Buddy Programa: Ikasle bisitarientzako informazioa
Zalantzarik edo kontsultarik baduzu, helbide honetara idatz dezakezu: gasteiz.welcomecentre@ehu.eus
Zer da BUDDY programa?
BUDDY programa EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzak antolatzen du, eta haren helburua da EHUn matrikulatu diren zein mugikortasun programen bidez (Erasmus+, Latinoamerika eta Beste norako batzuk) datozen ikasleei laguntzea. Horretarako, EHUko graduko ikasleekin jartzen ditu harremanetan, zeinek, boluntario gisa, beren laguntza eskaintzen baitute.
Aukera bikaina da testuingurua ezagutu eta finkatzeko, lagun berriak egiteko eta hizkuntzak praktikatzeko!
Nola parte har dezaket BUDDY programan?
EHUk hainbat BUDDY programa ditu; izan ere, ikastegi eta fakultate batzuek beren programa kudeatzen dute. Ikusi zerrenda eta jar zaitez ikastegiarekin harremanetan adierazitako helbidearen bidez horietakoren batean ikasten baduzu:
- Bilboko Ingeniaritza Eskola: ingenieria.internacional@ehu.eus
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Donostia: gie.international@ehu.eus
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibar: gie-eibar.international@ehu.eus
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elkano, Bilbo: empresa-bi.internacional@ehu.eus
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Bizkaiko Campusa, Leioa: socialescomunic.internacional@ehu.eus
- Arte Ederren Fakultatea. Bizkaiko Campusa, Leioa: bellasartes.internacional@ehu.eus
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Bizkaiko Campusa, Leioa: ciencia.internacional@ehu.eus
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Bizkaiko Campusa, Leioa: magisterio-bi.internacional@ehu.eus
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Erizaintzako Gradua, Gipuzkoako Campusa: enfermeria-ss.internacional@ehu.eus
- Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola: enfermeria-vi.internacional@ehu.eus
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea: magisterio-bi.internacional@ehu.eus
Zure ikastegia edo fakultatea zerrendan ez badago, BUDDY programan izena eman dezakezu inprimaki honetan.
Zertan lagun zaitzake zure BUDDYak?
Lauhilekoaren hasieran, zure BUDDYaren kontaktua bidaliko dizugu, zure bidaia prestatzen ari zaren bitartean idatzi ahal izateko, zure zalantzak argitzeko.
Euskal Herrira iristean, aurrez aurre ezagutuko duzue elkar, eta hiriari eta campusari buruzko lehenengo orientazioak emango dizkizu.
International Welcome Centreko gure bulegora lagun zaitzake, eta alderdi hauekin lagunduko dizugu:
- Ostatua bilatzea
- Bisitarientzako gaztelaniazko eta euskarazko ikastaroak
- Bisa izapideak
- Campuseko zerbitzuen orientazio orokorra
Zure lehenengo izapide akademikoetan lagunduko dizugu:
- Zure nazioarteko koordinatzailearekin biltzea zure fakultatean edo ikastegian
- Zure ikasgaien matrikula egitea
Nola ebalua dezaket nire BUDDYaren lana?
BUDDY lanak egiten dituzten EHUko ikasleen lana boluntarioa da, baina Unibertsitateak kredituak ematen dizkie ordainetan.
Lauhilekoaren erdialdean, inprimaki hau betetzeko eskatuko dizugu, zure BUDDYaren lana ebaluatzeko. Informazio hori oso baliagarria da programa hobetzeko, baina baita zure BUDDYari emango dizkiogun kredituak kalkulatzeko ere.