Udaberriko kultur programa
International Welcome Centrek 2026ko udaberrian Euskal Herria hobeto ezagutzeko kultur programa hau dakar: doako jarduerak hirian eta hiritik kanpo, paisaian, kulturan eta lurraldeko ondarean barneratzeko zure ikaskideekin batera!
Arabako jarduerak
Jarduera HIRITIK KANPO: Gaubeako Barona Dorretxea
Arabako ondarearen alderik epikoena ezagutzeko aukera: XIV. mendeko dorretxea ezagutzea, duela sei mende baino gehiago familia beraren bizileku izan dena, non txoko bakoitzak batailen, nobleen eta Arabari forma eman zion Erdi Aroko bizitzaren istorioak kontatzen dituen.
- Data: maiatzak 9, larunbata
- Vitoria-Gasteiztik autobusa: lekua eta ordua definitzeke
- Bisitaren hasiera: 13:00
- Bisitaren amaiera: 14:00
Jarduera HIRIAN: Vitoria-Gasteizko Katedrala
Bisitaldian eta dorrean katedraleko txoko guztiak arakatu ahal izango dituzte bisitariek, lurpeko kriptatik triforioraino, erronda-pasabidea eta argiaren atariko ikuskizuna ahaztu gabe. Dorrera igotzen da, lehengoratutako atari gaineko aretoan dauden pasabide eta eskailera panoramiko berrietatik ibiliz, eta irisgarritasuna bermatzen duen kristalezko igogailu moderno batean igota, kanpai-gorputzera iristen da, Arabako Lautadako panoramika paregabeaz gozatzeko.
- Data: apirilak 16, osteguna
- Bisitaren hasiera: 17:45
- Bisitaren amaiera: 19:30
Bizkaiko jarduerak
Jarduera HIRITIK KANPO: Bisita Omako Basora
Agustin Ibarrola artistaren lana ezagutzeko arte galeria paregabea, 800 pinu baino gehiago baso/museo bihurtu zituena, non zuhaitzen artean ibiltzen den bitartean irudiak bizirik geratzen diren. Bisita bi taldetan egingo da, tokiko 2 gidarirekin. Fernando Baceta Gobantes EHUko irakasleak, Omako basotik Basobarriko basora pinturak migratzeko proiektua zuzendu zuenak, sarrera txiki bat egingo du.
- Data: apirilak 25, larunbata
- Bilbotik autobusa: lekua eta ordua definitzeke
- Bisitaren hasiera: 11:00
- Bisitaren amaiera: 14:00
Jarduera HIRIAN: Arkitektura-bisita barkuan Bilboko itsasadarretik
Bilbok ezagutu duen bilakaera arkitektoniko eta urbanistikoa ezagutzeko aukera, itsasadarretik. Ibilbidea itsasontzi elektriko estali batean egingo da, Bilboko Hotel Consuladoko pantalanetik Gizateriaren Ondare den Bizkaia Zubiraino, Portugaleten. Arkitekto batek hiriaren bilakaerari buruzko xehetasunak emango ditu, inglesez eta gazteleraz.
- Data: apirilak 29, asteazkena
- Bisitaren hasiera: 18:00
- Bisitaren amaiera: 20:00
Gipuzkoako jarduerak
Jarduera HIRITIK KANPO: Bisitatu Igartubeiti Baserri-Museoa eta egin zure sagar zukua
Igartubeiti Baserri Museoa Ezkion dagoen baserri bat da, XVI. mendeko jatorrizko egiturari eusten diona. Ibon Telleria EHUko irakasleak, baserrietan aditua, euskal ondarearen egitura enblematiko honen testuinguru historikoa azalduko du. Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan sagardoaren elaborazio prozesua ezagutuko dute: sagarrak pisoiekin eskuz zapaldu, eta sagarra prentsatu ondoren, bertatik ateratzen den zukua dastatu.
- Data: apirilak 18, larunbata
- Donostiatik autobusa: lekua eta ordua definitzeke
- Bisitaren hasiera: 11:00
- Bisitaren amaiera: 13:00
Jarduera HIRIAN: Donostiako portu zaharra ezagutu eta dastatu
Donostiaren berezko alderdia ezagutzeko aukera: bisitatu Donostiako itsas ondarea Euskal Itsas Museoko gidariekin batera, eta amaitzeko, sasoiko dastaketa bat museoko terrazan edo ganbaran.
- Data: apirilak 23, osteguna
- Bisitaren hasiera: 17:30
- Bisitaren amaiera: 19:00
**OHARRA:
Plazak mugatuak izango dira. Mesedez, konpromisoa eskatu nahi dizugu izena ematerakoan. Ez bazara etorriko, idatzi email bidez info.welcomecentre@ehu.eus helbidera eta zure plaza beste pertsona bati emango diogu.
Izena emateko epea jarduera bakoitza baino astebete lehenago amaituko da. Ikasleek email bat jasoko dute haien plaza konfirmatzeko eta informazio gehigarria eskaintzeko.
Jarduerak ingelesez eta gaztelaniaz egingo dira.
Unibertsitateak autobusezko garraioa eskainiko du hiritik kanpoko jardueretarako. Autobusa Bilbotik irtengo da Bizkaiko jarduerarako, Gasteiztik Arabako jarduerarako eta Donostiatik Gipuzkoako jarduerarako. Autobusaren irteera lekua eta ordua aurrerago zehaztuko dira.