IWC: Ikertzaileen ibilbideak munduan zehar

Ikertzaileen ibilbideak munduan zehar

Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzak, bere International Welcome Centre-aren bitartez, "Ikerketa-ibilbideak munduan zehar: esperientzia pertsonal eta profesionalak partekatuz" jardunaldia antolatuko du 2025eko abenduaren 16an, Bizkaia Aretoan (Bilbo), 09:30ak eta 14:00ak bitartean.

Programa

Ekitaldia Gotzone Barandikak, EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak irekiko du, Noé Cornagok, Nazioartekotze zuzendariak, eta Jon Azkunek, Enlight EHUko zuzendariak moderatuko dute, eta hainbat ikertzaileren agertoki izango da.

Lehenengo mahai-ingurua:  From the world to the EHU/Del mundo a EHU/Mundutik EHUra

Parte hartzaileak: (EHU), Julia Shershneva (EHU), Margaret Bullen (EHU), Ilya Kazachkov (EHU), Eirini Konstantinou (EHU).

Moderatzailea: Noé Cornago, EHUko Nazioartekotze zuzendaria.

Bigarren mahai-ingurua: From home to the world/ De casa al mundo/Etxetik mundura

Parte hartzaileak: Izaskun Zuazu (U. Duisburg-Essen), Marcos Martinón-Torres (U. Cambridge), Idoia Labayen (UPNA), Carlos Pulleiro (Tongji U.).

Moderatzailea: Jon Azkune, Enlight EHUko zuzendaria.

Amaieran, lunch bat zerbitzatuko da, inpresioak trukatzen jarraitzeko.

IWC: Research trajectories across the world - Carrousel