Unibertsitateko zerbitzuak
Zure campusak eskaintzen dituen zerbitzu eta informazio praktiko guztia duzu orrialde hauetan: kafetegiak eta jangelak, erreprografia, aparkalekua, instalazioak, saltokiak, etab.
Zure campusak eskaintzen dituen zerbitzu eta informazio praktiko guztia duzu orrialde hauetan: kafetegiak eta jangelak, erreprografia, aparkalekua, instalazioak, saltokiak, etab.
Gainera, garrantzi berezia duten zenbait zerbitzu azpimarratzen ditugu:
EHUko biblioteka ikasteko eta ikertzeko baliabideen zentro bat da eta haren egitekoa da informazio zientifikoa eta euskarri bibliografikoa eta dokumentala eskaintzea unibertsitateko berezko jardueretarako.
Gaur egun gure unibertsitate bibliotekak campuseko hiru biblioteka handitan banatuta daude, EHUko campus bakoitzean bat: Araba (Gasteizen), Bizkaia (Leioan) eta Gipuzkoa (Donostian). Gainera, ikastegietako bibliotekak ere baditu.
EHUko unibertsitate komunitate osoak eska dezake gai informatikoetarako arreta Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzuaren (EAZ) bidez. Arazoak zure lantaldean, unibertsitateko wifi sarean, GAUR, IKERTU, Egela, EgelaPI, etab.
Helbide honetan jar zaitezke harremanetan: cau@ehu.eus
Unibertsitatea ikastea baino gehiago da. Zailtasun akademikoak, psikologikoak, ekonomikoak edo sozialak badituzu, gure Entzute eta Erantzute Sareak laguntza eskaintzen dizu. Zuri laguntzeko prest dagoen taldea dugu, edozein oztopo gainditzeko baliabideak dituena.
Campusean esperientzia hauetakoren bat bizi duzu edo bizi izan duzu?
EHUko Berdintasun Zuzendaritzara jo dezakezu:
Era berean, hemen kontsulta dezakezu indarkeria matxisten aurkako protokolo osoa.
EHUko langileentzako zerbitzu da, izan AZP izan IRI. Osasuna zaindu eta sustatzeaz arduratzen da zerbitzua: azterketa medikoak, kontsultak, analisiak, tabakismoaren aurkako tratamendua, amatasunaren eta langile sentiberen berariazko babesa, etab.
Kokapena:
Kezkatzen zaituen gairen bat baduzu eta arreta psikologikoa behar duzula uste baduzu, EHUk zure esku jartzen du Arreta Psikologikorako Zerbitzua. Arreta eskatzeko prozedura hau da: mezu elektroniko bat bidali behar duzu sap@ehu.eus helbidera, kontsulta eragin dizun egoera labur kontatuz.
EHUk zerbitzu bat du berariazko beharrak dituzten ikasleak artatzeko:
Horrelakoren bat baduzu, zalantzarik gabe jarri harremanetan campus bakoitzeko bulegoetan.
Zer gauzatarako jo dezaket ALDEZLEra?
Harremanetarako: aldezle@ehu.es
Leioako campusean (Bizkaia) haurtzaindegia dago, Umeak, familia eta lana uztartu beharra duten unibertsitateko kideentzat. 0 eta 6 urte arteko haurrentzako zerbitzuak eskaintzen ditu.
Harremanetarako: fundacion-umeak@ehu.eus
Campus bakoitzeko enplegu guneetan jaso dezakezu EHUn ikasten ari zaren bitartean eta ondoren dituzun lanerako aukerei buruzko informazioa.
Zure kontzientzia soziala aktibatu eta komunitatean eragin positiboa izan nahi baduzu EHUn zauden bitartean, boluntario izateko atari bat eskaintzen dizu unibertsitateak, lankidetzan aritzeko erakundeen berri izan dezazun.
Haur eta gazteekin egiteko kirol jarduerak edo eskola laguntza daukazu, migratzaileei edo errefuxiatuei lagun egitea, aniztasun funtzionaleko pertsonei laguntzea, jasangarritasunarekin zerikusia duten ekimenak...
Informazioa eskatzeko, idatzi helbide honetara: iraunkortasuna.gizartea@ehu.eus
Gure ekintzek ingurumenean duten eraginaz kezkatuta zaude? EHUren jasangarritasunaren atarian baliabideak dituzu EAEn egingo duzun egonaldia jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena izan dadin.
Sare berdeak – Ingurumen ekintzak sustatzeko EHUko sarea.
Mugi zaitez – EHUko ibilbide aktiboen sarea, bizikletaz edo oinez mugitzeko.
Nahi baduzu EHUren Ingurumena eta osasuna kudeatzeko plan pilotua 2019-2025 kontsulta dezakezu.
Arloarekin harremanetan jartzeko: iraunkortasuna@ehu.eus