IWC: EHUko informazio akademikoa

EHUko informazio akademikoa

EHU

EHU da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate Publiko bakarra eta bere xedea da goi mailako unibertsitate hezkuntzaren zerbitzu publikoa eskaintzea irakaskuntzaren, ikerketaren eta ezagutza transferentziaren bidez euskal gizartearen beharretara bideratuta.

EHU campus anitzeko unibertsitatea da, eta EAEko hiru lurralde historikoetan dago: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Arabako campusak zazpi fakultate eta eskola ditu eta hiriaren erdian dago.

Bizkaiko campusak 9 fakultate eta eskola ditu: Ingeniaritza Eskola eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Bilbo erdian daude, gainerakoak gure Leioako unibertsitate konplexuan daude, Bilbotik 15 kilometrora.

Gipuzkoako campusak 9 fakultate eta eskola ditu; gehienak Donostian daude, bi izan ezik, Eibarko Ingeniaritza Eskola eta Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskola.

Eskola egutegia

EHUko graduetako eskola egutegia kontsulta dezakezu.

Dena dela, zure ikastegi edo fakultateko eskola egutegia kontsultatzeko gomendatzen dizugu, datak aldatu egin baitaitezke batetik bestera.

Graduondokoei dagokienez, egutegiak aldatu egiten dira programa bakoitzean. Kontsultatu masterrei buruzko informazioa.

Ebaluazio sistema

Amaierako azterketa baten ondoren lortzen dira gehienetan kalifikazioak, eta azterketa horrek berresten du eskatutako ezagutzak eta gaitasunak lortu direla. Gai askotan, gainera, lan praktikoak, landa lanak eta laborategikoak egiten dira. Bolonia sistemaren garapen pedagogikoa ikasleen aurrerapenaren ebaluazio jarraituan oinarritzen da Ikasleek egindako txosten, lan eta betebeharrek isla dute gaiaren azken kalifikazioan.

ECTS kredituak

Espainiako graduko ikasketetan 240 ECTS [European Credit Transfer System] kreditu gainditu behar dira eta masterretan 60, 90 edo 120 ECTS kreditu. Urte akademiko bat 60 ECTSren parekoa izaten da; era berean, 1 ECTS ikaslearen 25 lanorduren parekoa da. ECTS sistema erabiltzen da goi mailako hezkuntzako Bolonia espazio osoan lortutako kalifikazioak aitortzeko.

Kalifikazioen eskala

Espainian, kalifikazioen eskala zenbakizkoa (0tik 10erakoa) edo testuala izan daiteke. Gaia gainditu eta kredituak lortzeko gutxienez 5 puntu behar dira.

ESKALA TESTUALA [1] ESKALA TESTUALA [2] ESKALA NUMERIKOA AZALPENA
A BIKAIN 9,0-10 Emaitza optimoa, garrantzirik gabeko akatsekin
B OSO ONDO 8,0-8,9 Batez bestekoaren gainetik dago, baina zenbait akats daude
C OSO ONDO 7,0-7,9 Akatsak dituen lan sendoa
D ONGI 6,0-6,9 Emaitza onargarria, hobetzeko alderdiak dituena
E NAHIKOA 5,0-5,9 Gainditzeko eskatzen diren gutxieneko irizpideak betetzen dira
FX-F GUTXIEGI 0-4,9 Maila hobetu behar da irakasgaiaren kredituak eskuratzeko
NP - - OSATUGABEA: azterketara ez aurkeztea edo irakasgaiaren ebaluazioan beharrezkoak diren lanak ez egitea

 

EHUko eskaintza

EHUn ikasi nahi baduzu (gradua/masterra/doktoregoa edo mikrokredentzial bat), sartu EHUren eskaintza akademikoan.

Udako ikastaroak

EHUk bere Fundazioaren bidez urtero askotariko udako ikastaroak antolatzen ditu ezagutzaren hainbat arlotan. Udaberriro, urte horretarako eskaintza aztertzeko gonbita egiten dizugu.