzko orientazioa ematea.
- Eskuragarri egotea iritsi eta hurrengo 2-3 asteetan (aukeren arabera), bisitariak zalantza edo galderarik badu.
Zeregin horien guztien bidez zure BUDDYari lagun diezaiokezu, baina gogoratu kredituak lortzeko, gutxienez, harekin jarri beharko zarela harremanetan iritsi aurretik eta aurrez aurre ezagutu.
Graduko ikasleak: nola lor ditzaket kredituak BUDDY lana egiteagatik?
Kredituak amortizatzeko araudiak aukera ematen die BUDDY programan parte hartzen dutenei gehienez graduko 3 kreditu operatibo amortizatzeko.
Kredituen baliokidetasuna: 30 ordu = 1 kreditu.
- Esleitu dizuten ikasleak ebaluazio inprimaki hau bete beharko du, eman diozun laguntza deskribatzeko. Inprimakia izango da kredituak kalkulatzeko irizpidea.
- Orduak kontabilizatu ondoren, Transferentzia eta Nazioartekotzeko errektoreordeak ziurtagiria sinatuko du elektronikoki.Ziurtagiri horretan zehaztuko dira emandako kredituak.
- Kredituak zure espedientean jasotzeko, zure fakultateko edo ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko duzu ziurtagiria.
- Nahi baduzu, diploma bat ere eskatu ahal izango duzu BUDDY programan parte hartzeagatik.
Hurrengo taulan ikus dezakezu ohiko zereginetako batzuen ordena baliokidetasuna:
| ZEREGINA | BALIOKIDETASUNA |
|---|---|
| Esleitutako ikaslearekin harremanetan jartzea, EHUra heldu baino lehen | 15 |
| Heltzen denean esleitutako ikaslearekin geratzea | 15 |
| Campusa ezagutu dezan bisita gidatua eskaintzea | 10 |
| Hiria ezagutu dezan bisita gidatua eskaintzea | 10 |
| EHUko tresna digitalen erabilerarekin laguntzea: GAUR, E-gela, etab. | 10 |
| Ikasle esleitua zure campuseko International Welcome Centre-era laguntzea | 15 |
| Ikasle esleitua bere zentroko mugikortasun zuzendaritzara laguntzea | 15 |
| Guztira | 90 - 3 kreditu |
Horrez gain, behar bada, esleitutako ikasleak, honako zeregin hauetan ere laguntza beharko du. Saiatu ahal duzun neurrian laguntzen, positiboki baloratuko baita.
- Ostatua bilatzea
- Bisa izapideak
- Osasun kudeaketak
- Banku kudeaketak
- Aseguru kudeaketak
- Ikasle bisitarientzako informazioa