Hizkuntzak ikasi
EAEn egingo duzun egonaldia baliatu nahi duzu gaztelania edo euskara ikasteko?
Kontsultatu hemen hizkuntzak ikasteko aukerak:
- Doako gaztelaniazko eta euskarazko ikastaroak trukeko ikasleentzat Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaztelaniazko ikasturtean zenbait maila daude, eta euskarazkoa hastapenekoa da. Online edo zure campusean aurrez aurre egin dezakezu..
- Ingeleseko mintegiak Arabako campusean, ikasleei nahiz ikertzaile eta irakasleei zuzendutakoak. Idatzizko eta ahozko ingelesa testuinguru akademiko, zientifiko eta unibertsitariorako. Akreditazioetarako prestakuntza matrikulekin (15 eta 30 euro).
- Euskara, ingeles, frantses, txinera eta italierako ikastaroak Bizkaian, EHUren ikastegi kolaboratzaileetan, unibertsitateko ikertzaile eta irakasleentzako eta ikasleentzako prezio bereziekin.
- Hizkuntza ikastaroak eta kultura jarduera eleanitzak Gipuzkoako campusean unibertsitateko kide guztientzat, entitate ofizialekin lankidetzan.